Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 abendua, 2018 Azpiegiturak Sprilur

Industrialdeen Renove Planak EAEko enpresa-eremuak berritu eta modernizatzeko 64 proiekturen artean banatu ditu aurrekontuaren 3,1 milioiak.

Industrialdeen Renove Planak 101 espediente jaso ditu aztertzeko, eta 64 proiekturi esleitu zaie diru-laguntza
Arantxa Tapia sailburua, industralde batetan.

 

Industrialdeen Renove Planak 101 espediente jaso ditu aztertzeko, eta 64 proiekturi esleitu zaie diru-laguntza.

Eskaerak jasotzeko epea beteta eta Industrialdeen 2018ko Renove Plana agortuta dagoelarik, espero da 2019an ere proiektu gehiagori laguntzeko dirua izatea eta, are, aurten baino diru-laguntza handiagoa izatea.

 

Eusko Jaurlaritzak 2018ko bigarren seihilekoan onartutako Industrialdeen Renove Plan berri eta berritzaileak interes handia piztu du, eta 101 espediente jaso dira abenduaren 14ra bitartean.

 

Jasotako espediente horietatik, guztira 64 onartu dira; 21 ez dira onartu administrazio-baldintzak betetzen ez zituztelako; eta beste 16, berriz, ezin izan dira ebatzi, eta, beraz, ez dira esleitu, aurrekontua agortu delako.

 

Lurralde historikoka aztertuz gero, 23 espediente onartu dira Arabarako; beste 17, Bizkaian egiteko proiektuak dira; eta gainerako 24 espedienteak Gipuzkoako industrialdeetan egiteko.

 

Diru-laguntza eskatu duten proiektuen zenbatekoak 300 eurotik hasi eta 1.200.000 eurora bitartekoak izan dira.

 

Zenbateko txikietatik hasi (300 euro) eta munta handiko proiektuetara (1,2 milioi eurokoak) bitarteko espedienteak aurkeztu dira diru-laguntzen deialdira. Ebatzi ondoren, 60-150.000 eurora bitarteko diru-laguntzak banatu dira proiektuen artean, bakoitzaren ezaugarrien arabera.

 

Hauek izan dira diru-laguntza eskatu duten erakunde nagusiak: hiru lurralde historikoetako udalak, kontserbaziorako hirigintza-erakundeak, industria-espazioen jabe diren enpresen elkarte eta komunitateak, eta enpresa partikularrak.

 

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-plan berritzaile honek hiru helburu nagusi ditu: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-eremuetako arazoak konpontzen laguntzea, ingurune industrialen hobekuntza kualitatiboa eskaintzeko; bestetik, hiri-inguruneetan aplikatutako berroneratze- eta birgaitze-politika berak aplikatzea industrialdeetan; eta, azkenik, enpresen eta administrazioen arteko lankidetza sustatzea eta haren garrantziaren inguruan sentsibilizatzea, ekonomia bultzatzen duten ingurune industrialen kudeaketa hobetzeko.

 

Aurtengo harrera ona bultzada ezin hobea da industrialdeen Renove Plana 2019an ere berritzeko, gure lurraldeko enpresen lehiakortasuna hobetu dadin eta industria-eremuak sendotu daitezen.

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak