Basque Trade Brasil
Albisteak 9 iraila, 2025

Brasilen ezarritako euskal enpresek EB-Mercosur akordioa eta erga-erreforma aztertu dituzte

Bilera BasqueTradek São Paulon duen bulegoak antolatu du, eta agentziak euskal enpresei Brasil bezalako merkatu estrategikoetan ematen dien laguntzaren barruan kokatzen da
-

Brasilen ezarrita dauden hemezortzi euskal enpresa São Pauloko Basque Trade & Investment-en (BasqueTrade) bulegoan bildu dira datozen urteetan beraien jarduera baldintzatuko duten funtsezko bi gai jorratzeko: Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko Merkataritza Askeko Itunaren balizko eragina, eta 2026an indarrean sartuko den Brasilgo zerga-erreforma.

Ekitaldian Damian Lluna Europar Batasunak Brasilian duen ordezkaritzako merkataritza eta nekazaritza kontseilariak hartu du parte, eta akordioaren alderdi teknikoak eta euskal ekonomiaren funtsezko sektoreetan dituen muga-zergen ondorioak aztertu ditu. Harekin batera, Flavia Loss de Araujok, Sao Pauloko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetan doktoreak, Mercosurren ikuspegi lokala eta estrategikoa, egungo egoera geopolitiko eta arantzelarioarekin uztartu ditu, Lula da Silvaren egungo gobernupeko ituna berresteko eta aplikatzeko.

Gainera, jardunaldian Brasilgo hurrengo zerga-erreformari buruzko hitzaldi espezifiko bat egon da, egungo zerga-sistema konplexuaren ordez ELGAk gomendatutako kontsumoko BEZa jarriko duena. Aldaketa hori herrialdean ezarrita dauden atzerriko enpresa guztientzat erronka izango da, eta 2026a baino lehen beraien fakturazio-sistemak egokitu beharko dituzte, eragiketen jarraitutasuna bermatzeko.

Topaketa networking gune batekin amaitu da, bertaratutako enpresen, adituen eta BasqueTrade Brasileko taldearen arteko zuzeneko elkartrukea ahalbidetuz.

Bilera BasqueTradek São Paulon duen bulegoak antolatu du, eta agentziak euskal enpresei Brasil bezalako merkatu estrategikoetan ematen dien laguntzaren barruan kokatzen da, nazioartekotzeari eragin diezaioketen erregulazio- eta merkataritza-aldaketak aurreratuz.

Lotutako albisteak

Euskadik  eta  Singapurrek  itsas  eolikoan  dituzten  gaitasunak  partekatu  dituzte  webinar  baten  bidez
28/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Singapurrek itsas eolikoan dituzten gaitasunak partekatu dituzte webinar baten bidez

Basque Trade & Investment-ek, Enterprise Singapore eta BasqueEnergy-rekin lankidetzan, topaketa birtual bat antolatu du lankidetza-aukerak aztertzeko.

Euskadik  eta  Fukushimak  lankidetza  ekonomikoa  eta  teknologikoa  indartu  dute
27/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Fukushimak lankidetza ekonomikoa eta teknologikoa indartu dute

Bisitaren programan, garapen industrialari eta teknologikoari lotutako euskal ekosistemaren trakzio-ekimenak aurkeztu ziren.

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Euskadik  energia  eoliko  flotatzailean  duen  lidergoa  indartu  du,  Eskoziako  FOW  2025  konferentzian  parte  hartuta
13/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik energia eoliko flotatzailean duen lidergoa indartu du, Eskoziako FOW 2025 konferentzian parte hartuta

Hamar euskal enpresak aliantza eta negozio-aukera berriak bultzatu dituzte Eskoziako Aberdeen hirian, sektoreko Europako foro nagusian.

Txileko  eta  Euskadiko  zibersegurtasun  arloko  enpresek  lankidetza  sendotu  dute
06/11/2025 Nazioartekotzea

Txileko eta Euskadiko zibersegurtasun arloko enpresek lankidetza sendotu dute

SPRI Taldearen Basque Trade & Investment erakundeak antolatutako lan-saio baten esparruan

Alemaniako  CDI  Delegation  Tour  2025  ordezkaritzak  berrikuntzari  eskainitako  jardunaldi  batekin  amaitu  du  bere  programa  Euskadin
05/11/2025 Nazioartekotzea

Alemaniako CDI Delegation Tour 2025 ordezkaritzak berrikuntzari eskainitako jardunaldi batekin amaitu du bere programa Euskadin

Bisita horien bidez, Euskadiren gaitasun teknologiko eta industrial handia eta trantsizio energetiko eta klimatikoari aplikatutako berrikuntzarekiko konpromisoa nabarmendu ziren.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.