Adimen Artifiziala
Elkarrizketak 22 urria, 2025

Testualia, gai-zerrendatik azterketara klik batean

Bilboko enpresaren IAk ebaluazioen sorrera eta zuzenketa automatizatzen ditu, eta berehalako feedbacka eskaintzen du.
-

Edozein hezkuntza-material (gai-zerrenda bat, aurkezpen bat, dokumentu bat) azterketa oso, galdera automatiko, berehalako zuzenketa eta feedback pertsonalizatu bihurtu ahal izatea errealitate bihurtu da Testualiari esker. Adimen artifizialeko plataforma honek aldatzen ari da ikasleek, irakasleek eta akademiek ezagutza ebaluatzeko duten modua. 

Testualiarekin, azterketak sortzea, zuzentzea eta aztertzea prozesu azkar, eraginkor eta, batez ere, adimentsua bihurtzen da. Bere misioa argia da: ikastea eta ebaluatzea errazagoa, bidezkoagoa eta pertsonalizatuagoa izan dadin lortzea, informazio erabilgarria eskainiz, irakaskuntza ikasle bakoitzaren benetako beharretara egokitzeko. 

Ideia 2018an hasi zen gauzatzen, bere taldea ezagutzaren ebaluazioa hobetzeko soluzio digitalak garatzen hasi zenean. Hezkuntza eta formazio sistemak tresna arinagoak eta eskalagarriagoak behar zituela antzeman zuten, eta benetako eragina duen zerbait sortzeko aukera ikusi zuten: denbora aurreztea eta ikaskuntza hobetzea. 

Gaur egun, akademietarako plataforma pertsonalizagarria eskaintzen du, galderak eta azterketak automatikoki sortzeko, unean bertan zuzentzeko, azalpenezko feedbacka eskaintzeko eta analitika aurreratuak sortzeko gai dena. Halaber, banakako lizentziak ditu ikasleentzat eta irakasleentzat, tresna indartsu baten bila dabiltzanentzat, haien aurrerapena praktikatu eta ebaluatzeko. 

Bezero nagusiak oposizioetako akademiak, lanbide-heziketako zentroak eta barne-trebakuntzako programak dituzten enpresak dira. Gainera, bere presentzia Latinoamerikan azkar zabaltzen ari da, non gero eta erabiltzaile gehiagok bere teknologian konfiantza duten. 

Bere proiektu nabarmenen artean, bere plataforma oposaketen akademietan marka zuri gisa sartzea eta banketxe handiekiko lankidetza daude, barne-ebaluazioetan IA aplikatzeko. Taldea, bost lagunez osatua (bi programatzaile, produktu-diseinatzaile eta UX bat, marketin-arduradun bat eta CEO Jon Santos), jakin izan du egitura arin eta etengabeko berrikuntzara bideratua mantentzen. 

Testualiak SPRIren ekintzailetza digitalari eta berrikuntzan laguntzeko programetan ere parte hartu du, eta “bere papera finkatu du startup teknologikoen euskal ekosistemaren barruan”. 

Etorkizunera begira, “anbizio handiko” helburua du: oposaketen eta lanbide heziketaren esparruan, eta aurrerago, unibertsitateetan, ebaluazio adimendunerako erreferentziazko irtenbide bilakatzea. Hori lortzeko, haien estrategia dauden hezkuntza-sistemekin integratzea (LMS eta campus birtualak, adibidez) eta moldaketa naturala erraztea da. 

Epe ertainera duten ikuspegia “argia eta indartsua da:” Testualia edozein hezkuntza-ingurunetan ebaluazio adimenduna bultzatuko duen motor ikusezina izatea. 

SPRI Taldeak enpresei laguntzen die 2024ko Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia laguntza-programaren bidez. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoko konpainietan AAren erabileran oinarritutako proiektuak babesten ditu, frogapen-efektua dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen dutenak, enpresei lehiakortasuna handitzeko tresnak emateko helburuarekin.    

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Nexi  Health,  adimen  artifizialari  esker  osasun  mentalaren  eraldaketa
27/11/2025 Ekintzailetza

Nexi Health, adimen artifizialari esker osasun mentalaren eraldaketa

Gipuzkoako startupak teknologia digitalak garatzen ditu, osasun arloko profesionalei kontsultan %25rainoko denbora aurrezteko eta kasu larriak goiz detektatzeko aukera ematen dietenak.

Carnegiek    ozeanoaren  indarra  energia  garbi  bihurtzen  du

Carnegiek ozeanoaren indarra energia garbi bihurtzen du

Enpresa, gaur egun, CETO prototipo bat hedatzeko prestatzen ari da, bere teknologia nagusia, Armintzan dagoen Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) delakoan.

Begoña  Echaburu  (Mondragon  Unibertsitatea):  “Euskadin  onak  gara  negozio-plangintzan,  orain  erronka  talentua  kudeatzea  da”
26/11/2025 Berrikuntza

Begoña Echaburu (Mondragon Unibertsitatea): “Euskadin onak gara negozio-plangintzan, orain erronka talentua kudeatzea da”

Pertsonak eta Talentua I+T Taldearen koordinatzaileak, Enpresagintza Fakultatean eta Negozio-Berrikuntza Ikerketa Zentrotik (MIK), pertsonak enpresa-estrategian integratzeko beharra azpimarratu du.

Erysafety:  nola  saihestu  farmakoen  eragin  kaltegarriak
25/11/2025 I+G+B

Erysafety: nola saihestu farmakoen eragin kaltegarriak

CIC bioGUNE proiektu horren parte da, eta sendagaien segurtasunaren ebaluazio zehatzagoa egiteko eredu bat garatzea du helburu.

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Bianditz:  60  urteko  historia  eta  industria  errotzea  Euskadin
21/11/2025 Nazioartekotzea

Bianditz: 60 urteko historia eta industria errotzea Euskadin

Gipuzkoako enpresak esku erremintak, kautxua injektatzeko moldeak, trokelak eta dekoletatutako piezak lantzen ditu eta nazioarteko presentzia du, tokiko sustraiei eusten dien bitartean. 2025 honetan 60. urteurrena ospatzen du.

Simune  Atomistics-ek  materialen  ikerketa  irtenbide  digital  erabilgarrien  bidez  eraldatzen  du
20/11/2025 I+G+B

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.