I+G+B
Elkarrizketak 6 Azaroa, 2025

RPK, konplexutasun handiko malgukien fabrikatzailea, medikuntzaren sektorean sartu da

Gasteizko kooperatiba honek SPRI Taldearen laguntza  jaso du adimen artifizialaren programaren barruan, eta 91 milioi baino gehiago fakturatuko ditu aurten
-

RPK 51 urteko Gasteizko kooperatiba bat da, konplexutasun handiko malgukiak eta piezak fabrikatzen dituena. Datozen urteei begira, haztea eta medikuntzaren sektorean dibertsifikatzea dira erronkak. Plantillan 800 langilek dihardute, eta aurten 91 milioi euro inguru fakturatzea espero du. Konpainiak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntza bat jaso du. Hain zuzen ere, programaren helburua da Euskadiko enpresen artean AAn oinarritutako proiektuak babestea.

Enpresa Gasteizen sortu zen 1954an, Eibarko 19 ekintzailez osatutako talde baten eskutik.  Hasiera-hasieratik, “erdigunean pertsonak jartzen zituen” kooperatiba baten modura sortu zen. “Hasiera zaila izan zen. Hala ere, Laboral Kutxaren laguntzari eta oso garrantzitsuak izan diren pertsonek —Sebastián Echevarría eta Nicolás Larrañaga— gerentzian izandako inpaktuari esker, kooperatiba malgukien fabrikazioko lider gisa sendotu zen estatuan, 80ko hamarkadan”, azaldu du Javier Gordok, RPK Technological Centereko zuzendariak.

Mendearen hasiera inflexio-puntu garrantzitsua izan zen RPKrentzat. “Nazioartekotzeko urteak izan ziren. Gure lehen filiala Mexikon zabaldu genuen 2002an, eta ondoren, Tarragonan, Indian eta Txinan. Hartara, hazten jarraitu ahal izan dugu urterik urte”.

Produktua malgukiak eta piezak dira, estanpazio- eta tolestaketa-teknologiak erabiliz. “Nolanahi ere, gure balio-proposamena askoz harago doa: balio-kate osoan nabarmentzen gara, ingeniaritzan hasi eta amaierako produktua osatzen duten prozesuetan buka. Gure hamar bezero nagusiak leial zaizkigu duela 40 urte baino gehiagotik hona”.

Bezero nagusia automobilgintza da: “Eragile nagusietako bat gara munduan, gure merkatuan, eta Tier 1 eta OEM gehienetan gaude”. Beste sektore batzuetan ere lan egin dute, adibidez, industrian, elektrizitatean eta kontsumo handian, eta horiek bultzatzen jarraitzen dute. “Izan ere, Mexikon hedatzen hasi ginen HPrekin egindako proiektu baten ondorioz, inprimagailuak tarteko”. Gaur egun, enpresak medical devicen aldeko apustu handia egin du, “geure egitura sortu eta inbertsio handi bat egin baitugu, datozen bi urteotan ikusiko dena”.

Plantilla 800 langilek osatzen dute mundu osoan, eta haietatik 250 Gasteizko instalazioan aritzen dira. Iaz, 86 milioi euro fakturatu zituen: mugarri bat izan zen, eta % 39ko hazkundea 2018aren aldean. “Aurten, 2025ean, 91 milioi euro ingururekin itxiko dugu ekitaldia, instalazio guztiak baturik”.

Taldearen barruan, I+G-a eta Gasteizko teknologia-zentroa oso-oso garrantzitsuak dira. “Ezagutza eta berrikuntza garatzeko gure huba da, eta talde osoaren eta instalazio guztien zerbitzura dago. 20 ingeniari baino gehiago gabiltza bertan, benetako ingeniaritza-erronketarako irtenbideak garatzen eta gure teknologiak merkatura eramaten”. Salmenten % 11 inbertsio eta proiektu berrietara bideratzen da.

SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntza hainbat arlotako aginte osoko mahaiak egitera bideratu da. “Mahai horiekin, arloek negozio-adimen handiagoa dute, eta, hala, lan-arloak eraginkorragoak dira, erabakiak denbora errealean hartu daitezke eta konpainia modu dinamikoan kudea daiteke”.

Datozen urteei begira, haztea eta medikuntzaren sektorean dibertsifikatzea dira erronkak, “zehatz-mehatz, medical devicen sektorean. Hurrengo plan estrategikoari begira, ekoizpen-instalazio berriak jarri nahi ditugu RPKn, medikuntzaren sektorean soilik ariko direnak sektore horretako estandarrekin bat etorriz. Bezero izan daitezkeenei erreparatuta, konfiantzazko partnera izateko apustu irmoa da”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

CDigitalizazioaren  eta  automatizazio  industrialaren  integratzaile  gisa  izandako  eboluzioa  finkatu  du  Cefaluxek

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.