Programa honek indartu egiten du langileek enpresan duten parte-hartzea. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen dizkie euskal enpresei, aurrera egin dezaten pertsonen kudeaketarako eta enpresako kudeaketaren edo jabetzaren ondorengotza planifikatzeko eredu berrietarantz. Gainera, aukera ematen du lantaldeek teknologia berriak eta 4.0 industria txertatzeko behar dituzten gaitasunak identifikatzeko.
Innobideak Programa sortu zen premia ikusi zelako euskal enpresen lehiakortasuna mantentzeko, batez ere ETEena. Helburu hori lortu nahian, laguntza emango zaie COVID-19aren ondorengo egoerak dakartzan erronkei aurre egin eta oinarri sendo batzuk ezartzeko, euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen testuinguru disruptibo batean.
Zalantzak badituzu
Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua
Jarri harremanetan gurekin
Téléfono 902702142
email info@spri.eus
Gastuen % 60ko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza
Zure Talka-plana martxan jartzeko laguntza
Pertsonak inplikatzea konpainiaren kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan
Langileek behar dituzten gaitasunak identifikatu eta lehenestea
Laguntzen dizu egoera berri honi aurre egiten talka-plan batekin, zeinaren bitartez negozio-eredu berriak eta berrikuntza-proiektuak garatuko dituzun eta, funtsean, zure enpresaren tamaina handituko duzun.
Aukera ematen dizu talka-planak eskatzen dituen ekintzak martxan jartzeko eta, batez ere, helburutzat du langileen enpresako parte-hartzea bultzatzea eta langileek ezagutzarekin eta emaitzekin duten lotura indartzea.
Kudeaketa, estrategiak eta potentzial berritzailea hobetu behar duten enpresa sendoagoentzat.
Bete zure eskaera Innobideak Pertsonak programako dirulaguntzak lortzeko.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu.
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua.