Aitor Urzelai: “Enpresak aukerak identifikatzen ari dira, pandemia gorabehera”
SPRI Taldeko zuzendari nagusiak ETEentzako Laguntza Planaren indarguneak ezagutzeko gonbita luzatu du; plan horrek 68 programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du urte honetarako
Dibalek fakturazio-software bat garatu du TicketBAI bere pisaketa komertzialen balantzetan integratzeko
Bizkaiko enpresa estatuko merkatuan liderra da, eta Europako erreferenteetako bat da retail eta industria sektoreetarako pisatze eta etiketatze soluzioetan
Elay, mozketa finetik eta Euskaditik haratago
Antzuolako enpresak 650 profesional baino gehiago ditu Europan, Asian eta Amerikan banatuta eta plan estrategiko berri batean ari da lanean, kalitatearen eta I+Gren aldeko apustua egiten jarraitzeko, gero eta aldakorragoa den merkatu batean
Arantxa Tapia sailburuak Reyes Maroto Industria Merkataritza eta Turismo ministroarekin bilera egin du
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak euskal industriaren zeregina nabarmendu du Madrilen, 2021-2022 Espainiako Ekonomia Nazioartekotzeko Planaren aurkezpen ekitaldian
1.200 milioi euroko aukera Kolonbiarako gailu medikoen salmentarekin
Kolonbiako merkatuak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertu dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren jardunaldi batean
467 gazte lehiatu dira enpresen nazioartekotzeko 125 beketako (BEINT) bat lortzeko
Urtebeteren buruan Nazioartekotzeko Euskal Agentziak berriro jarri du martxan nazioarteko espezialistak trebatzeko programa, Eusko Jaurlaritzak 1986an abiarazi zuena
Euskadik eta Argentinako Córdoba probintziak industri arloko elkarrizketa-mahai bat ireki dute
SPRIk ezagutzera emango du bere esperientzia industria adimenduna sustatzeko erakunde-kudeaketan
Ekide hazi egin da Gipuzkoan, merkatu globalean bere presentzia handitzeko atzerrian inbertsioak egin ondoren
Konpainia Gipuzkoan bere ekoizpen-gaitasunak indartzeko prozesu batean murgilduta dago, hazten ari diren merkatu globalei erantzuteko, hala nola trenbide-sektoreari, elektro-medikuntzari edo autokarabanen sektoreari
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak ireki ditu euskal ETEak atzerriko merkatuetan sustatzeko laguntzak
Zabaldu eta Sakondu programek 3,8 milioi euroko aurrekontua dute
SPRI Taldeko zuzendariak hasiera eman die ETEentzako laguntza-planak aurkezteko eskualde mailako jardunaldiei
Maiatzean eta ekainean egingo diren zortzi topaketetan ezagutaraziko dira Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eskaintzen dituen 68 laguntzak
Mexikon lan egiten duten automozioko euskal enpresentzako arau berriak
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu duen jardunaldi honetan azaldu da zeintzuk diren Ipar Amerikako merkataritza libreko itun berriak ekarri dituen aldaketaka
Euskal enpresentzako negozio-aukerak Uruguaiko ingurumen-sektorean
Jardunaldi horretan parte hartu zuten, besteak beste, Javier Zarraonandiak, Industria eta Energia sailburuorde eta euskal agentziako presidenteak, eta Adrián Peñak, Uruguaiko Ekialdeko Errepublikako Ingurumen ministroak.
Bisatu berriak Erresuma Batuan dauden euskal enpresetako langileentzat
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi batean ezagutzera eman dira Brexit garaian lanean jarraitu ahal izateko nobedadeak. Deskargatu hemen txostena.
ELKARGIk bat egin du Eusko Jaurlaritzak eta COFIDESek duela bi urte euskal enpresaren nazioarteko finantzaketarako sortu zuten aliantza estrategikoarekin
Atxikipen horrek esan nahi du enpresek epe ertain eta luzeko maileguak eskuratu ahal izango dituztela atzerriko inbertsio produktiboen proiektuetarako edo ezarpen komertzialetarako Sinatze-ekitaldia ELKARGIk antolatutako onlineko Foro Digital batean egin da
NBI taldea: “100 milioi euroko fakturazioa duen enpresa izan nahi dugu”
Javier Rayak, Okondon (Araba) egoitza duen eta Euskadi osoan eta munduan zehar dagoen enpresa-talde honetako finantza-zuzendariak, hazteko eta ETE askotan belaunaldi-erreleborik ez izateak dakartzan aukerak aprobetxatzeko deia egin die euskal enpresei
Ikeako altzariak Biele Group-en sinadurarekin
Enpresa gipuzkoarrak Bürstadt Furniture konpainia alemaniarrarentzat automatizatutako ekoizpen linea bat garatu du. Konpainia horrek suediako multinazionalerako 5 milioi altzari baino gehiago ekoizten ditu
Eusko Jaurlaritzak laster irekiko ditu enpresa-proiektuak birfinantzatzeko eta berrikuntzarako laguntzak eta nazioartekotzeko Global bekak
Lortu eta Innobideak programek eta Global Training bekek 10,5 milioi euroko aurrekontua dute
Araniako altzairuzko zumitza, Europako automobilen marka nagusietan
Bizkaiko enpresak altzairuzko zumitzen transformadoreei merkaturatzen die bere produktua, besteak beste, Volkswagen Taldean, Alianza Renault-Nissan-Mitsubishi, Daimler (Mercedes Benz) eta BMW taldeetan erabiltzeko
Txinak bere osasun-sistema eraldatu du eta Asiako gailu medikoen merkatuaren hazkundearen buru da
Txina munduko bigarren gailu medikoen merkaturik handiena bihurtu da, osasun-sistema eraldatzen ari den bitartean, eta atzerriko enpresei ordezkari lokala izatea eta trazabilitate- eta erregistro-betekizun zorrotzak betetzea eskatzen dien araudi-esparru zorrotz batekin.
Etorki, hazkundera eta automatizaziora bideratutako egur-kooperatiba
Aiarako bailarako enpresak bere ekoizpen ahalmena handitu nahi du merkatu berrietara iristeko