Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

15 apirila, 2020
4.0 materialak: zure produktuak prestazio hobeekin, iraunkorragoekin eta jasangarriagoekin, made in Basque Country

SPRI taldeak, BDIH sarearen eskutik, euskal ETEei material aurreratuen nodoa hurbiltzen die, aktiboen eta adituen sarea, material aurreratuak automobilgintzaren, metalmekanikaren, aeroespazialaren eta energiaren sektoreetan sartzeko, besteak beste, bere balioa modu praktikoan erakusteko eta frogatzeko.

Covid19ak ezarritako isolamendu sozialeko neurrien egungo deseskala-egoeran, eta ekoizpen-kate geldituak abiaraziz, sektore horietako I+G, Kalitate edo Enpresen Ekoizpen gerentea edo arduraduna bazara, zeure buruari galdetu diezaiokezu ea egoera zail hau aprobetxa daitekeen arlo horietan hobekuntzak sartzeko.

Eta agian galdetzen ari zaren gauzetako bat da nola hobetu ditzakezun gaur egun erabiltzen dituzun materialen prestazioak, gero eta zorrotzagoak diren zerbitzu-eskaeren aurrean, edo nola aurkitu eta aplikatu estaldura eraginkorragoak eta iraunkorragoak. Agian pentsatzen ari zara material berriak eta horiei lotutako ekoizpen-prozesuak erabiltzea, zure enpresan sartzeko, edo material fidagarriagoak eta moldakorragoak lotzeko metodoak, diseinu- eta fabrikazio-estrategia berrietara egokituta. Baina agian zure produktuen kostua nola murriztu pentsatzen ari zara, ezaugarriak mantenduz edo hobetuz. Eta baliteke materialen bizitza erabilgarria luzatzen eta birziklagarritasuna zehazten laguntzen duten zerbitzuei buruz hausnartzen aritu izana, egoerak alderdi zehatz horretan pentsatzea eragin dizulako.

BDIHko material aurreratuen nodoak erronka horiek konpontzen lagun diezazuke, baliabide teknikoak eta giza baliabideak ematen baitizkizu zure enpresaren fabrikazioaren edo eraldaketaren balio-katean material aurreratuak ekoizteko teknologia batzuk eta estaldura batzuk txertatzeko, prestazio hobeak, iraunkorragoak eta jasangarriagoak dituzten produktuak garatzera bideratuta.

Nodoak 65 aktibo baino gehiago ditu, lurralde osoa hartzen duen aktiboen eta pertsonen sare hori osatzen duten 15 erakundeen artean banatuta, eta horietara iristea erraza da. CEITek koordinatuta eta TECNALIAk, TEKNIKERrek, LORTEKek, IDEKOk, IKERLANek, CIDETECek, Mondragon Unibertsitateak, UPV/EHUk, CIC NANOGUNEk, CIC energiGUNEk, POLYMATek, TKNIKAk, AZTERLANek eta GAIKERrek osatuta, nodo honek zerbitzu bateratuak ematen ditu materialen diseinua eta garapena, fabrikazio-prozesuak eta soluzioak aplikazio-eremuetan.

Hurbildu nodora, aplikazioak ezagutzeko, material aurreratuen hainbat aplikazio-eremutako konponbideak erakusteko, erabilera-kasuak ikusteko, aktiboak erakusteko, teknikariak zuzenean aktiboekin lan egiten ikusteko eta ekipo teknikoekin zure enpresaren beharrak kontrastatzeko.

Eta jarraitu 4.0 materialei buruzko artikulu-sorta hau. Bertan, nodoaren gaitasunak, aktiboak eta zerbitzuak modu praktiko eta hurbilean azalduko dizkizugu.

Jar zaitez harremanetan BDIHekin, zure enpresa gehien interesatzen zaizkizun irtenbideetara nola hurbil dezakegun jakiteko.

BDIH 15 ekaina, 2021
BH Bikes-en espezializazioak bizikletaren merkatuan izan duen arrakasta: %30eko hazkundea

  Berrikuntza ezinbestekoa da zenbait enpresatan, eta BH Bikes dugu horren adibide argi...Leer más

BDIH 18 maiatza, 2021
Composites Martiartu enpresaren material berritzailea suarekiko erresistentea da eta altzairuak baino % 75 gutxiago pisatzen du

  Composites Martiartu pieza teknikoen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dago eta...Leer más

BDIH 12 maiatza, 2021
Eguzki-planta fotovoltaikoen kudeaketa adimendunerako urruneko monitorizazio-plataforma

P4Q energia sektorean diharduen Alonsotegin (Bizkaia) kokatutako ETE bat da. Enpresa horrek...

Fitxa ikusi

BDIH 11 maiatza, 2021
Intralogistika automatizatua, eskuragarritasunaren bermea

ULMA Handling Systems hainbat sektoreri intralogistika-irtenbideak eskaintzen dizkien enpresa...

Fitxa ikusi

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?