Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 Azaroa, 2020
Makina adimendun eta konektatuak: Defectologia eta gainazaleko akabera

Artezketaren esparruaren barne, alderdi garrantzitsuenetako batzuk defektologia eta gainazaleko akabera dira. Pieza mekanizatuetan errefusa sortzen duten azaleko akats mota batzuk “LEAD error” (helize-errorea) eta “waviness” (gainazaleko ondulazioa) dira. Lehenengoak forma- eta dimentsio-erroreei dagozkie, piezak prozesuan zehar jasaten dituen flexio desorekatuen ondorioz; bigarrenak, aldiz, artezketa-prosezuan ardatzen eta errodamenduen arteko lotura-eremuan zaratek eragindako lurrazaleko uhin-efektuak dira, piezek zurruntasun txikia izatearen ondorioz. Akats horiek, piezetan zehaztasuna galtzea dakarte eta hori, erabakigarria da automobilgintza eta aeronautika bezalako sektoreetako enpresentzat.

Jarraian ikus daitekeen bezala, SPRI Taldeak koordinatutako Basque Digital Innovation Hub-aren Makina Adimendun eta Konektatuen nodoko kideek, industriari fabrikazio-prozesuan zehar akats horiek zuzendu ahal izateko aukera ematen dieten aktiboak dituzte. Horrela, ez dute proba-akats metodoa erabili behar, eta horrek, ekoizpen-kostuak aurreztea, efizientzia handiagoa izatea eta bezeroei saldutako produktuen itzulketak murriztea dakartza, besteak beste.

Lehenengo adibidea, IMHk daukan doitasun handiko artezteko makina da, kanpoaldeak eta barrualdeak artezteko erabili daitekeena. Aktibo honek, granito naturaleko bankada bat eta motor linealak ditu eta hauei esker, aplikazio hain zorrotz horiek behar duten doitasuna eta egonkortasun termikoa lortzen da. Superurratzaileekin 140 m/s-rainoko abiadura periferikoetan lan egitea ahalbidetzen du, eta 60 m/s-ko abiadura, berriz, urratzaile konbentzionalekin. Horrek, gainazaleko akabera ezin hobea lortzea, abiadura handiko prozesuekin bateragarria dela erakusten du, azken horien agerpena izan baita piezen gainazaleko kalitatean eragin handiena izan duen faktoreetako bat. Gainera, aktiboak, DANOBATek garatutako eta erabiltzeko oso erraza den elkarrizketa-software bat du artezketa-eragiketak programatzeko, eta baita errotarriak automatikoki orekatzeko sistema bat ere. Artezteko makina honekin nodoak eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak honako hauek dira: artezteko prozesuen analisia eta parametro optimoen bilaketa, industria-aplikazio zehatzetan prozesuaren errendimendua hobetzeko; aenpresetako teknikariei zuzendutako artezteko teknologiarekin lotutako prestakuntza-jarduerak; eta artezteko eta diamantatzeko proba esperimentalak egitea, prozesuko datu garrantzitsuenak lortzeko, hala nola, errendimendua, estatistika-prozesuaren analisia, etab.

Bestalde, IDEKOk, neurri txikiko piezetan doitasun handiko artezketa-prozesuak ikertzeko eta garatzeko zelula bat dauka, dimentsio- eta gainazal-kalitate handiko industria-sektoreetara zuzendutako erabilera duena, hala nola, automobilgintza, optika, medikuntza, energia, aeronautika eta espazioa. Aktiboa hiru makinek osatzen dute: buru birakari bikoitza duen artezgailu zilindriko horizontal batek, kanpoaldeak, barrualdeak eta aldeak artezteko artezgailu zilindriko batek eta gaitasun handiko zentrorik gabeko artezgailu batek, zeinak, elkarrekin konektatuta, modu independentean edo batera lan egin baitezakete prozesu, lan eta geometria ugari lortzeko. Zelula guztiz monitorizatuta dago lan-parametroez gain, bibrazioak, indarrak eta tenperaturak neurtzeko, eta monitorizazio hori cloud plataformara transferitzen da; hortik abiatuta, monitorizazio-parametroak prozesatu eta aztertzen dira, eta osatzen duten hiru unitateen portaera simulatzeko ereduekin osatzen da. Honako hauek dira aktibo horrek euskal ETEentzat eskaintzen dituen zerbitzu aipagarrienak: konplexutasun bereziko piezei produkzio-abantailak emango dizkieten ziklo berriak definitzea, espezialistak prestatzea eta eguneratzea, artezteko makinen osagaiak entseatzea, alderatzea eta baliozkotzea, eta balio eta konplexutasun handiko piezentzako artezketa-ziklo berezi berriak diseinatzea eta saiatzea.

Azkenik, aipagarria da ere IDEKOren beste aktibo bat, tamaina eta prestazio handiko piezak artezteko ikerketa-zelula, ondorengo sektorei zuzendutako erabilerarekin: aeronautika, trenbidea eta energia. Pieza txikietarako aurretik aipatutako aktiboa bezala, elkarren artean konektatutako hiru makinek osatzen dute, honako honetan: artezgailu zilindriko horizontal bat, buru biratzaile bikoitzarekin, malgutasun eta doitasun handiko kota anitzeko neurketa-sistema bat, artezgailu zilindriko bertikal multitasking bat eta fresatzeko, torneatzeko eta artezteko gaitasuna duen zutabe mugikorreko multitasking makina bat. Aktibo horrek ekarritako onurak aurreko aktiboan aipatutakoen oso antzekoak dira, baina, kasu honetan, neurri handiko piezak fabrikatzera bideratuta.

Aurkeztutako soluzioek, BDIHaren makina adimendun eta konektatuen nodoak euskal enpresei piezak eta produktuak ekoizteko moduan eredu, kontzeptu eta teknika berriak sartzeko aukera ematen diela erakusten dute, eta horien helburua balio erantsia lortzea dela, bereziki kritikoa den prozesu batean, hots, artezketa digitalean.

Jar zaitez harremanetan BDIHrekin zure enpresa gehien interesatzen zaizkizun irtenbideetara nola hurbildu dezakegun jakiteko.

BDIH 15 ekaina, 2021
BH Bikes-en espezializazioak bizikletaren merkatuan izan duen arrakasta: %30eko hazkundea

  Berrikuntza ezinbestekoa da zenbait enpresatan, eta BH Bikes dugu horren adibide argi...Leer más

BDIH 18 maiatza, 2021
Composites Martiartu enpresaren material berritzailea suarekiko erresistentea da eta altzairuak baino % 75 gutxiago pisatzen du

  Composites Martiartu pieza teknikoen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dago eta...Leer más

BDIH 12 maiatza, 2021
Eguzki-planta fotovoltaikoen kudeaketa adimendunerako urruneko monitorizazio-plataforma

P4Q energia sektorean diharduen Alonsotegin (Bizkaia) kokatutako ETE bat da. Enpresa horrek...

Fitxa ikusi

BDIH 11 maiatza, 2021
Intralogistika automatizatua, eskuragarritasunaren bermea

ULMA Handling Systems hainbat sektoreri intralogistika-irtenbideak eskaintzen dizkien enpresa...

Fitxa ikusi

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?