Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 Marzo, 2022 Azpiegiturak

Mecanizados Mein, mende erdi baino gehiago normalizazio kabilak fabrikatzen

Gaur egun, Eibarko enpresa da estatuan produktu hori fabrikatzen duen bakarra. Azken urteotan, irazki berezira zuzendu du bere jarduera, izan ere bere fakturazioaren % 65 baino gehiago dagokio sektore horri.

Duela 55 urte baino gehiago, Mecanizados Mein enpresa sortu zen, errodamenduaren industriako laguntzaile gisa, eta 1970ean bere jarduera normalizazio kabilen fabrikazioan zentratu zuen. Gaur egun estatuan produktu horren fabrikatzaile bakarra bada ere, “azken urteotan irazki berezira bideratu dugu negozioa, gaur egun gure fakturazioaren % 65 baino gehiago izatera iritsi arte, milioi bat euro inguru hain zuzen ere”, Eduardo Gutiérrez Berraondo Mecanizados Meineko gerenteak adierazi duenez.

Irazkiak finkatze- eta posizio-elementuak dira, eta hainbat erabilera eskaintzen dituzte sektore-sorta zabalean. Kabil normalizatu baten ezaugarriak eta neurriak aldez aurretik araudi bidez finkatuta daude, eta ezarritako parametroak bete behar dira. Bestalde, irazki bereziak materialean, tolerantzian edo forman ezarritako eskakizunetatik kanpo daude, besteak beste. Berezitzat jotzen dira, halaber, bezeroaren planoaren baitan mekanizatu eta arteztutako piezak.

Gipuzkoako enpresak mota ugariko kabilak fabrikatzen ditu: zilindro-formakoak, kono-formako, ildaskatuak eta buruarekin, baina itxura diferentzialarekin. “Fabrikatzaileak garenez, bezeroaren beharretara egokitu gaitezke, haren aplikazioari normalizazio kabilak balio ez dionean. Ildo horretan, doikuntza-tolerantzia eta kabilen gogortasuna alda ditzakegu”, nabarmendu du gerenteak.

Prozesuen digitalizazioa

Azken urteotan, enpresak baliabideen modernizazioaren eta prozesuen digitalizazioaren aldeko apustua egin du, produktuak hobetzeko eta fabrikazioan duten kontrola hobetzeko. Ildo horretan, autokontrol-sistema bat du, eta kontrol-postu bat eta datu-erregistro dimentsionalak ditu, produktuen kalitatea bermatzeko. “Gaur egun, fabrikatzen dugun guztiaren akats tasa % 1etik beherakoa da”, azpimarratu du Eduardo Gutiérrez Berraondok.

Enpresak zortzi langile ditu, txanda batean lan egiten dutenak. “Hala ere, epe ertainean bigarren txanda bat gehitzea aurreikusten dugu, azken hiru urteetan asko hazi baikara salmentetan eta horrela produktibitatea handitzea dugu helburu”, aurreratu du gerenteak.

Bere merkatu nagusia estatukoa den arren, duela 15 urtetik hona Frantziako merkatua ere lantzen du, Gardette industrie enpresaren eskutik. “Epe ertainera, beste herrialde batzuetako (Alemania edo Italia, esaterako) enpresekin horrelako lankidetzak zabaldu nahi ditugu”, zehaztu du.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 Azpiegiturak
Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitza berrian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak