Lortu 2025

Finantza-osasuna behar duten euskal enpresei laguntzen diegu

Lortu 2025

570.000 € industria-enpresei eta industriarekin lotutako zerbitzu-enpresei kanpoko laguntza profesionala jasotzeko, enpresaren jarraitutasuna eta etorkizuna bermatuko dituen finantza-osasuneko proiektua garatzeko, enpresaren lehiakortasuna zaindu eta indartu ahal izateko.

Lortu 2025 laguntza-programaren helburua da euskal industria-sarea babestea. Zehazki, beren finantza-osasuna lortzeko kanpo-aholkularitza behar duten enpresentzako dira laguntzak, aurre egin behar dieten zailtasunak gainditu ahal izateko; izan ere, sarritan, zorpetzea handitu da, enpresen ustiapen-marjinak murriztu dira eta diruzaintzako tentsioak sortu dira.

Enpresa askok, aurrera jarraitu ahal izateko, berregituraketa-prozesuak negoziatu behar dituzte, eta bizirik iraun duten enpresa askok beren aktiboa berregituratzeko eta zorra birfinantzatzeko duten gaitasunari esker egin dute. Berregituratzea ez da soilik zorra birfinantzatzea; kasu gehienetan, aktiboak eta/edo parte operatiboa berregituratzea ere beharrezko egiten du birfinantzaketak.

Bestalde, erakundearen tamaina funtsezko lehiakortasun-faktorea da askotan, eta baldintzatu egiten ditu bai eskuragarri dauden baliabideak, bai kapitalera sarbidea izatea, beharrezkoa inbertsioak egiteko. Horrek guztiak produkzio-gaitasunak lortzeko, sinergiak eskuratzeko, eta bezero eta merkatu berrietara sartzeko aukera ematen du. Horregatik, erakundeek hartu behar dituzten erabakien barruan, bazkideak bilatzeak finantza-osasuna lortzeko aukera posiblea ematen du.

Horretarako, kanpoko profesionalak kontratatzeko dirulaguntzak ematen dituzte Lortu laguntzek. Profesional horiek beharrezko ezagutzak eta baliabideak dituzte enpresei laguntzeko abiapuntuko egoeraren diagnostikoa egiten eta negozioaren bideragarritasuna bultzatzeko ekintza-plana prestatzen. Hala, beharrezkoa izanez gero, aukera izango da prozesuan parte hartzen duten hartzekodun guztiekin finantza-pasiboa birfinantzatzeko.

Euskadiko industria-enpresen eta industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresen jarraipena eta etorkizuna zaintzen dugu. Helburu horrekin, enpresei finantza-osasuna lortzen lagundu nahi diegu, beren enpresan egungo eta etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko, ingurune globalean lehiakorrak izaten jarraitu ahal izateko.

Birfinantzaketako proiektuak edo eragiketa korporatiboak prestatzeak erabaki eta jarduketa azkarrak eta egokiak eskatzen ditu, eta denboraren faktorea kritikoa izaten da.


Eskatu Industria Digitala laguntza metodoarekin. Hasi hemendik.

Izapidetzea hasi aurretik, ziurtatu argi duzula zer behar duzun eta nola prestatu behar duzun. Gida hau informazioa antolatzeko, funtsezko eskakizunak identifikatzeko eta prozesuan zehar segurtasunez aurrera egiteko lagungarria da.

Epeak

Hasiera data: 2025-05-30
Amaiera data:
2025-10-31, 23:59retan

Aurreko edizioko zifrak:

0

Lagundutako enpresa kopurua

0 milioi

Emandako diru-laguntza

Zer eskaintzen du?

30.000 €-ra bitarteko dirulaguntza ematen dugu enpresa bakoitzeko eta gastuen %80 arte hartzen dugu barne

  • Dirulaguntza horri esker, finantza-osasunarekin lotutako proiektu bat egin dezakezu, zure negozioaren bideragarritasuna sustatzeko eta lehiakortasuna indartzeko.
  • Diagnostikoa egiten, eta ekintza-plana definitzen eta hura gauzatzen lagunduko duen aditu independentea kontratatzeko gastuen zati bat estaliko du laguntzak.
  • Aditu independente batek planean definitutako ekintzak exekutatzen lagunduko dizu, adibidez:
    • Zor finantzarioak birnegoziatzen
    • Operazio korporatiboak egiten
    • Inbertitzaileak bilatzen
    • Plan estrategiko berria egiten
  • Programa honetan aurrez ikusitako laguntzak beste laguntza bateragarri batzuekin edo komunitateko finantzaketako beste modu batzuekin pila daitezke.

Programa hau xehetasunez ezagutu

2025 Araudia
Norentzat da?

Zure enpresak zorra birfinantzatu behar du?

Laguntza ematen diegu EAEn dauden eta finantza-osasuna behar duten industria-enpresei eta produktuarekin eta industria-prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresei.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza emango dizugu, ekintza-plana egiteko eta gauzatzeko aholkularitza-gastuen % 80raino. Gehienez 30.000€ enpresa bakoitzeko.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Kargatzen...

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?

Bete formularioa eta zure kontsultari modu pertsonalizatuan erantzungo diogu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Lortu laguntzak orain eta berfinantziatu zure enpresaren zorra

Lorturen itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, bete zure eskabidea.


Izapidetzea hasi aurretik, ziurtatu argi duzula zer behar duzun eta nola prestatu behar duzun. Gida hau informazioa antolatzeko, funtsezko eskakizunak identifikatzeko eta prozesuan zehar segurtasunez aurrera egiteko lagungarria da.

Lotutako laguntzak

Zure Enpresen berrabiarazpena-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu