
S-Parcs Europar proiektua: Industria-parkeetan energia modu sostengarriak eta kudeatzeko kooperazio zerbitzu eredu berriak
S-PARCSek industria parkeetan energia kontsumo eta kostua murrizteko kontzeptu sendoa du eta energia eraginkortasunari buruzko neurrietan nahiz bertan energia berriztagarrien ekoizpena gehitzean oinarritzen da. Espainian, Portugalen, Italian eta Austrian zazpi industria parke aitzindari izan dira eta atariko azterketak frogatutakoaren arabera, energia ekintza erkideek garapen ahalmen handia dute. www.sparcs-2020.eu ...

Lehendakariak: “2020aren bukaerarako dago aurreikusita Euskadi osorako Banda Zabaleko zerbitzu-estalduraren unibertsalizazioa”
Eusko Jaurlaritzaren Banda Zabalaren Hedapen Plana 2015ean jarri zen martxan, enpresa-poligonoetan Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuen hedapena bultzatzeko eta, gainera, 600 biztanlegune baino gehiagoren konektibitatea hobetzeko

Sprilur eta Industrialdeak-ek 6,7 milioi euroko 10 lehiaketa lizitatu dituzte 2019an, obrak egiteko eta zerbitzuak emateko
Aurten argitaratu diren 10 lehiaketa horietatik zazpi (4.608.807 euro) esleipen-prozesuan daude, bukatuta dagoelako eskaintzak aurkezteko epea, eta beste hirurak esleituta daude dagoeneko (2.143.226 euro)

Sprilur 6 pabilioi berri eraikitzen hasi da Ortuellako Ballonti II industrialdean
440 eta 1.780 m2 bitarteko sei pabilioi berri eraikiko dira, Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiekin eta Udalekin batera onartu duen Enplegua eta Ekonomia Suspertzeko 2017-2020 programa markoan.

“Renove Industriguneak” Planak Eusko Jaurlaritzak onartutako 3,1 milioiko laguntzen %38 erabili du hilabete bakar batean
“Renove Industrialdeak” Planak indarrean jarraituko du urriaren 31ra arte edo aurrekontua agortzen den arte.

Aurrera doa Elorrioko Pulla-Azkarreta industrialdearen Plan Partzialaren tramitazioa
Pulla-Azkarreta industrialdea Durangaldearen ekonomi- eta enpresa-susperketarako 2017-2020 Industrializazio Planean integratutako proiektu bat da, Elorrioko Udalak Sprilur, S.A.ri (SPRI Taldean integratutako eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako Sozietate Publikoari) bidalitako oniritziaren ondoren.

Industrialdeetan energia eraginkortasuneko eta garapen sostengarriko proiektuak ezartzeko S-Parcs proiektu europarraren hirugarren topaketa
Jardunaldi honetan sakonago landu dituzte industrialde eta industria-guneetako energia kostuak eta kontsumoa murrizteko alderdi teknikoak, jardunbide berritzaileak eta proiektuak. Orobat aztertu dute nola handitu produkzioa energia berriztagarrien bidez. Hau da, lankidetzako eredu eta aukera berriak aztertu eta proposatu dituzte enpresa-guneetako energia baliabideak hobeto kudeatzeko.

Eusko Jaurlaritzak Renove Industrialdeak Plana berritu du 3,1 milioi euro gehiagorekin eta ekarpen berezi bat esleitu du eremu ahulentzat
2019rako berritasun bezala, Renove Industrialdeak Planak 1,2 milioi euro bideratuko ditu Talka Planeko eremuetarako: Oarsoaldea eta Ezkerraldea

Kontratazio eta erosketa publiko berdean ongien kokatutako euskal erakundeetako bat da Sprilur
Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek balorazio onenetakoak lortu dituzte Euskadiko erakunde publikoen artean, eta aitortu zaie modu zorrotzenean betetzen dituztela lizitazioetako kontratazio-pleguen prozesuak, tresnak eta ingurumen-irizpideak.

SPRILURek Estatuko erakunde publikoekin partekatu du enpresa-guneak kudeatzeko bere eredua
Ekimen honen barruan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak mintegi bat egin du gaur "Espazio produktiboak eta industrialdeak abian jartzeko eta kudeatzeko" prozesuari buruz, eta bertaratuekin jorratu eta partekatu du Sprilur eta Teknologi Parkeek gauzatzen duten jarduera enpresa-guneen kudeaketa-, garapen- eta sustapen-arloetan, gune horien exekuzio eta mantenimendu ziklo eta fase osoan.

Sprilur-ek eta Industrialdeak sozietateek %30 gehitu zituzten espazio industrialen salmenta- eta alokairu-kontratuak 2018an
Negozio zifra 10,70 milioi eurokoa izan da 2018an, eta 124 kontratu sinatu dituzte: 29.626 m² lursail industrial, 40.743 m² pabilioi eta 4.334 m² bulego merkaturatu dituzte.

Jasun Envirocare enpresa britainiarrak fabrikazio-lantegi bat irekiko du Enkarterrietan SPRI Taldearen laguntzaz, Europa hegoaldean operatzeko
2018an hamasei enpresa atzerritar kokatu ziren Euskadin eta lehendik zeuden beste hogeita bik inbertsio berriak egin zituzten, 644 lanpostu sortuz eta 136,3 milioi euro inbertituz “Invest in the Basque Country” estrategiaren bitartez

Galiziako Carballo Kontzejuko enpresak Euskadira etorri dira euskal enpresa-guneen kudeaketa-eredua ezagutzera
Euskadi da goi-mailako kalitatezko ziurtagiridun enpresa-gune gehien biltzen dituen Estatuko autonomi erkidegoan

Tapiak eta Goiak aurkeztu dute Eskusaitzetari -Gipuzkoako industrialde publiko handienari- buru emateko behin betiko hitzarmena
Eskusaitzetak lurzoru industrial eta tertziarioko 290.000 m² izango ditu, Gipuzkoako industrialde publiko handiena. Arantxa Tapiak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua) eta Eneko Goiak (Donostiako alkatea) aurkeztu dute Eskusaitzeta industrialdea garatzeko eta merkaturatzea kudeatzeko behin betiko akordioa.

SPRI Taldeak bere laguntza- eta zerbitzu-eskaintzaren barruko 200 milioi euro inguruko programak aurkeztuko dizkie euskal enpresei
Otsailaren 26, 27 eta 28an jardunaldi bana egingo da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeen egoitzetan

Abanto Zierbenako Industrialdea, S.A.k bere izena aldatu du eta Txorierriraino zabaldu du enpresa-guneak sustatzeko bere jarduera
Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.k azpiegitura industrialak sustatu ahal izango ditu Ibaizabal ibarreko eta Txorierriko herrietan.

Industrialdeen Renove Planak EAEko enpresa-eremuak berritu eta modernizatzeko 64 proiekturen artean banatu ditu aurrekontuaren 3,1 milioiak.
Industrialdeen Renove Planak 101 espediente jaso ditu aztertzeko, eta 64 proiekturi esleitu zaie diru-laguntza

Erhardt taldea: “Ez dago erronka handiagorik familia-konpainia batentzat etengabeko eraldaketa baino”
Erhardt taldeak 136 urte daramatza Euskadin lanean, dagoeneko laugarren belaunaldiak dihardu, eta enpresa-dibertsifikazioaren adibide argia da

Dominionek Bartzelonako Portuko logistika hobetzen lagundu du
Euskal konpainiak haririk gabeko soluzioa instalatu du APM Terminals operadorearen edukiontzien trafikoaren kudeaketa optimizatzeko

Permesa Arquitectura zenbait proiekturekin abiatu da Madrilen eta Txilen
Konpainia bizkaitarra Barajasko T4ko estalkia birmoldatzeaz eta Txileko ospitale bateko teilatua instalatzeaz arduratuko da