Erabilera-kasuak Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko herrialdeka sailkatuta, erabaki lehiakorrenak hartzeko.

DATA DRIVEN SOLUTIONS
Mekanizazio-prosezuaren aldagaiak optimizatzea eta monitorizatzea

Aernnova
Aernnova

Aernnova enpresa liderra da OEM nagusientzako aireegituren diseinuan eta fabrikazioan, eta Miñanon (Araba) du egoitza nagusia. Enpresa honek hainbat behar hauteman zituen produkzio-eraginkortasunaren arloan, hala nola: diseinu- eta produkzio-koordinazioa produktuaren garapen-fasean integratuko duten diseinu aurreratuko tresnak izatea, fabrikazio-sistema malguak, adimendunak eta eraginkorrak garatzea etengabeko hobekuntzarako, fabrika digital eta konektatu batean serie laburren ekoizpena eta erreferentzia-kopuru handia erraztea, eta produkzio-eraginkortasuna hobetzea produkzio-ekipo eraginkorragoak garatuz.

IoT, Cloud eta Interakzio/Simulazio teknologiak txertatuz, Aernnovak ekoizpen-prozesuaren kudeaketa aurreratua lortu du, eta, horren ondorioz, negozioaren errentagarritasuna hobetu da (% 10 aztertutako piezen familian), lantaldeen dinamikak berritu eta hobetu egin dira, eta inplementatutako soluzioen sendotasuna lortu da.

Utziozu enpresari kontatzen!

Beharra:

  • Diseinu aurreratuko tresnak izatea, produktuaren garapen-fasean diseinu-eta produkzio-koordinazioa integratzeko
  • Fabrikazio-prosezuak etengabe hobetzeko funtzeskoak diren fabrikazio-sistema malguak, adimendunak eta eraginkorrak garatzea
  • Fabrika digital eta konektatu batean, serie laburren eta erreferentzia kopuru handiaren ekoizpena erraztea
  • Produkzio-eraginkortasuna hobetzea, produkzio-ekipo eraginkorragoak garatuz

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Produkzio-eraginkortasuna


Enpresaren tamaina:

Grande

Sektorea:

Aeronautika

Lokalizazioa:

Miñano (Araba)

Konponbidearen onurak:

  • Ekoizpen-prosezuaren kudeaketa aurreratua.
  • Negozioaren errentagarritasuna hobetzea (%10 aztertutako piezetan).
  • Lantaldeen dinamika berriak eta hobetuak. Inplementatutako soluzioen sendotasuna.

Sartutako teknologia berriak:

  • IoT-Komunikazioak
  • Big Data-Cloud-Datuen Biltegiratzea
  • Interakzioa-Simulaketa

Eguzki-planta fotovoltaikoen kudeaketa adimendunerako urruneko monitorizazio-plataforma. P4Q energia sektorean diharduen Alonsotegin (Bizkaia) kokatutako ETE bat da. Enpresa horrek...

Fitxa ikusi

Automotive Smart Factory – Fabrikazio aurreratuan espezializatutako konpetentzia-zentroa, 4.0 fabrikazio-estrategiak garatu eta ezartzera eta industriak eskatutako profil berriak gaitzera bideratutakoa. AIC Automotive Intelligence Center automobilgintzaren sektorerako balioa sortzeko zentro bat da,...

Fitxa ikusi

Intralogistika automatizatua, eskuragarritasunaren bermea. ULMA Handling Systems hainbat sektoreri intralogistika-irtenbideak eskaintzen dizkien enpresa...

Fitxa ikusi

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?