Jon de Lapatza, zuzendaria.
Lurzorua Nazioartekotzea
Elkarrizketak 27 uztaila, 2020

Uruguaik “Amurrio Ferrocarril” enpresari esleitu dio trenbideetako ekipo modernoen hornikuntza

Konpainia arabarrak ehundik gora saihesbide fabrikatuko ditu Uruguaiko erdialdea eta Montevideoko portua lotuko dituen “Trenbide Zentrala” proiektu estrategikorako
-

 

Konpainia arabarrak ehundik gora saihesbide fabrikatuko ditu Uruguaiko erdialdea eta Montevideoko portua lotuko dituen “Trenbide Zentrala” proiektu estrategikorako

 

Euskadin badago trenbideen sektorearekin lotura estua duen eremu geografiko bat, Aiarako Harana, eta haren bihotzean, Amurrion, dago Amurrio Ferrocarril y Equipos enpresaren egoitza. Enpresa hori sektoreko jardueraren enbaxadore onenetako bat da eta trenbideetako goi-mailako teknologian eta trenbideetarako aparatuen arloan ari da lanean (saihesbideak eta gurutzaketak nagusiki) duela 140 urtetik. Hazkundearen bidean murgildurik, kontratu handi baten esleipena lortu du Uruguain: “Trenbide Zentralaren” proiektua ekipatuko du, Uruguairen azken urteotako obra garrantzitsuenetakoa trenbideetako logistikari dagokionez.  Jon de Lapatzak zuzentzen duen Amufer enpresak 200 pertsona inguru enplegatzen ditu, eta bere produktuak 65 herrialde baino gehiagotara esportatzen ditu.

 

Nola baloratzen duzu proiektu honen esleipena?

Kontratu interesgarria da, asko borrokatu dugu eta adore handia emango digu, batik bat, bizi dugun momentu honetan. Baina horrelako proiektu bat lortu badugu izan da gure enpresa osatzen duten pertsona guztiei esker, gai direlako guk proposatzen ditugun eta gure bezeroek baloratzen dituzten gauzak egiteko. Kasu honetan, azken urteetan eginiko lan handi baten emaitza izan da, eta mugarri garrantzitsua izango da trenbideen sektorean egin dugun ibilbidean, indartu egingo baititu inbertsioaren, I+G arloko teknologikoaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua eta konpromisoa, alegia, historikoki gure jardueraren ezaugarri izan diren alderdiak.

 

Zein neurritaraino da garrantzitsua atzerriko ekarpena Amufer bezalako enpresa baten egunerokotasunean?

Urte asko daramatzagu sektorearen barruan, batez ere trenbideetako material finkoaren arloan (adibidez, saihesbideak eta gurutzaketak). Eta esparru hain zehatz horretan oso zentratuta egonik, arriskuak dibertsifikatzeko modu bakarra da atzerrira irtetea eta nazioartekotzea.  Gaur egun, 65 herrialde baino gehiagotara saltzen dugu, eta horregatik dugu nolabaiteko egonkortasuna, herrialde batzuen eta besteen arteko olatuak aprobetxatzen ditugulako.  Olatu horiek konpentsatzea lortzen badugu, gaitasunaren zati bat estalita izan dezakegu.  Hori da gure helburua, nahiz eta ez den lortzen beti.

 

Zertan datza zehazki Uruguain lortu duzuen kontratua?

Trenbide Zentralaren Partzuergo Eraikitzailearen esleipenaren bidez trenbideetako ekipoak hornituko ditugu “Trenbide Zentrala” izeneko proiektua ekipatzeko. Azpiegitura-lan estrategiko bat da garraio-sistema multimodalerako, eta azken urteotako Uruguaiko trenbide-gune  garrantzitsuena izango da. Zehazki, azken belaunaldiko 124 saihesbide fabrikatuko ditugu –saihesbide bat da tren bat trenbidez aldatu ahal izateko, beste jomuga baterantz desbideratzeko edo beste trenbide batean sartzeko erabiltzen den elementua– Uruguai erdialdean dagoen Paso de los Toros hiriaren eta hegoaldean kokatutako Montevideoko portuaren arteko 273 kilometroko trenbidearen erreformarako.  Hau da, datozen hilabeteetan arteria logistiko estrategiko eta zahar hori josten lagunduko dugu, trenbideko aparatuei buruz dugun ezagutza eta esperientzia eskainiz.

 

Zeintzuk dira epeak?

Produkzioa uda ostean hasiko da, izan ere, kontratuak hamahiru hilabeteko exekuzio-indarraldia izango du datorren urritik aurrera, orduan abiatuko baita hamar unitateko lehen lotea Amurrion dugun lantegitik Uruguaira. Hortik aurrera, eta antzeko erritmoan, produkzioa osatzen joango gara 2021eko azarora bitartean.

 

Uruguaiko Gobernuak berak esan du proiektua estrategikoa dela. Zergatik?

Eragin zuzena izango duelako herrialdeko ekonomian: aurreikuspenen arabera, BPGaren % 2,5 inguruko hazkundea izango du eta 10.000 lanpostu sortuko ditu. Gogoan izan behar da trenbideetako erreforma honekin batera Uruguaik orobat jaso duela azkenaldian izan duen atzerriko inbertsiorik handienetako bat: zelulosaren sektoreko UPM Metsä multinazional finlandiarrak 4.000 milioi dolar inbertituko ditu Paso de los Toros hirian lantegi bat eraikitzeko eta, horrela, sektorean aurrerapauso handi bat emateko lehiakortasunari dagokionez. Bestalde, agertoki berri hau aurrekaririk gabeko erronka logistikoa izango da Uruguaiko administrazioarentzat, batetik, zelulosazko bobinak egunero garraiatu beharko dituelako barnealdetik Montevideoko portura eta, bestetik, trenbidea bera hirian integratu beharko duelako edo Brasileko merkatu-gaiak erakarri beharko dituelako Uruguaira. Eta hortxe sartzen da jokoan Amurrio enpresaren trenbideetako teknologia.

 

Kontratu honen esleipenak, datozen hamahiru hilabeteetarako lan-karga ziurtatzeaz gain, sektorean duzuen posizionamendua indartuko du, mundu mailako bi fabrikatzaile garrantzitsuenei gailendu baitzaizkie lizitazioan… Zer esan nahi du arrakasta horrek egungo testuinguruan?

Oso harro gaude sektoreko bi konpainia handienei gailendu gatzaizkielako, jakina, baina orain erakutsi behar dugu merezi dugula, zeren horrelako eskaera bat esleitzeak soilik esan nahi baitu aukera eman digutela frogatzeko  merezi dugula, eta horixe da datozen 13 hilabeteetan egin behar duguna.

 

Balantza zuen alde bultza duen faktoreetako bat izan da zuen trenbideetako aparatuak teknologikoki konplexuak direla, izan ere, horrelako saihesbideek izaten duten osagai kopurua % 30eraino murriztea lortu duzue. Espezializazioa al da gainerakoengandik bereizteko balorea?

Hala da bai, espero dugu horrela saihesbideek mantenimendu gutxiago beharko dutela, baina horrez gain, unitate bakoitza merkatzea lortu dugu, dirutza bat inbertitu beharrik gabe trenbideen zati osoa ekipo modernoagoekin hornitzeko.

 

Iritzi artikulu batean aipatu duzu ziurgabetasunak geldiarazi egin gaitzakeela… Zure ustez nola kudeatu daitezke birusarekiko beldurra eta horren ondorioak?

Ez dakit zehazki nola kudeatzen den beldurra, baina uste dut egungoa bezalako uneetan badagoela oso garrantzitsua den gauza bat: ondo kudeatzea gardentasuna eta komunikazioa. Bi elementu horiek funtsezkoak dira niretzat, eta gure enpresaren kasuan, lagungarri izan dira egoera zail hau hobeto eramateko. Uste dut bizi duguna bezalako egoera bat ongi kudeatzeko modu bakarra dagoela: inoiz baino hobeto jakin behar da zer gertatzen den, nola gertatzen den eta zer egin daitekeen. Mendizalea naiz, eta badakit erraza dela lanbro artean edo ekaitz batean galtzea, baina nora goazen jakinda eta zuhurtasunez jokatuz, beti aurkitzen da bidea.

 

Egun bizi duguna bezalako testuinguru batean, epe luzeko planek badute zentzurik enpresentzat?

Aspalditik bizi gara oso testuinguru aldakor eta ziurgabean, eta koronabirusak are gehiago konplikatu du hau guztia. Une honetan epe luzeko planak egitea gehiago da jolas intelektual bat, eta ez hainbeste errealitate bat, izan ere, gauzak erabat aldatu daitezke gauetik goizera. Uste dut ona dela epe luzeko ikuspegi bat izatea, nora iritsi nahi duzun jakitea, baina bidea beste gauza bat da, eta uste dut gaur egun inork ezin duela egin urtebetetik gorako aurreikuspen zehatzik. Eta urtebeteko aurreikuspenetan ere zalantzak sortzen dira.

 

Arlo pertsonalagora etorriz, zein irakaspen edo irakurketa atera duzu jasan dugun itzalaldi honetatik?

Uste dut beldurra zuhurtzia bihurtu behar dugula, eta ausardiaz baina tentuz jokatu ez erortzeko. Funtsezkoa da enpresak bizirik mantentzea kalitatezko enpleguak sortzeko, eta horien bidez kontsumoa dinamizatzeko eta gurpila berriz martxan jartzeko.  Eta hori denon artean egin behar dugu, gaur egungo eszenatokia dramatikoa delako eta testuinguru honetan irmoki jokatu behar dugulako, gizarteko eragile guztiekin lerrokatuta, bakoitzak bere funtzioa betez.

 

Lotutako albisteak

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Donostiatik  Dubaira:  Scott  &  Irwin-ek  nazioarteko  hedapena  indartu  du  Ekialde  Ertainean  showroom  propioa  eginez
09/03/2026 Nazioartekotzea

Donostiatik Dubaira: Scott & Irwin-ek nazioarteko hedapena indartu du Ekialde Ertainean showroom propioa eginez

Gipuzkoako konpainia berrikuntzako hub global nagusietako batean kokatzen da, kapilaritate komertziala irabazteko, bezeroei zuzeneko euskarria eskaintzeko eta funtsezko merkatuetan presentzia sendotzeko.

Atten2k  nazioarteko  presentzia  indartuko  du  teknologia  propioarekin  monitorizazio  prediktibo  industrialean
05/03/2026 Nazioartekotzea

Atten2k nazioarteko presentzia indartuko du teknologia propioarekin monitorizazio prediktibo industrialean

Enpresa gipuzkoarra Teknikerren sortu zen, eta sentsore optiko aurreratuak garatzen ditu fluido industrialak denbora errealean aztertzeko. Horrez gain, India, Egipto edo Kolonbia bezalako merkatuetan duen hedapena sendotzen du.

B.lux  diseinu  garaikideko  luminarien  fabrikatzaileak  Ekialde  Ertaina  argiztatzearen  aldeko  apustua  egiten  du
04/03/2026 Nazioartekotzea

B.lux diseinu garaikideko luminarien fabrikatzaileak Ekialde Ertaina argiztatzearen aldeko apustua egiten du

Enpresa bizkaitarra mundu osoko 40 herrialdetan baino gehiagotan dago, eta garrantzi berezia du Alemanian eta Estatu Batuetan. Katalogo berri bat kaleratu du, zazpi bildumako eredu berriekin.

Cretz  Cargo,  % 14ko  hazkundea  izan  duen  merkantzien  nazioarteko  garraio-enpresa
23/02/2026 Nazioartekotzea

Cretz Cargo, % 14ko hazkundea izan duen merkantzien nazioarteko garraio-enpresa

Irungo enpresak SPRI Taldearen dirulaguntza jaso du eta instalazioak handitzeko asmoa du

Gorco,  mende  erdia  industria  garbiago  baterako  soluzioak  diseinatzen
19/02/2026 Nazioartekotzea

Gorco, mende erdia industria garbiago baterako soluzioak diseinatzen

Partikulak biltzen eta gasak tratatzen espezializatutako konpainia bizkaitarrak nazioarteko proiektu-zorro sendoa izango du Europan eta Hego Amerikan hurrengo ekitaldian.

Oroik  bere  hazkundea  Erdialdeko  Europan  sustatzen  du  Kaleido  VR  erosita
16/02/2026 Nazioartekotzea

Oroik bere hazkundea Erdialdeko Europan sustatzen du Kaleido VR erosita

Enpresa gipuzkoarra nazioartean hedatzen ari da, eta Txekiar Errepublikako enpresa gehitu du lehenik erositako konpaniei; FeedIU (2024) eta VR Pharma (2025).

GERmh-k  bere  eskaintza  indartu  du  industria  astunera  zuzendutako  ahalmen  handiko  makina  zuzentzaileekin
12/02/2026 Nazioartekotzea

GERmh-k bere eskaintza indartu du industria astunera zuzendutako ahalmen handiko makina zuzentzaileekin

Gipuzkoako enpresak produkzioaren %80 esportatzen du eta urtero 10 eta 12 milioi euro artean fakturatzen du.

Euskaditik  merkatu  globalera:  Fires-en  bilakaera  industria-iragazketaren  arloan
09/02/2026 Nazioartekotzea

Euskaditik merkatu globalera: Fires-en bilakaera industria-iragazketaren arloan

Muskizen (Bizkaia) egoitza duen enpresa honek 30 urte baino gehiagoko historia du, Kolonbian eta Perun presentzia du eta azterketa proiektu berriak garatzen ditu Brasilen eta Afrika mendebaldean.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.