David Bernar, gerente de Wolco, en la fábrica de Irún.
Nazioartekotzea Eraldaketa digitala
Albisteak 28 abuztua, 2025

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko
-

Wolco Lemoan (Bizkaia) dagoen enpresa da. Duela 50 urte baino gehiagotik, ebaketa-erreminta bereziak eta bezeroaren neurrira egindakoak fabrikatzen ditu hainbat sektoretarako: automobilgintza eta aeronautika, adibidez. 2019an ekin zion nazioartekotze-planari Mexikon fabrika bat irekita. Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Industria digitala programari esker. Programa horren bidez, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez euskal enpresen eraldaketa digitala lortu nahi da.

Enpresa Lemoan sortu zen 1972an metal gogorrezko eta tusteno karburozko piezak fabrikatzeko. “Automobilgintzarako eta aeronautikarako erreminta bereziak egiten ditugu, baina baita beste aplikazio batzuk ere: trokelgintza edo balbulagintza, adibidez”, azaldu digu David Bernar-ek, Wolco enpresako gerenteak.

Produktuak bezeroaren eskariz egiten dituzte, eta, hain zuzen, bezeroekin batera egiten dituzte diseinuak, “ad hoc ebaketa-erremintak eskaintzeko”.

2019an, nazioartekotzeko planari ekin zion, Querétaron (Mexiko) beste lantegi bat abian jarrita, 12 langilerekin. “Bestalde, azken urteotan, inbertsioak egin ditugu punta-puntako makinetan”.

Wolcok eskaintzen dituen produktuak honako hauek dira: fresak, otxabuak, forma-txertatuak (tornuetan doazen plakak), erreminta-etxeak eta hortzak. Automobilgintza eta aeronautika dira merkatu nagusiak, eta jarraian azaltzen dira balbulekin lotutakoak, trokelgintzakoak eta lerro zuria. “Erreminta bereziak direnez, serie laburrak egiten ditugu”.

Esportazioak negozioaren % 25 dira, eta Mexikon, Polonian, Turkian, Txekiar Errepublikan, Indian, Frantzian edo Alemanian hedatu da dagoeneko.

Wolcok 28 langile ditu eta bertako I+G arloa ezinbestekoa da; hain zuzen ere, urteko fakturazioaren % 5 bideratzen dute arlo horretara. “Fabrikazio Aurreratuko Zentroko kideak gara hasiera-hasieratik, duela sei urtetik, eta zentroan sartu zen erreminta-fabrikazioko lehen enpresa izan ginen”.

Enpresa Europako beste 18 konpainiarekin batera dago ekonomia zirkularrari eta erreminten berrikuntzari eta berrerabilerari buruzko Remanet proiektuan (Europar Batasuneko Horizon programaren barruan) sartuta.

Wolco Group osatzen du beste bi enpresarekin batera: Alfe Cutting (Arteaga udalerrian, Bizkaia). Siderurgia sektorerako ebaketa-hortzak fabrikatzen eta diseinatzen ditu. Eta Cisidel (Bilbon dago, Zorrotzaurre auzoan): ebaketa-erremintak (zerra zirkularra, adibidez) diseinatzen eta fabrikatzen ditu metalgintzarako eta egurraren sektorerako.

“50 urtetik gorako ezagutza izateak eta arazo asko konpondu izanak lehiakorragoak bihurtzen ditu gure bezeroak, mekanizazio-prozesuak hobetzen laguntzen baitie. Oso ohituta gaude aeronautikako kalitate-protokoloekin lan egiteak eskatzen duen eskakizunera. Duela 20 urte baino gehiagotik ditugu sektore horretako bezeroak, eta horrek gure lehiakideen batezbestekoa baino kalitate handiagoa eskaintzera behartzen gaitu. Lan egiten dugun beste sektoreen kontrol berberak aplikatzen ditugu”.

SPRI Taldearen Industria Digitala programatik jasotako laguntza “RPa garatzera eta fabrika hodeiarekin konektatzera” bideratu da.

Nazioartekotzearekin jarraitzea eta urrian Punen (India) lantegi berri bat irekitzea dira etorkizuneko erronkak. “Txinako lehiari aurre egiten jarraitu nahi dugu, eta produktu propioak garatzen jarraitu, merkatu berrietara iristeko eta gure bezeroak ahalik eta gehien dibertsifikatzeko”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Worthington  Creyssensac-ek  SMART  SAVINGS  abiarazi  du:  Aire  konprimituaren  industriarako  energia-eraginkortasunaren  iraultza
12/03/2026 Berrikuntza

Worthington Creyssensac-ek SMART SAVINGS abiarazi du: Aire konprimituaren industriarako energia-eraginkortasunaren iraultza

"Ez da irtenbide bat soilik; ikuspegi adimendun bat da, negozioak berritzen jarrai dezan, energia-faktura galga izan gabe"

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.