Albisteak 11 abendua, 2024

676 mila euro proiektu logistikoetarako

 Mugikortasun eta Logistika Klusterrak enpresa-talde berritzaileei laguntzeko programaren funtsen % 7a jasotzen du
-
  •  Sei enpresa bazkidek parte hartuko dute Adimen Artifizialeko, DLTko eta Biki Digitaleko teknologietan oinarritutako proiektu berritzaileetan.

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak 676 mila euro lortu ditu Industria eta Turismo Ministerioak sustatzen duen Enpresa Talde Berritzaileentzako laguntza-programaren eskutik, adimen artifizialeko teknologietan, DLTn (Distributed Ledger Technology) eta biki digitaletan oinarritutako hiru proiektu logistiko berritzaile garatzeko. Klusterra diruz lagundutako hiru proposamenetatik biren buru da, eta guztira sei enpresa bazkide inplikatu ditu. Klusterrak Euskadira ekarritako funtsak programaren aurrekontuaren % 7 dira, hau da, 9,5 milioi eurotik gora. Deialdiak 300 hautagaitza baino gehiago jaso zituen, eta horietatik 48k bakarrik jaso dute babesa.

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra bereziki talde aktiboa da, berrikuntzarekin konpromezu handia duelarik. 2023an zehar, 30 berrikuntza-proiektutan parte hartzen aritu zen, 30 bat enpresa bazkiderekin. Era berean, bazkideek fakturazioaren % 3,3 bideratzen dute I+G+b-n inbertitzera, sektorearen izaera oso berritzailea azpimarratuz.

Enpresa-talde berritzaileentzako laguntzen deialdian onartutako proiektuei dagokienez, 900 mila euro baino gehiagoko inbertsioa egingo da guztira. Klusterra bi proiekturen buru izango da, AI-Mobot eta Plenco DLT, azken hau bigarren fasean dagoelarik, eta CITET buru duen Plagedilog proiektuaren partaide ere bada. Laguntza programa honen helburua berrikuntza eta lankidetza bultzatzea da. Hori dela eta, Klusterrak proiektu horietan lan egingo du Batura, Bizkaigar, Igarle, Smartlog, We are Clickers eta Wimbitek bazkideekin, eta, gainera, AEIk homologatutako CEL (Espainiako Logistika Zentroa) eta CITET (Logistika eta Garraiorako Berrikuntza Zentroa) lankidetzan arituko da.

Enpresa-talde berritzaileen programak lagundutako proiektuek helburu hauek izango dituzte:

Plenco DLT proiektua

Plenco DLT proeiktuak DLT teknologia aplikatuko duen sistema berritzaile bat garatzea proposatzen du, balio-kate bakoitzean pertsonalizatu daitezkeen smart contract-ak ezarri eta betetzeko. Smart contract-ak (kontratu adimendunak) automatikoki modu deszentralizatuan exekutatzen diren programak dira, sinatzaileek beren klausulak betetzen dituzten heinean. Proiektu honen lehen fasean kontratu mota berri bat sortu zen, araudi sektorialak eta horien aldaketak arin islatuko zituena, beste berrikuntza batzuen artean. Bigarren faseak laborategiko frogagailu teknologiko bat sortu nahi du, errepideko garraioaren ordainketa-epeak betetzen diren ebaluatzeko eta irakurgarritasuna eta hizkuntza hobetzeko, sinatzaileek errazago uler dezaten. Sistemaren helburua plataforma neutro bat osatzea da, hornidura-kate osoan gertatzen diren mugarri guztiak modu eztabaidaezinean erregistratzeko.

AI-Mobot proeiktua

AI-Mobot proiektuak adimen artifizialean oinarritutako hardware- eta software-sistema integral bat garatuko du, makina-erremintaren ekoizpen-planten barruan prozesu intralogistikoak automatizatu eta optimizatu ahal izateko. Proiektuak lan-fluxuak optimizatzea espero du; jarduerarik gabeko denborak murriztea; kargak manipulatzeari edo mugitzeari lotutako lan-arriskuak murriztea; aktibo produktiboen gaineko ikusgaitasuna handitzea; eta adimen artifizialeko teknologia aurreratuen integrazioa erraztea, erabakiak hobeto hartu ahal izateko.

Plagedilog STG proiektua

Bere 3. fasean, Plagedilog STG proiektuak biltegi logistiko baten erreplika birtuala ekarriko duen biki digital bat garatzea planteatzen du. Gaur egun, ez dago biki digital intralogistikorik, eta, beraz, garapen horri esker, funtzionamendu-simulazioak egin ahal izango dira kudeaketa logistikoaren parametro nagusiak aldatzen badira. Horrela, prozesu horien eraginkortasun eza eta behin-behinekotasuna hobetuz. Era berean, formakuntza eta laneko arriskuen prebentzioko moduluetara orientatu ahal izango da.

 Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrari buruz

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatua da. Bere helburua pertsonen eta salgaien mugikortasunaren inguruan lan egiten duen enpresa- eta industria-sektorearen lehiakortasuna bultzatzea da, lankidetzaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen bidez. Klusterrak sektoreko eragile nagusiak biltzen ditu Euskadin, Euskadiko BPGren % 14,5a.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

Hidrogeno  berdearen  teknologien  garapena  izango  da  Euskadiko  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroaren  ardatza

Hidrogeno berdearen teknologien garapena izango da Euskadiko Industriaren Deskarbonizazio Foroaren ardatza

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, eta DCARTECH kluster industrialen aliantzak elkarrekin antolatutako deskarbonizazio industrialerako topaketaren zazpigarren edizioak Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena sendotu du

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
07/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal Klusterren jarduera handia nazioarteko hainbat Enpresa Misiorekin hasiko den hilabetean: Abu Dhabi, Bartzelona, Brusela, Granada, Madril, Rotterdam eta bere Berrikuntza eta Lehiakortasunarekin konprometitutako profesionalen eta enpresen parte-hartzea.

ITS  Euskadi  XVI.  Kongresua:  Azaroak  14.  Bat  Dorrea,  Bilbon
05/11/2025 Kluster politika

ITS Euskadi XVI. Kongresua: Azaroak 14. Bat Dorrea, Bilbon

ITS Euskadi Kongresua Euskadin mugikortasunaren eta garraio-teknologien arloan lanean ari diren enpresen eta eragileen urteroko hitzordua da

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
31/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
24/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

BAICek  erakundeen  AA  heldutasuna  automatikoki  ebaluatzen  duen  tresna  bat  jarri  du  abian

BAICek erakundeen AA heldutasuna automatikoki ebaluatzen duen tresna bat jarri du abian

Euskadi 2030 Industria Planak IH industria-enpresa txiki eta ertainen artean ezartzea bultzatuko du

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Gaiker  konpositezko  aeroegituren  diseinu  eta  fabrikazio  prozesuak  AAren  bidez  eraldatuko  ditu

Gaiker konpositezko aeroegituren diseinu eta fabrikazio prozesuak AAren bidez eraldatuko ditu

PAIramid proiektu europarrak proba birtualak egiteko plataforma garatuko du, material konposatuen ezaugarritze-piramidean diseinatzen eta prozesatzen laguntzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
17/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.