Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 iraila, 2018 Azpiegiturak

Baix Llobregat eskualdeko udal ordezkari batzuek Goierri bisitatuko dute bertatik bertara ikusteko Goierriko enpresen kudeaketako eta garapen ekonomikoko eredua

Baix Llobregat eskualdeko zazpi udalerritako alkate, herri ordezkari eta teknikariek, enpresa-elkarte eta lanbide-heziketako ikastetxeek Goierri bisitatuko dute irailaren 19an eta 20an, zuzenean ezagutzeko Industrialdeak programaren esperientzia eta nola baliatzen den eskualde mailako lankidetza publiko-pribatua enpresen kudeaketarako eta eraldaketarako eredu gisa.

Irailaren 19 eta 20an, Bartzelonako Baix Llobregat eskualdeko 25 herri  ordezkariz, alkatez, teknikariz eta enpresa-elkartez nahiz lanbide-heziketako ikastetxeetako ordezkariz osatutako Kataluniako ordezkaritza bat (zeinetan izango diren Corbera de Llobregat, Vallirana, Torrelles, Pallejá, Cervelló, Palma de Cervelló eta Vicens dels Horts udalerrietako ordezkariak, Unió d’empreses de Sant Vicenc eta Pacte Industrial de la Regió Metropolitana de Barcelona enpresa-elkarteak, eta Salesians, IFP Gabriela Mistral eta Lavola lanbide-heziketako ikastetxeetako ordezkariak) Gipuzkoako Goierri eskualdera joango da Euskadira egingo duen bisitaldian. Ordezkaritza horrek interesa dauka zuzenean ezagutzeko zein eredu erabiltzen den Euskadin enpresak, turismoa, espazio naturalak eta 4.0 industria kudeatu eta garatzeko, eta nola bultzatzen duen eredu horrek lurraldeko jarduera ekonomikoa.

 

Baix Llobregateko eskualdean jarduera ekonomikoko eremuak sustatu eta identifikatzeko aurreikusita dagoen plan estrategiko baten barruan, Kataluniako ordezkaritza harremanetan jarri zen Sprilur-ekin eta azaldu zion Industrialdeak programaren esperientzia ezagutu nahi zuela, bai eta Goierri eskualdean egin diren lankidetzako (tokiko nahiz eskualde mailako) eta parte-hartze publiko-pribatuko kasu arrakastatsuak.

 

Bisitaldia bi egunetan egingo da, eta, batetik, ezagutzera emango da zein jarduera garatzen dituzten eskualdean agente publikoek (SPRI Taldea, Sprilur, Industrialdeak, eskualde mailako agentziak, enpresa-elkarteak…), eta, bestetik, nolako laguntza tresnak eskaintzen zaizkien enpresa eta ekintzaileei beren hazkundeko fase guztietan (prestakuntza, inbertsiorako laguntzak, berrikuntzarako laguntzak, teknologia aurreratuak…), arrakastaz burutu dezaten beren proiektu, ideia nahiz enpresa jarduera. Horrez gain, Kataluniako ordezkariek industria eta enpresa-guneak bisitatuko dituzte, eta aukera izango dute ezagutzeko horietan aplikatu diren birgaitze-teknika berritzaileak eta garapen sostengarriko neurriak. Ekitaldia amaitzeko, bisita bat egingo da Goieki eskualde mailako agentziara, berrikuntza-gunera eta interpretazio zentro zenbaitetara, eta inguruko turismo eta  gastronomiarekin lotutako jarduerak erakutsiko dira.

 

Bere estrategia berriari jarraiki, Sprilur-ek Kataluniako ordezkaritzaren jakinean jarriko du zein garrantzitsua den berritze- eta birgaitze-irizpideak bultzatzea enpresa-guneetan, eta kudeaketa partekatu eta ahalik eta integralena aplikatzea industrialdeetan inplikatutako agente publiko-pribatu guztien lankidetzarekin. Hau da, enpresa-guneak kudeatzeko eredu berri bat lortzea, bere bitartez eskualdeko oreka mantentzeko, mantenimendu gastuak murrizteko, eta industria eta enpresa-sarearen garapena bultzatzeko, industria aurreratuagoa eta lehiakorragoa lortzeko bidean.

 

GOIERRI BEHEKO INDUSTRIALDEA ZENBAKITAN

 

INBERTSIO GLOBALA (2018/06/30): 18,8 milioi euro

UDALERRIAK: Lazkao – Ordizia – Zegama

KUDEATUTAKO AZALERA GORDINA: 187.790 m²

LURSAIL INDUSTRIAL URBANIZATUAK: 31.958 m²

ERAIKITAKO PABILOIAK: 38.961 m²

ERAIKITAKO BULEGOAK: 577 m²

INSTALATUTAKO ENPRESAK, GUZTIRA: 50

ENPLEGUAK GUZTIRA: 608

 


Lotutako albisteak

1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
7 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Bromalgae enpresak berotegi-efektuko gasak biltzeko zuhaitz artifizial bat jarri du Baionan, Spriren Pilotu programaren laguntzarekin
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Parke Teknologikoak emaitza positiboekin itxi du 2023. urtea, eta zorroanproiektu berriak izanikekin diohedapen- eta hazkunde-prozesuari
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak