Albisteak 25 urria, 2022

Galarretako Campusak eraikin berria izango du 2025ean

Jarduketa horri esker, gainera, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen hazkunde-beharrari erantzun ahal izango zaio, gaur egun Donostiako Campusa okupazioaren % 95ean baitago, eta 2023an okupazioa % 100etik gertukoa izatea aurreikusten baita
-

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen Galarretako Campusak, Hernanin dituen instalazioen aldeko apustu instituzionala sendotuko duen eta Gipuzkoan ekosistema zientifiko-teknologikoa haztea ahalbidetuko duen eraikin berezi eta ekojasangarri berri bat izango du. Gaur argitaratuko da eraikin berriaren obra proiektua idazteko lehiaketa deialdia. Biribilgune nagusiaren ondoan egongo da, Galarretako Campuseko sarbidean eta zerbitzu publiko guztietatik gertu.

Eraikuntza berria 6.045 m2-ko lursail batean eraikiko da, eta bulego, laborategi edo I+G zentroetarako erabiliko da, salmenta- edo alokairu-modalitateetan. Lurzatiaren eraikigarritasuna 10.000 m2-koa da, eta eraikinaren gehieneko altuera 19 m-koa izango da.

Iragarpen horren bidez, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak indartu egin du Galarretako Campusaren aldeko apustu instituzionala. Apustu horren lehen mugarria, eraikin propioa izango duen Couth enpresaren instalazio berriak ezartzeko akordioa izan zen. Gainera, urrats garrantzitsua da Gipuzkoan espazio berrien eskaerari erantzuteko, Donostiako Campusaren okupazio handia –% 95– dela eta.

Horrela, nabarmendu behar da 2023an amaituko direla bere edukieraren % 94rako espazio-erreserba irmoak dituen eta Donostiako Campusean dagoen A2.2 eraikina eraikitzeko obrak. Donostiako Campuseko okupazioaren aurreikuspena % 100etik gertukoa da 2023rako.

Obren hasiera 2023an

Galarretako eraikin berriaren obrak 2023an hastea aurreikusten da, eta gehienez ere 24 hilabeteko epean amaitu beharko dira. Eraikuntza bat etorriko da Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen Plan Estrategikoan ezarritako Parke Berdearen eta Parke Smart izenekoaren helburuekin, eta eduki birziklatua duten materialak obran jartzeko konpromisoa jasoko du, obraren guztizkoaren % 40a horrelako materiala izango dela bermatzeko.

Eraikina berdegunez inguratuta egongo da, klimara egokitutako espezie autoktonoekin, intsolazioa, lurzoruaren kalitatea edo maldak landarediaren etapa guztietan eta urtean zehar egin beharreko lanetan bezalako faktoreak kontuan harturik. Berdeguneetan, materia organikoa berriro sartzeko soluzioak eta euri-urak biltzeko eta berrerabiltzeko sistemak sartuko dira.

Kontratistak egindako proiektuan oinarrituta eraikiko den eraikinaren kontrataren eta haren barne-urbanizazioaren gehieneko prezioa 16.352.200 eurokoa izango da (BEZik gabe).

EPTSren hedapen geografikoa Gipuzkoan

Galarretako Campusaren etorkizuneko eraikina Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea Gipuzkoan hedatzeko prozesuaren parte da. Bi azpiegitura berriak, A 2.2. azpiegitura Donostiako Campusean eta eraikin berria Galarretako Campusean, egiteari, lurraldean lursailak eta espazio fisikoa bilatzeko egiten ari den lana gehitu behar zaio.

Gaur egun, Parke Teknologikoen Sarea Donostiako Udalarekin batera ari da lanean Miramongo Campusaren ondoan lursailak eta espazioak detektatzeko. Miramonen Gipuzkoako Parkea handitzeko aukerei buruz Udalak egindako azterlanetik abiatuta, Parkeak eta Udalak hainbat bilera egin dituzte gaur egun prestatzen ari den Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokor berrian Parkearen beharrak txertatzeko.

Era berean, eta jende aurrean aurreratu zen bezala, Parke Teknologikoen Sarea lanean ari da etorkizuneko Hondarribiko Campusaren espazioa zehazteko eta bideragarritasuna aztertzeko. Hondarribiko Udalak eta Parkeak Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerakin berria idazterakoan egindako lana oinarri hartuta, parkearen beharrak, Hondarribiko Udaleko Osoko Bilkurak 2022.08.24an berretsitako Plan Orokorraren irizpide eta helburuetan txertatu dira. 235.887 m2-ko eremua garatzea aurreikusten da.

 

Lotutako albisteak

Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Bilbora  iritsi  da

Euskadiko Parke Teknologikoa Bilbora iritsi da

Imanol Pradales Lehendakariaren hitzetan, Euskadiko lehen hiri-campus teknologikoaren lehen eraikina eraikitzeak euskal industria-eredua sendotzeko balioko du, eredu horrek “ezagutza aurreratuan, manufaktura-kulturan, jasangarritasunean, garapen teknologikoan eta balio erantsiko jardueretan oinarritzen du bere lehiakortasuna”

Metal78  enpresa,  Zumarragako  Arcelorreko  eremua  berreskuratzeko  aurrerapausoaren  adibide

Metal78 enpresa, Zumarragako Arcelorreko eremua berreskuratzeko aurrerapausoaren adibide

Enpresa hori ezartzea Zumarragako Arcelor fabrika zaharrean industrialdearen berroneratze- eta berregokitze-prozesu integralaren baitan kokatzen da; Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu

Lemoizko  zentral  zaharraren  inguruko  lurretan  aparkaleku  publiko  bat  egitea  aztertzen  ari  da  SPRILUR
14/07/2025 SPRILUR

Lemoizko zentral zaharraren inguruko lurretan aparkaleku publiko bat egitea aztertzen ari da SPRILUR

200 ibilgailu arteko aparkaleku publikoa egitea bideragarri ote den jakin nahi du Sprilurrek, Lemoizko Udalarekin egindako akordio eta konpromisoei erantzunez

Eusko  Jaurlaritza  aurrera  doa  Fundifes  orubearen  berreskurapenean,  modu  berritzaile  eta  iraunkorrean,  Durangoko  Udalarekin  lankidetzan
11/07/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.

Barakaldoko  Burtzeña,  Erandioko  Plaiabarri  eta  Santurtziko  Etxeuli  proiektuak,  aurtengo  lehen  seihilekoan  eta  33  milioi  euroko  balioarekin,    Eusko  Jaurlaritzak  Sprilurren  bidez  lizitatutako  egitasmoen  artean
11/07/2025 SPRILUR

Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean

12 lizitazio egin dira aurten, bost obra eta eraikuntzetarako, eta zazpi zerbitzuak kontratatzeko

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Euskadiko  Parke  Teknologikoak,  2024an  8.243  milioi  euro,  2023an  baino  %  11,5  gehiago,  fakturatu  zituzten  673  enpresa  ditu  dagoeneko

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko

 23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal  78  enpresa  ezarrita,  Arcelorrek  Zumarragan  zuen  lantegiaren  berregokitze  industriala  abian  jarri  da
07/04/2025 SPRILUR

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da

Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.