Presencia de la Mujer en la Internacionalización vasca
Argitalpenak 8 Marzo, 2023

BasqueTrade-k ibilbide-orri bat abiarazi du aurrera egiteko nazioartekotze eta genero-berdintasun binomioan

Se evidencia una estructura laboral por género desequilibrada en las empresas exportadoras y multilocalizadas, donde las mujeres representan el 29% del empleo total.
-

Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara, egin dugun azterlanaren emaitzak partekatu nahi ditugu. Azterlan horren helburua da genero-berdintasunaren egoera ezagutzea euskal enpresen nazioartekotzearen arloan eta horren azpian dauden arrazoiak ikertzea.

Ebidentziak erakusten du euskal enpresa esportatzaile eta multilokalizatuek lan-egitura desorekatua dutela generoari dagokionez, emakumeek langile guztien % 29 ordezkatzen baitute. Aldeak handitu edo txikitu egiten dira hainbat aldagairen arabera:

  • Zuzendaritza Nagusietan dago genero-arrakala handiena: enpresen % 16k baino ez dituzte emakumeak euren zuzendaritzetan
  • Zuzendaritza Taldeetan % 31,9 dira emakumeak (enpresen % 32k ez dute emakumerik euren zuzendaritza taldeetan)
  • Enpresen % 21ak baino ez du emakumezko arduradun nagusi bat nazioartekotze arloan. Gainera, enpresa zenbat eta handiagoa izan edo zenbat eta nazioartekotuago egon, emakumeek orduan eta presentzia txikiagoa dute horrelako zereginetan.
  • Nazioartekotze arloko zereginak dituzten pertsonei dagokienez, nazioartekotuta dauden euskal enpresek diote euren plantillaren % 19 enpresaren nazioartekotzean ari direla lanaldi osoan edo lanaldi partzialean, eta langile horien % 37 emakumeak direla, enpresako langile guztien artean %29 emakumeak direnean.

Emakumeek presentzia handiagoa dute hain estrategikoak ez diren edo erantzukizun gutxiago duten postuetan (beste batzuk: finantzak, administrazioa…), eta, aldiz, presentzia txikia dute diseinuan, garapen estrategikoan edo nazioarteko filialen arduradun gisa.  Emakumeen presentzia nahiko positiboa da merkataritza-marketin arloan eta eremu geografiko/herrialdeko arduradun bezala, batik bat mikroenpresetan eta enpresa txikietan.

Hortaz, frogatuta geratu da badagoela segregazio horizontala (lan-indarra nagusiki genero konkretu batek osatzen duenean) eta baita ere segregazio bertikala /kristalezko sabaia (emakumeek zailtasunak dituztenean erantzukizun handiagoko lanpostuetara iristeko, nahiz eta kualifikatuta egon horretarako).

Desparekotasun horren arrazoiak bost faktoretan sailkatu dira: enpresaren egitura, enpresaren kultura, genero-estereotipoak, erantzukizunen gainkarga eta emakumezko hautagai eza. Bestalde, oraindik ere beharrezkotzat jotzen da enpresetan genero-berdintasunarekiko sentsibilitate handiagoa bermatuko duten ekintzak garatzea, genero-berdintasuna lehentasunezko ardatz bilakatu dadin enpresen estrategian.

Horregatik guztiagatik, Basque Trade & Investment-ek hainbat ekintza jarriko ditu martxan emakumeek euskal enpresetako nazioartekotze prozesuetan duten egoera hobetzeko, azterlan hau izan delarik aurreneko ekintza. Hemendik aurrera, eta nazioartekotzearen arloa ardatz hartuta, Ibilbide-orri bat abiaraziko dugu, aurrera egiteko enpresen kulturaren eraldaketan eta emakumeen ahalduntzean.

Esteka honetan deskargatu dezakezu ikerketaren txostena

Lotutako albisteak

Behatoki  Aeroespaziala:  Sateliteen  eta  jaurtiketa-ibilgailuen  merkatuak  hazkunde  handia  izan  du  teknologia  berriek  bultzatuta
06/06/2025 Nazioartekotzea

Behatoki Aeroespaziala: Sateliteen eta jaurtiketa-ibilgailuen merkatuak hazkunde handia izan du teknologia berriek bultzatuta

Basque Trade & Investmentek sateliteen eta bestelako azpiegitura espazialen merkatuaren bilakaera aztertu du azken Behatoki Aeroespazialean.

Merkataritza  globalak  muga-zergen  eraginpean  helduko  dio  2025eko  bigarren  seihilekoari
02/06/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalak muga-zergen eraginpean helduko dio 2025eko bigarren seihilekoari

Basque Trade & Investmentek munduko merkataritzaren hazkundearen inguruko ziurgabetasuna aztertu du Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiaren azken edizioan.

Europako  sektore  eolikoak  errekorra  lortu  du  enkanteetan  2024an,  eta  Estatu  Batuetan,  ziurgabetasunak  eragin  die  aurreikuspenei
23/05/2025 Nazioartekotzea

Europako sektore eolikoak errekorra lortu du enkanteetan 2024an, eta Estatu Batuetan, ziurgabetasunak eragin die aurreikuspenei

Basque Trade & Investmenten azken Behatoki Eolikoak sektorearen egungo egoera aztertu eta aurreikuspenak plazaratu ditu eskualde-garapenari buruz, enkanteei buruz eta zorroan dauden proiektuei buruz

Estatu  Batuetako  merkatu  aeroespazialak  jaun  eta  jabe  jarraitzen  du  industriaren  dibertsifikazioagatik  eta  profil  esportatzaile  sendoagatik
19/05/2025 Nazioartekotzea

Estatu Batuetako merkatu aeroespazialak jaun eta jabe jarraitzen du industriaren dibertsifikazioagatik eta profil esportatzaile sendoagatik

Estatu Batuek mundu mailako lidergotasunari eusten dio aeronautika zein espazioaren arloetan, bertako industriaren sendotasun eta dibertsifikazio handiaren eraginez. Hala islatu du SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, apirilean partekatutako informazioa handitu eta zabaltzeko, Estatu Batuetako sektore aeroespazialari buruz landu duen azken txostenean.

Zerbitzu  aurreratuetako  euskal  enpresen  nazioartekotze-estrategiak,  aztergai
12/05/2025 Nazioartekotzea

Zerbitzu aurreratuetako euskal enpresen nazioartekotze-estrategiak, aztergai

Basque Trade & Investmentek azterlan batean jorratu ditu erabilitako nazioartekotze-moduak eta eragiketa-moduak, kanpoko proiektuen gauzatzea eta sektoreko konpainiek gainditu beharreko erronka nagusiak.

Automobilgintzako  osagaien  merkatuaren  negozio-aukerak  eta  -aukerak  EE.UU.
29/04/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako osagaien merkatuaren negozio-aukerak eta -aukerak EE.UU.

AEBetako automozio-sektorean sartzeko oztopo nagusiei eta negozio-aukerei buruzko 68 orrialdeko azterketa.

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ekonomia  globala  %  2,5  haziko  da  2025ean,  AEBetako  politika  eta  muga-zergen  ziurgabetasunaren  eraginpean
16/04/2025 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekonomia globala % 2,5 haziko da 2025ean, AEBetako politika eta muga-zergen ziurgabetasunaren eraginpean

Basque Trade & Investmentek Nazioarteko Behatokiaren azken edizioan argitu duenez, hazkunde ekonomikoa Estatu Batuetako merkataritza-politikaren gogortzeak markatuko du, beste faktore batzuen artean.

Maroko,  Ipar  Afrikako  automobilgintzaren  hub  estrategiko  nagusia
10/04/2025 Nazioartekotzea

Maroko, Ipar Afrikako automobilgintzaren hub estrategiko nagusia

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Afrika iparraldeko automobilgintzaren sektorea aztertu du, euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak barne.

Australia,  merkatu  estrategikoa  energia,  teknologia  eta  garraio  arloetan  euskal  enpresentzat
01/04/2025 Nazioartekotzea

Australia, merkatu estrategikoa energia, teknologia eta garraio arloetan euskal enpresentzat

Australia lehentasunezko merkatua bihurtu da Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-estrategian. Ekonomia sendoa eta merkatu heldua dituen herrialdea da, baina euskal enpresen presentzia mugatua du oraindik. Hala ere, haren erakargarritasuna sektore estrategikoetan eskaintzen dituen negozio-aukerei esker mantendu da.

Lehengaien  Nazioarteko  Behatokia  2025ean  petrolioaren  prezioa  progresiboki  murriztuko  dela  aurreratu  du  Lehengaien  Behatokiak
06/03/2025 Nazioartekotzea

Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak

Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.