Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

3 maiatza, 2019
Kontratazio eta erosketa publiko berdean ongien kokatutako euskal erakundeetako bat da Sprilur

Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek balorazio onenetakoak lortu dituzte Euskadiko erakunde publikoen artean, eta aitortu zaie modu zorrotzenean betetzen dituztela lizitazioetako kontratazio-pleguen prozesuak, tresnak eta  ingurumen-irizpideak.

Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak bere aitortza adierazi dio Sprilur-i bere jardunbide egokiengatik eta ingurumen irizpideak %100ean betetzeagatik 2018ko kontratazio publikoan.

 

Sprilur-Euskadiko enpresa-guneen kudeaketako eta sustapeneko sozietate publikoak eta 12 Industrialdeak sozietateek (SPRI Taldean integratuak eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoak) Eusko Jaurlaritzaren Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren aitortza garrantzitsu bat jaso dute kontratazio eta erosketa publiko berderako eskakizunen betetze-mailagatik.

 

Jardunbide egoki horiei esker, Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek balorazio onenetakoak lortu dituzte Euskadiko erakunde publikoen artean, eta aitortu zaie modu zorrotzenean betetzen dituztela lizitazioetako kontratazio-pleguen prozesuak, tresnak eta  ingurumen-irizpideak.

 

Eusko Jaurlaritzako Ihobe ingurumen sozietate publikoak eginiko azterketa batek jardunbide egoki horiek baieztatu ditu, eta horretarako, ebaluatu egin du zenbat ingurumen-klausula sartu diren lizitazioetan eta zenbatekoak izan diren. Finean, Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek ingurumen-irizpideak sartu dituzte 5,5 milioi eurotik gorako kontratazio eta lizitazioetan, hots, egin dituzten guztietan (%100), 2017. amaieran Eusko Jaurlaritzaren Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2020 programarekin bat egin zutenetik. Era berean, 2019tik aurrera Sprilur-ek kontuan hartzen ditu ekonomia zirkularrarekin lotutako alderdiak, egiten dituen kontratazio eta lizitazio guztietan.

 

Erosketa eta kontratazio publiko arduratsua erabat instituzionalizatuta dago Taldean, eta fase guztietan betetzen da: urbanizazioa, eraikuntza, hondakinen bilketa, argindar hornikuntza, garraioa eta mezularitza, azpiegitura eta altzarien erosketa. Bestalde, kontratazio publikoan ingurumen irizpideak aplikatzea lagungarria da inguruarekiko inpaktua murrizteko, gardentasuna handitzeko eta baliabide publikoak modu eraginkorragoan kudeatzeko.

 

Sprilur-ek eta Industrialdeak sozietateek garapen sostengarriarekin hartu duten konpromisoak aurrera jarraituko du, etorkizunean ere ahalegina egingo dutelarik Eusko Jaurlaritzaren Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2020 Programaren eskakizunak betetzeko (programa horrekin bat egin zuten iaz) eta aurrera egiteko ingurumen, industria, gizarte eta ekonomia arloetan lehiakorragoa izango den zerbitzu publiko baterantz.

Azpiegiturak 30 Azaroa, 2021
SPRI Taldeak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du

Abenduaren 3an egingo den Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du SPRI Taldeak, erakunde...Irakurri gehiago

Eibarko Azitain Industrialdeak 7 modulu ditu eskualdeko proiektu ekintzaileentzat

Azitaingo “Eibargunea” enpresa-haztegia Sprilur-en (Deba Bailarako Industrialdea), Eibarko...Irakurri gehiago

Azpiegiturak 25 Azaroa, 2021
Lentitech-ek bere diseinu industriala erregistratu du EBn Hazinnova programaren laguntzarekin

Lentitech S.L. Barakaldon kokatutako enpresa bat da, produktu optikoen fabrikazioan espezializatua...Irakurri gehiago

Azpiegiturak 16 Azaroa, 2021
Embalan3, makina-erremintaren sektorerako enbalaje industriala

50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Embalan3 egurrezko eta neurrira egindako enbalatzeko...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?