Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 apirila, 2020 Azpiegiturak Sprilur

161 eskaera eta 3,42 milioi onartuak, momentuz, Sprilur-en enpresa-guneetan eta Euskadiko Teknologi Parkeetan instalatutako enpresek lokalen alokairu ordainketa atzeratu dezaten

Covid19agatiko laguntzak ezarri direnetik bi aste igaro diren honetan, Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek 96 eskaera onartu dituzte, eta Teknologi Parkeen Sareak 65.

Covid19agatiko laguntzak ezarri direnetik bi aste igaro diren honetan, Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek 96 eskaera onartu dituzte, eta Teknologi Parkeen Sareak 65.

COVID-19ari aurre egiteko enpresentzako estimulu-neurrietako bat da alokairuen kobrantza 6 hilabeteraino atzeratzea industrialdeetan eta teknologi parkeetan.

Sprilur-ek eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak enpresen 161 eskaera jaso eta aztertu dituzte, bi aste baino igaro ez direnean Eusko Jaurlaritzak joan den martxoaren 24ko saioan enpresei zuzendutako presazko estimulu-neurri sorta bat onartu zuenetik, horien artean honako hau: industrialde eta teknologi parkeetako “alokairuen kobrantza atzeratzea”. Onartutako enpresen eskaera guztiak 3,42 milioi eurokoa izan dira.

Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek 96 eskaera jaso dituzte; horietatik 26 Sprilur-ek kudeatzen dituen industrialdeetan kokatutako enpresenak dira, eta gainerako 70ak, berriz, 12 Industrialdeak Sozietateek kudeatzen dituzten industrialdeetan kokatutako enpresenak.

Lehen astean erregistratutako eskaeren bolumena Sprilur eta Industrialdeak Sozietateen eta enpresen artean indarrean dauden kontratuen % 36 da. Hala, enpresek atzeratzeko eskatu duten kuoten zenbatekoa 1,57 milioi eurokoa da.

Eginiko eskaeren % 48 erosteko aukeradun errentamendu-kontratuei dagozkie, eta % 27 errentamendu-kontratu soila duten enpresenak dira.

Bestalde, Teknologi Parkeen Sareak 65 eskaera erregistratu ditu: horietatik 8 dira Arabako Teknologi Parkean errentamendu-erregimenean dauden enpresenak, beste 30 Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean kokatutako enpresenak, eta gainerako 27ak, berriz, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean kokatuta daudenenak.  Enpresa kolektibo horrek 1,85 milioi euro inguruko kuota atzerapenak eskatu ditu guztira. Hau da, alokairuen arabera Sareak hilero duen fakturazioaren % 27,08.

Enpresa eskatzaileak funtsezko horniduren katekoak ez diren sektoreei dagozkie, horietako asko sendotze-fasean daude eta, batez ere, IKTen, ingeniaritzen edo zerbitzu aurreratuen sektorekoak dira. Sektore horietan ez bezala, biozientzien sektoreko enpresa askok (Sareko enpresen% 16) jarduerari eusten diote, eta horietako batzuek beren ohiko jarduera eraldatu dute, COVID-19ren aurkako materialaren garapenean eta fabrikazioan kontzentratzeko.

Lurralde historikoka, hauek dira atzeratzeko eskatutako zenbatekoak Teknologi Parkeen Sareak eta Sprilur-ek kudeatzen dituzten teknologi parke eta industrialde guztietan: Araban 259.614 euro (% 7,6), Bizkaian 1,41 milioi euro (% 41,1) eta Gipuzkoan 1,74 milioi euro (% 51).

Eskaerak onartzeko, enpresek justifikaziozko memoria bat aurkeztu behar izan dute, bertan azalduz zergatik eskatu duten alokairuak atzeratzea osasun krisialdi honek eragindako egoera honetan: enpresaren jardueraren geldialdiagatik, eskaerak gutxitzeagatik, produkzio mugatuagatik edo lantaldeen egoera kritikoagatik.

ENPRESEI LAGUNTZEKO NEURRIAREN OINARRIAK

COVID-19ak eragindako osasun krisia lehertu ondoren, Eusko Jaurlaritzak presazko estimulu-neurri sorta bat onartu zuen joan den martxoaren 24ko saioan. Enpresa eta autonomoei zuzendutako neurriak dira eta helburutzat dute geldialdi industrialak eragindako ondorioak (enpresa arlokoak eta ekonomikoak) arintzea.

“Industrialde eta teknologi parkeetako alokairuen kobrantza atzeratzeko” neurri honen bidez, errentamendu-kontratuen (soilak edo erosteko aukera dutenak) ordainketak 3 eta 6 hilabete artean atzeratu ahal izango dira, 2020ko apiriletik hasita. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da osasun alarma egoera bukatu eta 60 egun igaro arte.

Atzeratutako kuotak errentamendu-kontratuaren indarraldiko gainerako hilabeteetan ordaindu beharko dira, gehienez ere 4 urteko epean. Ez da inolako interesik sortuko atzerapen akordioak irauten duen bitartean.

Enpresek SPRI Taldearen web orrira jo dezakete COVID-19aren ondoriozko laguntzei buruz informatzeko eta kontsultak egiteko, eta Sprilur-era, Industrialdeak Sozietateetara nahiz Teknologi Parkeen Sarera bidal dezakete alokairu-kuota atzeratzeko eskaera.

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak