BEINT bekek ehun hautagai baino gehiago bildu dituzte azterketa-egunean
Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta BasqueTrade & Investmenten (BasqueTrade) bitartez sustatutako nazioartekotzeko BEINT beken azterketa-eguna antolatu zen joan den larunbatean.
Unibertsitateko titulazioa duten Euskadiko 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduta, bi urteko iraupena duen programa esperientzia paregabea eskaintzen du nazioarteko merkataritzaren arloan, merkatu globaletan jarduteko trebetasun estrategikoak lortzeko aukera emanez.
Guztira 134 pertsonak (73 emakumek eta 61 gizonek) parte hartu zuten hautaketa-prozesuaren fase honetan, eta ezagutza sozioekonomiari buruzko azterketa orokorraz gain, hainbat hizkuntza-probari egin behar izan zituzten: ingeleseko proba, derrigorrezkoa eta kanporatzailea, euskarako proba bat eta, nahi izanez gero, atzerriko bigarren hizkuntza baten ingurukoa: alemana, arabiera, mandarin txinera, koreera, frantsesa, italiera, japoniera, portugesa edo errusiera. Emaitzak eman ziren ezagutzera kanal ofizialen bidez.
Prozesuak aurrera jarraituko du orain proba horien eta aurretiazko merezimendu-lehiaketaren baterako balorazioarekin. Hautagai bakoitzaren graduko zein graduondoko titulazioak eta esperientzia profesionala ebaluatu dira merezimendu-lehiaketan.
Fase hau gainditzen duten pertsonei elkarrizketa pertsonalak egiteko deia egingo zaie, maiatzean eta ekainean, nazioarteko prestakuntza-aukera hau nork eskuratuko duten erabakitzeko azken urratsean.
Lotutako albisteak

Txosten estrategikoak, euskal enpresa-sareari automobilgintzako berrikuntza globala hurbiltzeko
Basque Trade & Investmentek sektorearen nazioarteko azoka nagusietako bostetan aurkeztu diren produktu eta teknologiei buruzko informazio zehatza jarri du euskal enpresen eskura

Euskadiko enpresek nazioartekotzeari buruzko aholkularitza jaso ahal izango dute 23 herrialdetan
Basque Trade & Investment erakunde publikoko profesionalek bilera pertsonalizatuak egingo dituzte maiatzaren 26an, 27an eta 28an.

Eusko Jaurlaritzak eta Hithium enpresak akordio estrategikoa sinatu dute, Europako biltegiratze egonkorraren industria gidatzeko
Hitzarmenari esker, Euskadin biltegiratze egonkorreko sistemak fabrikatzea ahalbidetuko duen soluzio integral baten garapenean lan egingo da, erreferentziazko bazkide industrial batekin elkarlanean eta Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoen babesarekin

Euskadi eta Italiako klusterren haien arteko lankidetza indartu dute
Italiako Emilia Romagna eskualdeko klusterrek euskal lurraldea bisitatu dute aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetzak esploratu eta ezartzeko asmoz

Robotikak eta automatizazioak Euskadiren eta Txekiar Errepublikaren industriarako dituzten aukerak aztertu dituzte
Bilboko Merkataritza Ganberan egindako Euskadi – Txekiar Errepublika “Aukerak robotikan eta automatizazioan” jardunaldi ekonomikoan, Euskal Autonomia Erkidegoko hogei bat enpresatako ordezkariak eta ekonomiaren eta industriaren arloko beste eragile batzuk bildu dira.

Euskal enpresek Estatu Batuetako itsas-sektore eolikoan duten presentzia sendotu dute
Euskadiko ordezkaritza bat International Partnering Forum 2025 ekitaldian egon da merkatuaren azken joerak aztertzeko, saio teknikoetan parte hartzeko eta sektoreko eragile estrategikoekin zuzeneko harremanak ezartzeko

Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai
Basque Trade & Investmentek bi txosten bildu ditu Smart Factory + Automation World 2025 ekitaldian parte hartu ondoren, Hego Koreako merkatuaren joerak eta aukerak jasotzen dituztenak

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia