Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 apirila, 2022 Azpiegiturak SPRILUR

“Industrialdeak” Programak 40 urte bete ditu euskal ETEei laguntzen, elkarlanean arituz Foru Aldundiekin eta Udalekin

“Industrialdeak” taldeko 12 sozietateek 62 industrialde kudeatu dituzte 1982 eta 2021 artean, eta 594 milioi euroko inbertsioa egin dute azpiegituretan ETEei pabilioiak, partzela urbanizatuak eta lokalak eskaintzeko.

5 “Industrialdek” eskuratu dute “Kalitatezko Q Industrialdea” bereizgarria. Europar kalitatearen aitorpenak lurraldearentzat balioa eta aberastasuna sortzeko espazio gisa bereizten ditu.

 

Berrogei urte bete dira “Industrialdeak” programa sortu zenetik, lehenbiziko “Industrialdeak” sozietatea –Oñatiko Industrialdea SA– 1982an eratu baitzen, Galesen ezarritako enpresa-arloko kudeaketa-eredu bat egokituta (Welsh Development Agency). Programaren helburu nagusia izan da bermatzea enpresek badutela eskura kalitate oneko behar adina lurzoru publiko urbanizatu, pabilioi eta bulego, horrela euren jarduera industrialaren garapena bultzatzeko.

 

Lankidetza estuan arituz Eusko Jaurlaritzarekin (Sprilur-en bitartez), Foru Aldundiekin eta hiru lurralde historikoetako Udalekin, “Industrialdeak” Programak 12 sozietate ditu, zeintzuek modu koordinatuan lan egiten baitute eskualde mailan. Jardueraren lau hamarkadetan, sozietate horiek 594 milioi euroko inbertsioa pilatu dute, pabilioi modularrak, lurzati urbanizatuak eta bulegoak kudeatzen, 62 industria-kokalekutan. Enpresa-gune horietan 958.375 metro koadro erabilgarri partzela urbanizatu lortu eta kudeatu dira, eta baita ere  898.838 metro koadro pabilioi eta bulego modular. Gaur egun, eraikin eta partzeletan instalatuta dauden enpresen okupazio-tasa % 84koa da.

 

Sprilur-ek kapital gehiengodunarekin parte hartzen duten 12 “Industrialdeak” sozietate horietan, hauexek dira

 

1 Araban: Arabako Industrialdea, S.A.,

4 Bizkaian: Arratiako Industrialdea, S.A., Bizkaia Sortaldeako Industrialdea, S.A., Busturialdeko Industrialdea, S.A. e Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.

7 Gipuzkoa: Beterri Kostako Industrialdea, S.A., Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A., Deba Bailarako Industrialdea, S.A., Goierri Beheko Industrialdea, S.A., Lanbarren Parke Logistikoa, S.A., Tolosaldeako Apattaerreka Industria Lurra, S.A. eta Urolako Industrialdea, S.A.

 

Gaur egun, 12 sozietate horiek 41 enpresa-eremu kudeatzen dituzte hir lurralde historikoetan, 21etan jabetza eta aktibo higiezinak saldu ondoren.

 

Enpresa-guneen kudeaketa-eredua, erakunde arteko lankidetza bidez garatu dena, eredugarria izan da Europako eskualde mailako hainbat ekimen eta proiekturentzat, zeintzuek aukera ematen baitute jarduera ekonomikorako azpiegitura jasangarrien kudeaketan berritzeko, lurraldeen garapena eta lehiakortasuna bultzatuz.

 

Era berean, garapen jasangarriarekin, teknologia berritzaileen integrazioarekin eta kudeaketa eraginkorrerako materialekin harturiko konpromisoa erreferente bat izan da gauzatutako ekimen eta proiektu guztietan. Horri esker, 5 “Industrialdek” eskuratu dute “Kalitatezko Q Industrialdea” bereizgarria. Kalitatearen aitorpen estandar horrek lurraldearentzat balioa eta aberastasuna sortzeko espazio gisa bereizten ditu jarduera ekonomikoko eremuak Estatuan eta Europan, eta horretarako, eremu bakoitzeko azpiegituren eta zerbitzuen 200dik gora eskakizun ebaluatzen ditu. (Bildosola-Artea, Okamika-Gizaburuaga, Argixao-Zumarraga, Zuatzu-Donostia, Navalaldea-Pasaia)

 

2021. urtea zenbakitan

Sozietate hauen iazko ekitaldiko emaitzek espero zen bilakaera izan dute. 2021ean, 54 espazio-esleipen onartu ziren enpresentzat, eta guztira 14.487 metro koadroko pabilioi eta bulego, alde batetik, eta 4.948 metro koadroko azalera partzela industrial urbanizatu, bestetik, eskatu zituzten.

 

54 zehazki, 228 informazio-eskaera jaso ziren, 68 enpresak eskatu zituzten espazioak bertan instalatzeko, eta 54 esleipen onartu ziren. Merkaturatu diren azalera eta espazioei dagokienez, 14.487 metro koadroko azalera esleitu da eraikin eta pabilioietan, eta 4.948 metro koadroko azalera partzela industrial urbanizatuetan. 2021eko datu ekonomikoei erreparatuz gero, erakundearen negozio-zifra 5,18 milioi eurokoa izan da, salmentetatik eta pabilioi zein lokalen errentamenduetatik.

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak