SPRI Taldea
Konektatuta, gure laguntzek eta ekimenek zure negozioan eragina izan dezaten eta eraldaketei aurrea har diezaiezun
SPRI Taldearen manifestua
Zure ondoan lan egiten dugu eta tresnak proposatzen dizkizugu eraginkorragoa izan zaitezen. Produktuak eta konponbideak eskaintzen dizkizugu zure enpresa iraultzeko, berrikuntza eta jasangarritasuna baliatuz lan-molde iraunkor bezala. Erne gaude zuri aholkularitza emateko merkatuko aukerei buruz eta zure jakinaren gainean jartzeko eraldaketa digitalaren arloko azken berriak.
Apustu egiten dugu zure alde. Laguntza ekonomikoa ematen dizugu zure ekoizpena handitzeko, prozesuak automatizatzeko, zure instalazioetan inbertitzeko edo aldaketak egiteko zure kudeaketan eta negozio-ereduan. Laguntza ematen dizugu zure kontaktu eta bezero sarea sendotzeko. Arretaz entzuten dizugu jakiteko nola egiten dituzun gauzak, eta zutaz, zure lorpenez eta zure erronkez mintzatzen gara
Azken 40 urteetan bezala, orain ere ondoan izango gaituzu.
SPRI Taldea gara
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko erakundea, euskal industria bultzatzea helburu duena.
Zurea bezalako enpresekin lan egiten dugu digitalizaziora, zibersegurtasunera edo hasierako abiapuntura heltzea errazteko. Zurekin batera bilatzen dugu zure negozioa beste herrialde batzuetan hedatzeko modurik onena, edo kokatzeko espazio fisikoak, pabiloiak nahiz bulegoak aurkitzeko bidea. Erronka bakoitzari aurre egiteko baliabideak eta bidea planifikatzen laguntzen duen ikuspegi globala daukagu. Adituen laguntza eta zure proiektuan buru-belarri aritzeko konpromisoa eskaintzen dugu.
Esparru estrategikoa
SPRIren 2025eko Kudeaketa Planaren esparru orokorrak dira XIII. legegintzaldiko gobernu-programa, ONGIZATEAN HAZI —Ongizatea, Aurrerabidea,. Eraldaketa eta Autogobernua—, Euskadi globalerako eta Euskadi 2030 Industria Plana, Europako testuinguruarekin eta haren apustu estrategikoekin lerrokatuta.
Europako esparruan ezarritako aukera eta erronkei behar bezala erantzuteko, Euskadi 2030 Industria Planak 15 lehentasun estrategiko ditu, hiru ardatz estrategikotan banatuta: Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago. Horrez gain, zeharkako ardatz bat ere badu: Sinplifikazio administratiboa eta desburokratizazioa. Proiektu eraldatzaileen epeak % 30 murriztea du helburu. Horrela, industriaren eraldaketaren ikuspegi integrala islatzen da egungo Europako testuinguruan.
Baloreak
Hurbiltasuna Irisgarri izatea eta tratu pertsonalizatua ematea gure zerbitzuak eskatzen dituzten enpresa guztiei.
Integritatea SPRIren kode etikoa aplikatzea gure jarduera guztietan.
Gardentasuna Erakunde barruan nahiz kanpoan egiten ditugun jarduera guztiak zintzoki azaltzeko betebeharra.
Berrikuntza Etengabe hobetzea premia berrietara egokitzeko.
Konpromiso soziala Gure jarduerak betetzeko konpromisoa, ahalik eta onura sozial handiena lortzeko xedez eta gure baliabideei erabilpen onena emanaz.
“ Ser el referente en las actividades que contribuyen a la promoción económica y mejora de la Competitividad de las empresas vascas”.
“Apoyar, impulsar y contribuir a la mejora competitiva de las empresas vascas, colaborando con ello a la generación de riqueza en Euskadi y a la mejora del bienestar de su ciudadanía mediante un desarrollo humano sostenible, en el ámbito de la Política de Promoción Económica del Gobierno Vasco”.
Cercanía
Ser accesible y aplicar un trato personalizado a cada empresa demandante de nuestros servicios.
Integridad
Aplicar el código ético de SPRI a todas nuestras actividades.
Transparencia
Aplicar el código ético de SPRI a todas nuestras actividades.
Innovación
La mejora continua para adaptarnos a las nuevas necesidades.
Compromiso social
El compromiso de realizar nuestras actividades teniendo presente el el mayor beneficio social alcanzable, con el mejor uso de los recursos
El Plan de Gestión 2018 de SPRI tiene como marco general el Programa Marco por el Empleo y la Reactivación Económica 2017-2020. Este Programa Marco se concreta en los siguientes planes estratégicos:
Plan de
Emprendimiento
2017-2020
Plan de
Industrialización
2017-2020
Plan Ciencia,
Tecnología e Innovación
2020
Plan de
Internalización
2017-2020
Ezagutu azken hamarkadetako Euskadiko
industria-eraldaketa
Euskal Politika Industria
Industria birmoldaketatik espezializazio adimendunera.
