Deskarbonizazioa
Albisteak 3 Azaroa, 2025

Euskadik “industria gehiagoren, industria hobearen eta isuri gutxiagoren aldeko apustua” berretsi du, Hidrogeno Sare Tronkala zabalduta

Euskadi 2030 Industria Planak deskarbonizazio adimendunaren, mix energetikoaren eta neutraltasun teknologikoaren alde egiten du, elektrifikazioa, hidrogeno berdea eta gisa horretako beste teknologia garbi batzuk sustatuta
-

Imanol Pradales Lehendakariak eredu ekonomikoa eta garapenaren euskal eredua ahalik eta azkarren deskarbonizatu behar direla adierazi du, hori bai, lehiakortasunik galdu gabe, “jokoan baititugu gure enplegua, kohesio soziala, aurrerapen teknologikoa eta ingurumenaren oreka”, bai eta “gure autonomia estrategikoa” ere.

Imanol Pradalesekin batera, Enagásek Bilboko Portuan eskainitako Euskadiko Hidrogeno Sare Tronkalaren aurkezpenera Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua bertaratu da.

Bere aurkezpenean, Lehendakariak gogora ekarri du Euskadi urratsak ematen ari dela eraldaketaren abangoardian kokatzeko, eta aditzera eman duenez “Euskadiren apustu estrategikoetako bat da hidrogenoaren balio-katea garatzea”.

“Egitasmo hau erabat lerrokatuta dago lehentasun honekin, izan ere, 163 kilometroko hodi-sarea eskaintzen du, Euskadiko industria-polo nagusiak hidrogenoaren ekoizle-guneekin lotzeko. Sare honek gaur egungo azpiegituren sinergiak baliatzen ditu, eta, horretaz gain, etorriko diren beste proiektu batzuekin elkartzea ere aurreikusten da, adibidez, Aiarako Haranarekin edo Bergara-Irun hodiarekin”, nabarmendu du Lehendakariak.

Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundearen bitartez sare hau garatzen aktiboki parte hartzeko asmo irmoa du, Imanol Pradalesek berretsi duenez. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak ere Jaurlaritzaren xede hau azpimarratu du, eta, nabarmendu duenez, “energia-iturri hau garatuta, energia eraldaketaren alorrean Europako liderren artean kokatuko da gure herria”.

Mikel Jauregik, berriz, hidrogeno sare berria Eusko Jaurlaritzaren 2030eko Industria Planarekin eta Europako estrategiekin ezin hobeto ezkontzen dela nabarmendu du. Egitasmo honek abangoardiako energia azpiegitura berriak garatzen laguntzen du, horrela, 2050erako zero emisio garbi izateko helburua betetzeko. Era berean, hornidura berme handiagoa eskaintzen du, eta horrek Euskadiren energia-burujabetasuna hobetzen du.

“Hidrogeno sare tronkal hau urrats bat gehiago da Euskadi industria eta energia deskabornizatzeko. Azpiegitura berri honek erreferente gisa kokatzen gaitu Europan. Deskarbonizazio adimendunean sinesten dugu, trantsizio energetikoaren alde hobetzen jarraitzeko eta lehiakortasunean irabazteko; mix energetiko batekin, elektrifikazioa ekarriko duena, eta baita beste teknologia garbi batzuk ere, esaterako, hidrogeno berdea. Eusko Jaurlaritza eraldaketa honi laguntzeko hainbat egitasmotan parte hartzen ari da, betiere industriarekin eta teknologia-guneekin elkarlanean, gure gaitasunak nabarmenduz”, ziurtatu du Jauregi sailburuak.

Egitasmo eraldatzaileak abian

Eusko Jaurlaritzak onartutako 2030 Euskadi Industria Plana erabat lerrokatuta dago Europako lehentasun estrategikoekin: berrikuntza, deskarbonizazioa eta estrategia burujabetza, horrela, kontinentearen berrindustrializazio-prozesuari laguntzeko. Euskadi teknologia eta industria erreferente gisa kokatu da, Europako Batzordeak ere aitortu du hori.

