Albisteak 27 urria, 2021

Arratiako Industrialdea 9 pabilioi eraikitzen hasi da Artean

Prest egongo dira 2022. urtearen erdirako, eta 5 milioi euro inguruko inbertsioa egitea aurreikusi da
-
  • Pabilioiek 544 eta 1.246 metro koadro bitarteko azalerak izango dituzte, eta solairuartea ere aprobetxatuko da
  • Prest egongo dira 2022. urtearen erdirako, eta 5 milioi euro inguruko inbertsioa egitea aurreikusi da.
  • Enpresek energia fotovoltaikoa ekoizteko xaflak instalatu ahal izango dituzte autokontsumorako.

 

Sprilur-ek (SPRI Taldea eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila), Bizkaiko Foru Aldundiak (Azpiegiturak) eta Artea, Arantzazu eta Igorreko Udalek partaidetutako Arratiako Industrialdea, S.A. pabilioi modularren fase berri bat eraikitzen hasi da berriki Arteako Bildosola Industrialdean. Sustapen berri honetan 9 pabilioi eraikiko dira J2 partzelan, zeinak 11.545 metro koadroko azalera baitu eta 9.229 metro koadroko eraikigarritasuna.

 

Proiektu honen bidez egingo diren nabeek 544 eta 1.246 metro koadro bitarteko azalera izango dute, eta industri arloko enpresentzat dira gehienbat. Nabe horietan instalatzen diren enpresek solairuartea (azalera osoaren % 25) aprobetxatu ahal izango dute bulegoak egiteko. Pabilioiek 10 metroko gehieneko garaiera izango dute, eta posible izango da garabi-zubiak egokitzea 5 eta 10 tonako karga astunak mugitzen dituzten jardueretarako.

 

Exekuzio-proiektua BIM-Builing Information Modeling teknologia erabiliz diseinatu eta sortu da. Teknologia hori oso zabalduta dago arkitektura eta eraikuntza sektoreetan, eta Sprilur Taldeak dagoeneko integratu du obren exekuziorako lehiaketa ia guztietan. BIM sistemarekin, proiektuaren diseinua, garapena, mantenimendua, iraunkortasuna eta alderdi ekonomikoa optimizatzen dira.

 

Proiektu honetan badago azpimarratzekoa den alderdi bat jasangarritasunari dagokionez: eraikin berrietan posible izango da 58 kWp-ko gailur-potentzia duten 128 xafla fotovoltaiko instalatzea 61.000 kWatioko energia sortzeko. Energia berriztagarri horrek % 85eko autokontsumoa ahalbidetuko du proiektatutako eraikinetan.

 

Hala egituran nola eraikuntzan segurtasuna eta jasangarritasuna ematen duten materialak erabili dira, eta estalkiak bereziki diseinatu dira xafla fotovoltaikoak instalatu eta energia fotovoltaikoa ekoizteko. Ezaugarri horiei esker, Bildosolan instalatzen diren enpresek ekonomia industrial jasangarria garatuko dute. Bestalde, isolamendu termikoko sistemetan eta argiztapenean eguzkiaren argi naturala eta beroa aprobetxatuko dira energia atzemateko.

 

Era berean, Arratiako Industrialdea, S.A.k ingurumenaren kalitatearekin lotutako hainbat elementu txertatu ditu Bildosolako eraikinak exekutatzeko prozesuan, esaterako, erosketa berdeko eskakizunak betetzea eta material ez astun, birziklatu eta birziklagarriak erabiltzea zimendu, egitura, zoladura eta instalazioetan. Bildosolaren urbanizazio-fasea 2008an amaitu zenetik hona, neurri gehiago hartu dira gunea birlandareztatzeko eta habitata espezie autoktonoekin berreskuratzeko, eta baita ere inguruko bizitza naturala akustikoki babesteko.

 

ARRATIAKO INDUSTRIALDEA, S.A., eskualde mailako laguntza Arratian

 

Sprilur-ek 2008an bukatu zituen Artea-Arantzazuko Bildosola industrialdea urbanizatzeko lanak. Industrialde horrek 306.339 metro koadroko azalera gordina du, eta 112.497 metro koadro partzela industrial urbanizatuetan banatuta. Sprilur-ek Bizkaian kudeatzen duen industrialde handienetako bat da. 1986an sortu zenetik, Arratiako Industrialdeak “Area 17” (Igorre) poligonoa eta Bildosolako ekialdeko poligonoa (Artea) kudeatu eta sustatu ditu Arratia eskualdean, zeintzuetan 600 langile baino gehiago enplegatzen dituzten 50etik gora enpresa ostatatzen baititu.

 

Industrialde honek enpresa-guneen kudeaketako bikaintasun-ereduak (Q-Calidad) betetzen ditu, eta bereziki azpimarratzekoak dira bertako espazioak exekutatzean eta kudeatzean aplikatzen diren jasangarritasun eta ingurumen arloko neurriak eta energia fotovoltaikoaren eraginkortasunarekin lotutakoak. Bildosola garatzean balio paisajistiko handiko espazioak berreskuratu ziren milioi erdi bat euro inguruko inbertsioa eginaz.

 

Arteako Bildosola industrialdeak 306.340 m2ko azalera gordina du eta 112.005 m2ko eraikigarritasuna. Arratiako Industrialdeak pabilioiak (13.030 metro koadro) eta bulegoak (228 metro koadro) ditu ingurune industrial honetan, eta gaur egun denak daude okupatuta. Bestalde, Sprilur-ek bi partzela urbanizatu dauzka libre, bata erabilpen industrialekoa (3.847 metro koadro) eta bestea erabilpen komertzialekoa (3.572 metro koadro).

 

Lotutako albisteak

Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Bilbora  iritsi  da

Euskadiko Parke Teknologikoa Bilbora iritsi da

Imanol Pradales Lehendakariaren hitzetan, Euskadiko lehen hiri-campus teknologikoaren lehen eraikina eraikitzeak euskal industria-eredua sendotzeko balioko du, eredu horrek “ezagutza aurreratuan, manufaktura-kulturan, jasangarritasunean, garapen teknologikoan eta balio erantsiko jardueretan oinarritzen du bere lehiakortasuna”

Metal78  enpresa,  Zumarragako  Arcelorreko  eremua  berreskuratzeko  aurrerapausoaren  adibide

Metal78 enpresa, Zumarragako Arcelorreko eremua berreskuratzeko aurrerapausoaren adibide

Enpresa hori ezartzea Zumarragako Arcelor fabrika zaharrean industrialdearen berroneratze- eta berregokitze-prozesu integralaren baitan kokatzen da; Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu

Lemoizko  zentral  zaharraren  inguruko  lurretan  aparkaleku  publiko  bat  egitea  aztertzen  ari  da  SPRILUR
14/07/2025 SPRILUR

Lemoizko zentral zaharraren inguruko lurretan aparkaleku publiko bat egitea aztertzen ari da SPRILUR

200 ibilgailu arteko aparkaleku publikoa egitea bideragarri ote den jakin nahi du Sprilurrek, Lemoizko Udalarekin egindako akordio eta konpromisoei erantzunez

Eusko  Jaurlaritza  aurrera  doa  Fundifes  orubearen  berreskurapenean,  modu  berritzaile  eta  iraunkorrean,  Durangoko  Udalarekin  lankidetzan
11/07/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.

Barakaldoko  Burtzeña,  Erandioko  Plaiabarri  eta  Santurtziko  Etxeuli  proiektuak,  aurtengo  lehen  seihilekoan  eta  33  milioi  euroko  balioarekin,    Eusko  Jaurlaritzak  Sprilurren  bidez  lizitatutako  egitasmoen  artean
11/07/2025 SPRILUR

Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean

12 lizitazio egin dira aurten, bost obra eta eraikuntzetarako, eta zazpi zerbitzuak kontratatzeko

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Euskadiko  Parke  Teknologikoak,  2024an  8.243  milioi  euro,  2023an  baino  %  11,5  gehiago,  fakturatu  zituzten  673  enpresa  ditu  dagoeneko

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko

 23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal  78  enpresa  ezarrita,  Arcelorrek  Zumarragan  zuen  lantegiaren  berregokitze  industriala  abian  jarri  da
07/04/2025 SPRILUR

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da

Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.