Aritz Gartzia, Ekomodoren sortzaileetako bat.
Nazioartekotzea
Elkarrizketak 15 iraila, 2025

Ekomodok hondakinak diseinu jasangarri bihurtzen ditu

Motxiletatik hiri-altzarietara, Donostian egoitza duen enpresak ekoizpen-eredu zirkular eta arduratsu baten aldeko apustua egin du.
-

Hondakinak diseinu bihurtzea. Hori da Ekomodo euskal enpresaren abiapuntua, birziklatzea berrikuntzarako eta diseinu jasangarrirako modu bihurtu baitu bere nortasun-zigilua. Donostian du egoitza eta Beasainen du bulegoa. Baztertutako plastikoak produktu funtzional, estetiko eta ingurumenarekin konprometitu bihurtzen ditu. Marka bat izateaz gain, ekonomia zirkularra ulertzeko modu berri bat da Ekomodo: ez joera bat bezala, premiazko behar eta aukera sortzaile bat bezala baizik. 

Ekomodoren ideia Eko-RECen I+G+b sailean sortu zen, Andoainen kokatutako PET birziklatze plantan. Bertan ikuspegi argiko proiektua sortu zen: birziklapenak ez zuen bidearen amaiera izan behar, zerbait berriaren hasiera baizik. Taldeak ulertu zuen plastikozko botilak edo arrantza-sareak bezalako materialek bigarren bizitza bat izan zezaketela. Eraldatu ondoren, diseinua eta merkatu-balioa duten objektu erabilgarriak izango lirateke. 2019an, ikuspegi hori enpresa bihurtu zen. Sortzaileek ibilbide independente bati ekitea erabaki zuten, ekoizteko eta kontsumitzeko beste modu bat posible zelakoan. Ordutik, jasangarritasuna, estetika eta erabilgarritasuna eskutik helduta joan daitezkeela erakusteko lan egin dute. 

Hiru lerro, filosofia bera

Ekomodo Sustainable Company enpresak bere negozio-lerroak kudeatzen dituen matrize gisa jokatzen du. Ildo bakoitzak ikuspegi komun bati erantzuten dio: hondakin plastikoetatik abiatuta produktuak sortzea, ingurumen-inpaktua murriztuz eta balio erantsia sortuz. Lehenengo lerroak enpresaren izen bera du, eta ehungintzako eta eguneroko gaiak biltzen ditu: motxilak, zorroak, botila berrerabilgarriak, nezesereak… Horiek guztiak material birziklatuz eginak daude eta irauteko pentsatuak. Azken bezeroari (online denda eta marketplace-n bidez) zein balio partekatuak dituzten produktu pertsonalizatuak bilatzen dituzten denda fisiko eta enpresei saltzen zaizkie. 

Bigarren ildoak, Mertx izenekoak, enpresen merchandising jasangarriaren eskaera gero eta handiagoari erantzuten dio. Hemen, Ekomodok banatzaile gisa jokatzen du: produktu pertsonalizatuak hautatzen ditu, bere marka eraman ez arren, jasangarritasun-irizpideak (material birziklatu, organiko edo ziurtatuen erabilera, adibidez) betetzen dituztenak eta markei haien komunikazioa narratiba arduratsu batekin lerrokatzeko aukera ematen dietenak. 

Hirugarrena, Altzariak, agian ukigarriena da: plastikozko hondakinez (botila-tapoiez, adibidez) egindako bankuak, paperontziak, mahaiak edo eserlekuak. Prozesua zirkularra da: bezeroek berek (udalek, ikastetxeek edo enpresa pribatuek) haien hondakinak jaso eta bidaltzen dituzte, eta horiek pieza funtzional eta iraunkor bihurtzen dira. Espazio publikora itzultzen dira zikloa itxiz. 

Urte gutxiren buruan, bere ingurumen-konpromisoekin koherenteak diren irtenbideak bilatzen dituzten erakunde, marka eta administrazioen agendan sartzea lortu du. Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, CAF, Irizar, Sanitas, L’Oréal Paris edo Real Sociedad bezalako erakundeekin lankidetzan aritu da. Guztira, 300 enpresa baino gehiagorekin lan egin du eta zazpi herrialde baino gehiagotara bidali ditu produktuak; bere fakturazioaren % 10 Estatutik kanpokoa da. 

Bere taldea txikia da, baina diziplina anitzekoa. Aritz Gartzia, sortzaileetako bat, eta Sara Gamarra, eragiketen arduraduna, proiektuaren buru dira eta arlo guztiak koordinatzen dituzte, etengabeko berrikuntzari eta enpresa sortu zuten balioekiko koherentziari begira. Inplantalariak bezalako programak eta SPRIren Zabaldu laguntzak eman dioten sustatzeari esker hazi ahal izan da. Horiek berrikuntzak egiteko eta nazioartean hedatzeko gaitasuna indartu dute. 

Jasangarritasuna ez da helburu finko bat, etengabe aldatzen ari den bide bat baizik. Enpresak ondo daki hori, eta, horregatik, berritzeko, araudi aldakorretara egokitzeko eta merkatuaren beharrei aurrea hartzeko bide berriak aztertzen jarraitzen du. Arreta berezia jartzen du birziklatzearen industrializazioan, erosketa publiko berdean edo hondakinen merkatuko prezioen mugimenduetan. Faktore horiek guztiak modu koherentean eta eragin positiboarekin hazten jarraitzeko aukerak dira. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.