
4.0 materialak: bistaratu zure forjaketa-prozesuak eta hobetu osagaien diseinua
Metala eta forja oso hedatuta egon dira historian zehar. Forjaketa da bero eta konpresio bidez pieza metalikoak konformatzeko metodo guztien izen generikoa. EUSTAT Euskal Estatistika Erakundearen arabera, Euskadin forjaketa eta estanpazioan diharduten 250 enpresa inguru daude[1]. Gaur egun, forja-lanetan aritzen den euskal industriak interes handia du teknika berritzaileetan; teknika horiek...

Sprilur-ek 2023ra arte berritu du Kalitatearen ISO 9001-2015 ziurtagiria bitarteko telematikoak erabiliz
SPRI Taldean integratutako eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako Sprilur sozietateak ISO-9001 2015 Kalitate Ziurtagiria berritu du salbuespenezko epe eta moduan, hots, bitarteko telematikoak erabiliz.

Teknologi Parkeen Sareko “bio” sektoreak Covid-19aren aurkako borrokaren zerbitzura jarri du bere jakintza
Arnasgailuen sorkuntza gehiago aztertzea eta birusa detektatzeko gaitasuna handitzea funtsezkoak dira datozen asteetan iritsiko diren eszenatokiei aurre egiteko

Larrialdiaren ondorengo eszenatokia prestatzea eta Covid-19a diagnostikatzeko alternatibak bilatzea, horra Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko enpresek eta teknologia-zentroek erdietsi nahi dituzten helburuak
Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko teknologia-zentro eta enpresa batzuk gogor ari dira lanean Covid-19aren diagnostiko proben alternatibak garatzeko eta egungo osasun larrialditik irteten garenerako eszenatokiak planteatzeko, adimen artifiziala eta big data erabiliz

161 eskaera eta 3,42 milioi onartuak, momentuz, Sprilur-en enpresa-guneetan eta Euskadiko Teknologi Parkeetan instalatutako enpresek lokalen alokairu ordainketa atzeratu dezaten
Covid19agatiko laguntzak ezarri direnetik bi aste igaro diren honetan, Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek 96 eskaera onartu dituzte, eta Teknologi Parkeen Sareak 65.

Hibernazio-etapa amaituta, Eusko Jaurlaritzak osasuna lehenesten jarraitzen du, segurtasun-neurriak zorroztuz
Jaurlaritzak gogorarazi du segurtasun-protokolo bat dagoela jarduera ekonomikoetarako, eta garraio publikoa beharra dagoenean soilik erabiltzeko gomendioa egin du

Robotika malgua: beren moldakortasunagatik euskal ETEari zuzenean aplikatzen zaizkion teknologiak
Argazkian, Damien Sallé, Tecnaliako Robotika Teknologiaren zeharkako koordinatzailea eta Tecnaliako Fabrikazio Aurreratuko robotikako merkatuaren arduraduna. Robotikaren hilabetea Damien Sallé BDIH sareko robotika malgu eta kolaboratiboaren nodoko koordinatzailearen iritziarekin ixten da. Damien Sallé ingeniari mekanikoa da, eta Frantziako Sistema Adimendunen eta Robotikaren Institutu entzutetsuan (ISIR) egin zuen doktoretza duela ia 20...

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak argibide-ohar bat bidali die enpresei, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretua indarrean sartu ondoren ezarritako jarduera-irizpideei buruz
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak argibide-ohar bat bidali die enpresaburuen elkarteei, sindikatu-elkarteei eta industria-klusterrei, enpresei ezarritako jarduera-irizpideak argitzen laguntzeko, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretua indarrean sartu ondoren. Idatzi baten bidez, Tapia sailburuak jakinarazi die Eusko Jaurlaritza jakitun dela zailtasunak izaten ari dela, eta nabarmendu die garrantzitsua...

Elementuak manipulatzea airean – 4.0 konponbideak
Gure robotika hilabetea dela-eta, BDIH sareko kideek elementu-manipulazioa airean automatizatzeko beharra duten enpresei eskaintzen dieten 4.0 konponbideak aurkezten ditugu. Elementuak (<1T) muntatzea eta manipulatzea airean – prozesu-optimizazioa TECNALIA BDIH sareko kideak Cogiro aurkezten du, egitura finkoan muntatutako kable-robota. Sistema robotizatu eta serbokontrolatuak, egitura finkoetan muntatutako kable-robotikan oinarrituak, balio ekonomiko handiko...

Euskal industriak klimaren aldaketaren aurkako borrokaren eta mugikortasunaren aldeko erronkari lagunduko dio, “basque mobility” estrategiaren bitartez
Tapiak “ekonomiaren deskarbonizazioaren aldeko” apustua egin du Ficoban, “epe luzeko hazkundea eta enplegua bermatzeko aukera gisa”

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 13,82 milioi euro inbertituko ditu Irungo eta Oarsoaldeko hiru industria-gune berroneratzeko
Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A-k, Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo eta Oarsoaldeako udalek partaidetua dagoenak erabiltzen ez diren 21.000 m²ko bi industria-lursail berroneratu eta balioan jarriko dira Irunen

Ingeteam, Europako instalazio fotovoltaikorik handieneko partaide
Euskal enpresak Aragoin kokatuta dagoen gune horretako azpiestazioak babestu eta kontrolatzeko sistemak hornitu ditu

Go Mobility hitzaldi programa Europara zabaldu da
Etorkizuneko mugikortasunaren azoka Ficoban egingo da, Irunen, martxoaren 11n eta 12an

Goierri Beheko Industrialdeak hasiera eman die Lazkaoko Kanpandegi industrialdea urbanizatzeko lanei, 2,57 milioi euroko inbertsioarekin
Urbanizazio proiektu berri hori etorkizuneko Kanpandegi Industrialdea izango da eta 43.587 m²ko eremu batean egingo da, asmoa delarik hiru partzela industrial atontzea 12.000 m²ko okupazioa eta 19.500 m² eraikigarri (hainbat altueratan) izango dituztenak

Sprilur-ek eta Erandioko Udalak akordio bat lortu dute laguntza emateko Axpe industrialdean coworking ereduan lan egin nahi duten ekimen ekintzaileei
Erandioko Coworking Axpe epe mugatuko alternatiba bat da udalerrian sortzen diren ekimen, ekintzaile eta lankidetza-proiektuentzat. Baditu instalaziodun espazioak eta lokal indibidual edo partekatuak, beraizik prestatuak jarduera bat hasteko alokairu erregimenean.

Tapiak Basque Railway jardunaldian azpimarratu duenez, abiadura handia martxan jartzeak “benetako iraultza eragingo du Euskadiko mugikortasunean”
Tapia: “Euskal Y-a, Euskadiko historian garraioaren deskarbonizazioari egiten zaion ekarpen handiena da, gure herrialdearen trantsizio ekologikoan emandako jauzi kualitatibo garrantzitsuena” Aldez aurretik José Luis Ábalos Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroarekin bilera izan ondoren, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak abiadura handia Euskadira etortzearen birtualtasunean jarri du...

Basque Railway 2020k, abiadura handiko sareak zerbitzuan jartzearen erronkak landuko ditu Donostian asteazkenean, urtarrilaren 22an
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Euskotrenek eta Euskal Trenbide Sareak antolatutako jardunaldiak, tren sektoreko 500 profesional baino gehiago elkartuko ditu Kursaalen

Apattaerrekako 8 enpresak parte hartu dute Tolosako lehen Elkar Ezagutuz enpresa topaketan
Lehenengo Elkar Ezagutuz enpresa topaketa, non Tolosako Apattaerreka industrialdean kokatutako 8 enpresak parte hartu baitzuten beren jardueraren elementu garrantzitsuenak aurkezteko.

Automatizazio-sistema berriak, 4.0 Industriarako trantsizioa errazteko
Euskal enpresek bat egin dute, fabrikazio digitaleko egiazko beharrei erantzuten lagunduko dien plataforma bat garatzeko

Basque Rail Way jardunaldiak abiadura handiaren erronkak aztertuko ditu
Topaketa Donostian antolatuko da urtarrilaren 22an