Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 19 Marzo, 2020

Xabet: “Konpainiek eskatzen digute industrializatu ditzagula benetako arazoak konponduko dituzten soluzioak”

Euskal konpainiak enpresei laguntzen die beren eraldaketa digitaleko prozesuetan, xedetzat hartuz lor ditzatela beren negozio-helburuak eta koherenteki erabil dezatela errentagarritasunera bideratutako teknologia
-

Euskal konpainiak enpresei laguntzen die beren eraldaketa digitaleko prozesuetan, xedetzat hartuz lor ditzatela beren negozio-helburuak eta koherenteki erabil dezatela errentagarritasunera bideratutako teknologia

 

Alberto Conde Xabet-en bazkide fundatzaileetako bat da. 2017an sortutako ETE donostiar horren helburua da teknologia berriak eta datuen analisiak baliatzea osasun arloan, “pertsonak hobeto bizi daitezen”, dio enpresako zuzendari nagusiak. Horixe zen hasierako asmoa, oraindik ere konpainiaren jarduna gidatzen duena, baina merkatuak -eta batik bat enpresek- bultzatuta, jarduera-sorta zabaldu behar izan dute, aurrera eginez ingurune industrialago baterantz eta, batez ere, 4.0 teknologietarantz. Emaitza ezin hobea izan da, zeren nahiz eta pare bat urteko ibilbidea baino ez duen, Xabet-ek dagoeneko milioi bat eurotik gora fakturatzen du, eta hamaika lagun enplegatzen ditu Zuatsuko (Donostia) bere kuartel nagusian.

 

Zuen asmoa da pertsonen bizimodua hobetzea, baina gero eta ingurune industrialagoetara bideratu duzue zuen jarduera… Hori al da Xabet-ek egin duen bidea?

Bai, esan genezake hasieran osasunaren munduan zentratu ginela, arrazoi pertsonalak tarteko. Datuen eta teknologiaren erabilera zen gure ardatza, eta medikuntza pertsonalizatuagoa lortzeko baliatu nahi genituen, batez ere gaixotasun kronikoak dituzten pazienteentzat. Eta horrela hasi ginen bidea egiten, ausardiaz, esperientzia propioan oinarrituz eta baita ere ezjakintasunez, osasun pertsonalizatuaren gaia oso konplexua baita.

 

Beraz, ikasi egin behar izan zenuten laguntzen hasi baino lehen…  

Egin nahi genuena zorrotzago kontrastatzen hasi ginenean gure inguru hurbilarekin, lankidetzarako proposamenak hasi zitzaizkigun iristen, baina ingurune industrialago batetik, hau da, gure ingurune tradizionalenetik, eremu horretan egin dugulako gure ibilbide profesionala. Hala, erabaki genuen ildo industrialago horretarantz jauzi egitea, batik bat 4.0 prozesuetarantz, eta osasun arloko ildoa ere mantendu genuen, hori baita gure alderdi erromantikoena eta gure sustraiei eusten laguntzen diguna.

 

Badirudi obsesionatuta zaudetela egoerak eskatzen duen mailan egotearekin. Zergatik aurre egin nahi diezue ezinbestean iritsiko diren arazoei?  

Osasun sektoreak eboluzionatu egin behar duelako, eta negozio-eredu berritzaileak sortu beharko direlako, zeintzuetan teknologia berriek paper garrantzitsua izango baitute.

 

Enpresa bat lehen aldiz zuekin harremanetan jartzen denean eraldaketa digitaleko prozesu bat hasteko –eta prozesu horri buruzko xehetasun askorik izan gabe-, zein izaten da abiapuntua?

Ez da erraza, enpresa bakoitza mundu bat delako, baina gure ustez ongi eta asko entzutea da lehen urratsa. Errazena da bezeroari eskatzen duena ematea edo modan dagoen tresna teknologiko bat eskaintzea, batez ere 4.0 Industriaren arloan. Baina gu saiatzen gara benetan behar duen hori ematen, nahiz eta batzuetan ez izan berak eskatzen duena, eta halakoetan, ez da erraza bezeroa konbentzitzea.

 

Nola egiten diezue aurre horrelako egoerei?

Hasteko, gure bezeroen negozioak ezagutu eta ulertu behar ditugu: beren erronkak, helburuak, eta emaitzen kontuan eragina duten alderdi guztiak. Hortik abiatuta, aztertzen dugu negozioaren zein puntutan sor ditzakegun itzulerak eta nola bihurtu ditzakegun enpresak lehiakorrago. Ez dago errezeta magiko bat enpresa guztientzat, ezta gutxiagorik ere. Konpainia bakoitzak bere denborak eta giltzarriak dauzka. Kartara eginiko medikamentu bat eskaintzea bezalakoa da.

 

Eraldaketa digitaleko prozesuei dagokienez, Xabet-en esan ohi duzue jende askok ezagutzen dituela tresna teknologikoak, baina beste kontu bat dela tresna horiek negozioan aplikatzea…

Hala da, bai. Plan estrategiko on bat sekulako arrakasta izan daiteke ongi exekutatzen bada, baina baita ere sekulako porrota, gaizki egiten bada. Zentzu horretan, guk ondo ezagutzen dugu mundu hori, eta hobeto enpatizatzen dugu horrelako alderdietan.

 

Zein da enpresetan aurkitzen duzuen eszenatoki ohikoena?

Askotan aurkitzen ditugu lehen urratsak emanda dauzkaten konpainiak edo barruko berrikuntza- eta garapen-proiektuak lantzen ari diren teknologi zentroak. Baita ere prototipoak egiteko prozesuetan murgilduta dauden startup-ak, eta oraindik bideragarritasuna definitu gabe daukatenak… Hortxe datza gure balioa, zeren ez batzuek ez besteek ezin dituzte eraman euren negozioetara errentagarritasuna sortzen duten 4.0 ekimenak. Gure indargune handiena da mekanismoak ematen ditugula benetako prozesua hasi aurreko prozedura horiek egiten hasteko, eta lortzen dugula laborategietan edo enpresetan probatutako tresnek benetako eragina izatea negozioan. Enpresek eskatzen digute industrializatu ditzagula benetako arazoak konponduko dituzten soluzioak.

 

Kontuan izanik zenbat teknologia erabiltzen dituen enpresa batek eta zenbat sektore desberdin dauden, nola erantzun diezaiekezue konpainia bakar batek izan ditzakeen premia guztiei?

Guk ezin ditugu konpondu enpresa batek dauzkan arazo guztiak. Gauza batzuk oso ongi egiten ditugu, adibidez, badakigu biki digitalen estiloko geruza bat sortzen, zeinetara biltzen ditugun enpresa batek izan ditzakeen datu guztiak (arlo komertzialekoak, finantzei buruzkoak, makinak, sentsorika…); datu horietan oinarritzen gara etorkizuneko balizko eszenatokiak sortzeko eta, horien bidez, erabakiak hartzean sor litekeen ziurgabetasuna gutxitzeko. Enpresek premia bat edo larrialdi bat dutenean, behar dutena da konfiantza, segurtasuna eta eremu zehatz bati buruzko ezaguerak emango dizkion norbaiten ikuspegia. Halakorik eman ezin diegunean, laguntza eskatzen diogu urte askotako lanarekin sortu duzuen eta guri ere eremu honetako erreferente izaten laguntzen digun hornitzaileen sareari.

Lotutako albisteak

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Tekurak  ekintza  jasangarriak  integratzen  ditu  zure  negozioan

Tekurak ekintza jasangarriak integratzen ditu zure negozioan


Aholkularitza-enpresa honek esperientzia eta metodologia eraginkorrekin laguntzen die erakundeei, beren prozesuak eta pertsonak eraldatuz, iraunkortasunaren iritsiera arina izan dadin

Kata  School  Euskadik  laguntzaile  digital  adimenduna  eskaintzen  du  industriako  ETE-en  lehiakortasuna  hobetzeko

Kata School Euskadik laguntzaile digital adimenduna eskaintzen du industriako ETE-en lehiakortasuna hobetzeko

Enpresak I+G arlora bideratzen du urtean fakturatutakoaren % 15.

D  &  A  Innovative  Systemsek  beren  digitalizazio-prozesuan  laguntzen  die  enpresei

D & A Innovative Systemsek beren digitalizazio-prozesuan laguntzen die enpresei

Enpresak sektore anitzeko soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, bezeroen esperientzia eta teknologia aurreratuenak batuz

Lasa  Dynamics  teknologia  propioa  duen  hegaldi-simulagailua  sustatzen  ari  da  Miñaon
07/11/2025 Ekintzailetza

Lasa Dynamics teknologia propioa duen hegaldi-simulagailua sustatzen ari da Miñaon

Euskadiko startup honen proiektua erabakigarria da aireko sektorearen segurtasunarentzat, efizientziarentzat eta bilakaera teknologikoarentzat

Photokrete,  eraikuntzan  energia  aurreztu  ahal  izateko  materialak  garatzen  dituen  startupa
06/11/2025 Ekintzailetza

Photokrete, eraikuntzan energia aurreztu ahal izateko materialak garatzen dituen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da

Ikasgelatik  fabrikara:  Innovaek  prestakuntza  eta  eraginkortasun  industriala  bultzatzen  ditu  Errealitate  Birtual  eta  Areagotuarekin

Ikasgelatik fabrikara: Innovaek prestakuntza eta eraginkortasun industriala bultzatzen ditu Errealitate Birtual eta Areagotuarekin

Gipuzkoako enpresak errealitate hedatuko soluzioak garatzen ditu, Lanbide Heziketa eta prozesu industrialak eraldatzen ari direnak, berrikuntza teknologikoa eta pertsonak ardatz dituen ikuspegi praktikoa bateratzen dituztenak.

Lacor-Ibili,  sukaldaritza  profesionaleko  tresnerian  liderra  den  taldea

Lacor-Ibili, sukaldaritza profesionaleko tresnerian liderra den taldea

Bergarako enpresak Kloud programaren SPRI Taldearen laguntza jaso du, eta 90 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du, eta 500 eskaera izapidetzen ditu egunero.

The  White  Team,  ETE  eta  korporazio  handientzako  transformazio  digital  integrala

The White Team, ETE eta korporazio handientzako transformazio digital integrala

Konpainia bizkaitarra datu-analisian, cloud zerbitzuetan eta ERP edo SAP bezalako enpresa-plataformetan espezializatuta dago.

Sitecok  bezeroari  egokitutako  kobrantza-sistema  automatikoak  eskaintzen  ditu

Sitecok bezeroari egokitutako kobrantza-sistema automatikoak eskaintzen ditu

Gasteizko ETEak SPRI Taldearen Hazinnova programako dirulaguntza jaso du, eta fakturazioaren % 2 eskaintzen dio I+G alorrari.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.