Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 Azaroa, 2020 Nazioartekotzea

Metalaren sektorearen abaguneari buruzko txostena: jarduera hobetu egin da, baina egoera konplikatua da oraindik

Enpresak hainbat neurri ari dira martxan jartzen krisiaren inpaktuari aurre egiteko, gehien zabaldutako gomendioak jarraituz: teknologia eta berrikuntza bultzatzea, digitalizazioa, lankidetza, nazioartekotzea, hazkundea…
fvem informe coyuntura

Irailaren amaieran eta urriaren hasieran eginiko eta 275 enpresak erantzundako inkesta baten arabera, merkatua (barrukoa+kanpokoa) atzeraldian edo atzeraldi gogorrean murgilduta dago inkestatuen % 51,3ren iritziz (portzentaje hori ekaineko % 58a baino apur bat baxuagoa da). Era berean, berraktibatze-fasean daudela dioten enpresen portzentajea bikoiztu egin da, baina orotara % 18koa da soilik.

Merkatuko egoeraren eta enpresaren tamainaren arteko harremana aztertuz gero, ondorioztatzen da konpainia zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta okerragoa dela bere merkatuko egoera. Hala, metalaren sektoreko 10 langilerainoko enpresen % 59k uste dute merkatua atzeraldian dagoela; aldiz, 100dik gora langileko konpainien artean portzentaje hori % 29koa da.

Datozen 6 hilabeteetan merkatuek izango duten bilakaeraren aurreikuspenei dagokienez, % 44ren iritziz, atzeraldian edo atzeraldi gogorrean murgilduta jarraituko dute, nahiz eta portzentaje hori ekainean baino 10 puntu txikiagoa den. Halaber hobetu egin da epe laburrean berraktibatze-fasean sartuko direla uste duten enpresen portzentajea, eta multzo horretan nabarmentzen dira automozioko hornitzaileak, % 30ak aurreikusten baitu laster sartuko direla berraktibatze-fasean.

Eskaera zorroei dagokienez, egoera ekainean baino hobea da, baina hiru enpresatik bik pentsatzen dute oraindik ahula edo oso ahula dela. Aipatzekoa da adierazle horrek automozioko enpresetan izan duen bilakaera: ekainean enpresen % 94k uste zuten eskaera-maila ahula zela, eta urrian % 65era jaitsi da portzentaje hori. Bestalde, oraindik ere hamar langile baino gutxiagoko enpresak dira eskaera-maila ahulena dutenak.

4. hiruhilekorako aurreikuspenen arabera, lau enpresatik hiruk espero dute ohiko jardueraren % 75aren gainetik egongo direla, eta enpresen % 30ek adierazi dute % 50aren azpitik egongo direla. Parametro horretan aipatzekoa da alde handia dagoela enpresaren tamainaren arabera. Soilik 10 langile baino gutxiago dituzten enpresen % 10ak lortuko du % 76 eta % 100 bitarteko jarduera-mailara itzultzea; aldiz, 51 eta 100 langile bitarteko enpresetan datu hori % 53koa da, eta 100dik gora langile dituzten enpresen kasuan, % 61ekoa.

Aurreko datuekin bat etorriz, hiru enpresatik bitan produkzio-gaitasunaren erabilera-gradua 2019an baino txikiagoa da, eta hori ekainekoa baino datu hobea da (% 77). Kasu honetan, adierazle hori 51-100 pertsona enplegatzen dituzten enpresetan murriztu da gehien.

Era berean, bost enpresatik lautan fakturazioa murriztu egin da 2019ko lehen bederatzi hilabeteekin alderatuta, eta enpresa txikienak dira emaitza okerrenak dituztenak. Sektoreko batez besteko fakturazioa 2019an baino % 27 txikiagoa izan da 2020an. Urtearen amaierako fakturazio aurreikuspenei dagokienez, enpresen erdiak baino gehiagok uste dute joerak okerrera egingo duela. 100dik gora langileko plantillak dituzten enpresak dira pertzepzio onena dutenak, % 27,8ak bakarrik uste baitu egoerak okerrera egingo duela; aldiz, % 30,6k pentsatzen du egoera hobetu egingo dela.

Esportazioek behera egin dute ekainarekin alderatuta, eta urtarrila-iraila arteko batez besteko bilakaera aurreko urteko garai berekoa baino % 26 txikiagoa da. Jarduera berraktibatzeko beharko den denborari erreparatuta, ikusten da datuak ezkorrak direla: 3 enpresatik 2k kalkulatu dute gutxienez 12 hilabete beharko direla horretarako.

Etorkizuneko gakoen artean, enpresek garrantzi handia ematen diote berankortasunaren faktoreari, 10 enpresatik 4ren iritziz, jasango dutelarik arazo hori. Gainera, enpresa zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta gogorragoak izango dira faktore horren ondorioak.

Hirugarren hiruhilekoaren amaieran, enpresen % 63,8k uste dute plantilla-maila egokia dutela beren egoerari aurre egiteko (ekainean gauza bera uste zuten enpresen % 56,9k). Aldiz, murriztu egin da plantilla-maila handiegia dutela uste duten enpresen kopurua, ekaineko % 41,9tik gaur egungo % 32,3ra. Kasu honetan, 10 pertsona baino gutxiagoko enpresak dira euren premiei ongien egokitutako plantillak dituztenak (% 75), eta 10 langile baino gehiago dituztenen (edozein dela ere beren tamaina) % 33-% 38k adierazi dute plantilla handiegia dutela.

Plantillaren bilakaera aurreikuspenak egitean, langile kopurua murriztu beharko dutela pentsatzen duten enpresen bolumena % 28tik % 19ra jaitsi da, eta langile gehiago hartu beharko dituztela uste dutenena, berriz, % 5etik % 10era igo da. Plantillari dagokionez, 10 langile baino gutxiago dituzten enpresak dira egonkorrenak, eta horietatik % 80k ez du aurreikusten inolako aldaketarik.

Azkenik, azpimarratu behar da enpresak hainbat neurri ari direla martxan jartzen krisiaren inpaktuari aurre egiteko, gehien zabaldutako gomendioak jarraituz: teknologia eta berrikuntza bultzatzea, digitalizazioa, lankidetza, nazioartekotzea, hazkundea…

 

Lotutako albisteak

Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
22 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Global Training bekak kudeatuko dituzten prestakuntza-zentroen bila ari gara
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Iregak giltza ingelesen ekoizpenaren %95a esportatzen du nazioarteko merkatuetara
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Agiña Piperrak 20 urte baino gehiago piparrak landatzen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak