Aurkezpenak: 2018 Ekimen PRIMA eta Eranet Waterworks-eko deialdien jardunaldi informatzailea
SPRIk eta Basque Enterprise Europe Network Partzuergoak (EEN) jardunaldi informatzaile bat antolatu dute martxoaren 2an, CDTI, ACLIMA eta Euskadiko Elikadura Klusterrarekin lankidetzan. Jardunaldi horren helburua da euskal enpresen parte-hartzea sustatzea PRIMA eta Eranet Waterworks ekimenen 2018ko deialdietan.
CDTIko hainbat ordezkarik parte hartzen dute jardunaldi horretan, argibideak emateko aipatu deialdietako nobedadeei eta finantzaketa aukerei buruz. Topaketa beraizik zuzentzen zaie enpresa eta enpresa elkarteetan, klusterretan eta, besteak beste, aholkularitzetan zuzendaritza arloko edo I+G+B-ko arlo teknikoko erantzukizunak dituzten kideei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteei.
Jardunaldi horrekin lotutako edukiak:
Ekimen PRIMA: 2018-ko deialdiak
María José Tomás. 2 Sailaren Harremanetarako Puntu Nazionala, CDTI.
ERANET WaterWorks2017: baterako 2018 deialdia
María José Tomás, CDTI.
EEN-a: HORIZONTE 2020 parte-hartzerako laguntza-zerbitzuak
Arturo Antón. Euskadiko Enterprise Europe Network Partzuergoko koordinatzailea, SPRI Taldea