Lorenzo Díaz de Apodaca,.
Zibersegurtasuna
Elkarrizketak 4 abendua, 2025

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker
-

ETE-ek gero eta mehatxu digital sofistikatuagoak jasaten dituzten garaiotan, Zibersegurtasuna dagoeneko ez da alderdi tekniko soil bat, lehiakortasunerako faktorea baizik. Made in Basque Countryn, Lorenzo Díaz de Apodaca  Cybertixeko CEOarekin aritu gara berriki hizketan Adimen Artifizialaren rolari, Zibersegurtasunarekin duen loturari, automatizazioari eta Euskadiko enpresetako segurtasunaren kulturari buruz.

Zergatik diozu Adimen Artifiziala garrantzitsua dela egungo ziberdefentsan?

Mehatxuak prozesatzeko, korrelazioan jartzeko eta aurreikusteko gai den teknologia bakarra delako, mehatxuen bilakaera-erritmoa ikusita. Cybertixen AAn oinarritutako plataforma batekin egiten dugu lan eta erasoak hautemateaz gain, horiek denbora errealean geldiarazteko eta soluzionatzeko gai da. Zibersegurtasun modernoak abiadura eta zehaztasuna eskatzen ditu, eta adimen artifizialarekin, gizakia bere kabuz heldu ezin daitekeen lekuetara hel gaitezke.

Enpresa askok diote ez dutela behar bezala babesteko baliabiderik. AAk nola “demokratizatu” dezake Zibersegurtasuna?

ETEak eguneroko zereginetan murgilduta daude eta, gainera, ez dute horretan aritzen diren aditurik izaten. AAri esker, zeregin kritikoak automatizatu eta prozesuak sinplifikatu daitezke, enpresa txikiak ere babestuta egon daitezen. Lehen erakunde handien esku soilik baitzegoen hori. Gure helburua hori da hain zuzen ere, edozein ETEk zibersefentsa indartsua izatea, inbertsio handirik eta ezarpen konplexurik egin beharrik gabe.

Sektorean diote gure enpresek zibersegurtasunaren kultura falta dutela… Teknologiarekin ez da nahikoa?

Teknologia funtsezkoa da, baina ez da nahikoa. Pertsonak kontzientziatuta ez badaude, prestakuntzarik eta prozedurarik ez badago, edozein neurri teknologiko erren gelditzen da. Zibersegurtasuna pertsonen, prozesuen eta teknologiaren arteko triangelua da. Eta segurtasuneko kulturarik gabe, kudeatzailetik hasi eta azken langileraino, edozein erakunde da zaurgarri.

Ikuspegi horrek zer eragin du enpresen lehiakortasunean?

Zuzena. Eraso bat jasaten duen ETE batek hainbat egunez edo astez eten dezake jarduera. Datuak, bezeroak, ospea eta aukerak galdu ditzake. Horregatik, Zibersegurtasuna dagoeneko ez da gastu bat, jarraipen operatiboa eta egonkortasuna bermatzen dituen inbertsioa baizik. Babes digitalean AA integratzeak jazoerei aurre hartzeko, eusteko eta soluzionatzeko aukera ematen du, negozioan eraginik izan aurretik. Eta horrek eragin zuzena du lehiakortasunean.

Zenbat aldiz entzungo zenuen enpresarien artean hau: “hori ez da nire kontua”. Zer esango zenieke?

Europako zibererasoen % 70 ETE-ei zuzenduta daudela dagoeneko. Eta “ez zait gertatuko” pentsatzea dela zaurgarritasun nagusietako bat. Gaur egun, datuak, bezeroak edo konektatutako gailuak kudeatzen dituen edozein enpresak babestu behar du bere burua, hau da enpresa guztiek. Eta zenbat eta lehenago ulertu hori, lehenago jardun daiteke.

Zibersegurtasunak zer norabide hartuko du datozen urteetan?

Gero eta eredu proaktiboagoak ezarriko dira, AAn eta automatizatuan oinarrituak, eta erasoak aurreikusteko gai izango dira. Baina, halaber, erakundeak gero eta helduagoak izango dira kulturari dagokionez. Enpresek ulertuko dute Zibersegurtasuna ez dela firewall edo software soil bat, elementu estrategiko bat baizik. Etorkizuna teknologia aurreratua eta barne-diziplina integratzen dutenena izango da.

Horri dagokionean, zer azken mezu bidali nahi diezu enpresariei?

Ez dezatela eraso bat izan arte itxaron horren aurka jarduteko. Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan. Edozein ETEk izan dezake babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker. Pausoa lehenbailehen ematea da gakoa.

 

 

Lotutako albisteak

Teknologia  eta  osasuna:  Samira  DTx-ek  ebidentzia  klinikoan  oinarritutako  terapia  digitalak  garatzen  ditu
08/04/2026 Ekintzailetza

Teknologia eta osasuna: Samira DTx-ek ebidentzia klinikoan oinarritutako terapia digitalak garatzen ditu

BIC Bizkaian egoitza duen startup honek adimen artifizialean, bideojoko terapeutikoetan eta errealitate birtualean oinarritutako soluzioetan lan egiten du gaixotasun kronikoen kudeaketa hobetzeko.

AMA  Impossible  Pétillant  Naturel  redefine  las  bebidas  sin  alcohol
07/04/2026 Nazioartekotzea

AMA Impossible Pétillant Naturel redefine las bebidas sin alcohol

Salmenten %85 atzerrian duela, Donostiako enpresak hartzidura naturalaren bidezko te-apardunak garatzen ditu premium sektorera zuzenduta.

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.