Euskal enpresari laguntzen diogu 8 arlo estrategikoan
Gehiago jakin nahi baduzu arlo bakoitzeko laguntza eta zerbitzuei buruz, klikatu hemen
Laguntzen, ekimenen eta enpresa-agenda oso baten bidez, egunean egoteko eta beren proiektuetan aurrera egiteko
Zure enpresaren proiektuetarako laguntza ekonomikoa bilatzen duzu?
Zure inguruko beste erakunde batzuekin konektatu eta elkarlanean aritu nahi duzu ekiteko edo berritzeko?
Aholkularitza behar duzu, zure helburua, adibidez, zure produktuak eta zerbitzuak nazioartekotzea delako?
Merkatuaren egungo – eta etorkizuneko – erronkei erantzuteko (in)formazioa behar duzu? Gure izateko arrazoia euskal enpresa-ehuna indartzea da.
Horregatik, ETE bat, ekintzaile bat edo enpresa handi bat izan, eskura jartzen dizkizugu laguntza ekonomikoak, ekimen estrategikoak eta prestakuntza-agenda oso bat berrikuntza, jasangarritasuna, digitalizazioa, ekintzailetza edo nazioartekotzea bezalako arloetan.
Programak, finantzaketa eta inbertsioak
Eskura itzazu zure enpresa indartuko duten laguntzak, dirulaguntzak eta finantzaketa-programak, proiektu berritzaileak garatzeko eta zure eragiketak hedatzeko. Hazkunde iraunkorrean inbertituko duzu, eta abantailarekin lehiatuko zara gero eta zorrotzagoa den merkatu batean.
Aholkularitza aditua
Parte hartu tokiko eta/edo kanpoko hobekuntza- edo inbertsio-erronkak eta -aukerak identifikatzeko, zure prozesuak optimizatzeko eta zure enpresaren eraldaketa digitala arintzeko ekimenetan, eta beste ETE edo startup batzuekin lankidetza-sareetan parte hartzeko ekimenetan.
Enpresentzako sustapen-espazioak
Zure enpresari ikusgarritasuna eman nahi badiozu eta zure produktuak eta zerbitzuak nabarmendu eta publiko berrietara ireki nahi baduzu, guk zutaz hitz egiten dugu. Konektatu zure enpresa bezero potentzialekin, bazkideekin eta laguntzaileekin, negozio-aukera berriak lortzeko.
Networkinga eta enpresa-lankidetza
Jarri harremanetan aliatu estrategikoekin, enpresen arteko lankidetzarako gure sareei eta plataformei esker. Eta euskal enpresaren hazkundea eta lehiakortasuna sustatzen duten baterako proiektuak sortzera bideratutako laguntzak jasotzeko aukera du.
Joerak eta ikuspegi estrategikoa
Eduki abangoardian deskarbonizazioa, industria adimenduna eta zibersegurtasuna bezalako esparruetan. Parte hartu informazio eguneratua eta analisi estrategikoak emango dizkizuten jardunaldi eta ekimenetan, aukerak identifikatzen eta zure negozio-estrategiak egokitzen lagunduko dizutenak.
Agenda, prestakuntza eta ikaskuntza
Euskal enpresaren agendan profesional onenak, hizlari adituak, jardunaldi tematikoak, ekitaldi industrialak edo ikastaro praktikoak izango dituzu, eta goizez ikasten duzuna arratsaldean zure proiektuan aplikatuko duzu.
Eman alta eta izan zaitez zure kezkak partekatzen dituen sare bateko kide. Ezagutu gure ekitaldien eta prestakuntzaren egutegia zuretzat eta euskal enpresarentzat: Eraldaketa digitala | Zibersegurtasuna | Nazioartekotzea | I+G+B | Ekintzailetza | Berdintasuna | Berrikuntza | Adimen artifiziala
Agendan funtsezko ezagutza teorikoak, ikastaro espresak, enpresa arrakastatsuak, arrakasta-kasuak, jardunaldi espezializatuak, mentoringa, B2B eta networkinga aurkituko dituzu.
Beti entzute aktibotik, bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu, abisatu iezaguzu.
Zure nabigazioan zehar, erraz harremanetan jartzeko inprimakiak aurkituko dituzu. Jakinarazi zer behar duzun, zer pentsatzen duzun edo zer egin genezakeen hobeto.
Hemen gaude zuretzat, gurekin fidatzen zarelako adi eta eskerdun.
Gure sozietate eta ekimen espezializatuetatik
Nazioarteko lan-sareetako kide gara
Eta aktiboki parte hartzen dugu proiektuetan
Industriaren arloan euskararen erabilera sustatzeko ekimenak
Euskara euskal industrian bultzatzen
Gero eta gehiago gara euskal industrian euskarari bidea irekitzen ari garenak, baita SPRI Taldearen barruan ere. Bidai honetan gurekin egotea gustatuko litzaiguke, zure proiektuak, eskaerak edo ekimenak euskaraz aurkeztuz.
Eta badugu euskal enpresen arretarako zerbitzu bat
aguntzak bilatzen eta zure erronkari aurre egiten laguntzeko edota harremanetan jartzeko aholkulari espezializatuekin.