Hidrogenoaren ekonomia garatzeak deskarbonizazioarekin batera erregai berriztagarrien inguruan industria berria sortzeko aukera eskaintzen du. Abagune honi esker, gainera, Euskadiren ongizatea hobetzen jarraitzeko ekonomia-, enplegu- eta baliabide-jarduera berriak sortuko dira.

Hidrogenoa eta erregai berriztagarriak garatzeko apustu honek leku estrategikoa dauka 2030eko Euskadiko Industria Planean, ildo beretik, Deskarbonizazioaren Harana, Erregai Berriztagarrien Huba eta gisa horretako egitasmoak bultzatuko dira.

Deskarbonizazioaren Harana proiektuak trantsizio energetikoaren erreferente bihurtuko du Euskadi, inbertsioak erakarriko dira, berrikuntza sustatuko da, eta enplegu-aukera berriak sortuko dira balio erantsi handiko hainbat eta hainbat sektoretan, Hidrogenoa eta Erregai Berriztagarriak ardatz hartuta.

Apustu honen barruan, energia azpiegitura batzuk eraldatzeko gogoeta zabal-zabalik dago, helburua izanik deskarbonizazioari laguntzea. Horixe da, adibidez, Bilboko Portuan dagoen BBE (Bahía de Bizkaia Electricidad) lantegiaren kasua.

Une honetan, energia ekoizteko erregai gisa gasa erabiltzen du BBE lantegiak. Hidrogenoaren azpiegitura berriak atea irekitzen dio hidrogeno berdeak gasa ordezkatzeari, horrek Euskadiko isuriak murriztuko ditu, eta 2050eko zero emisioen helburuetara gerturatzen lagunduko du.

Egitasmo eraldatzaile honen barruan beste jarduera nabarmen batzuk abiaraziko dira, besteak beste, Europar Batasunean bereziki garrantzitsutzat, alegia, PCI (Project Common Interest) egitasmotzat jotzen diren hidrogeno azpiegituren sare tronkala garatzea, distribuzio sareen bidezko ezarpena, elektrolizatzaileen bitartez hidrogenoaren sorrera garatzea eta CO2-sare eta -biltegia zabaltzea.

Beste alde batetik, Erregai Berriztagarrien Hubari azkena ematen ari zaio, hain justu ere, industria polo teknologiko bat sortuko da hidrogenoaren eta erregai berriztagarrien inguruan.

Elkarrekin lotuta dauden egitasmo hauei dagokienez, Jauregik adierazi duenez, “gure xedea da emisioak murriztea eta gaur urrats bat gehiago eman dugu. Hidrogenoaren Sare Tronkala osagai garrantzitsua da Jaurlaritzan diseinatu dugun energia trantsizioaren hezurduraren barruan. Deskarbonizazio adimendunari esker, gure industria lehiakorragoa izango da, eta pauso sendoak eman ahalko ditugu 2050ean zero isuri garbi izateko helbururantz”.

Lotutako albisteak

Moves  III  eta  Emisio  Gutxiagoko  Ibilgailuak  programen  arrakastak  eskaera  betetzeko  laguntzak  zabaltzea  eskatzen  du
07/10/2025 Deskarbonizazioa

Moves III eta Emisio Gutxiagoko Ibilgailuak programen arrakastak eskaera betetzeko laguntzak zabaltzea eskatzen du

Eusko Jaurlaritzaren Emisio Gutxiagoko Ibilgailuak programak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Europa mailako programa aitzindaria da, garraioaren deskarbonizaziorako neutraltasun teknologikoan oinarritua.

Aclimak  ‘Decarbon  Hub’  abiarazi  du,  karbonoak  baliabide  gisa  duen  potentziala  balioan  jartzeko

Aclimak ‘Decarbon Hub’ abiarazi du, karbonoak baliabide gisa duen potentziala balioan jartzeko

Euskadiko ingurumen-industrien klusterrak ekonomia zirkularrean eta CO2-ak baliabide estrategiko gisa eskaintzen dituen aukeretan oinarritutako deskarbonizazioaren buru izateko jarrera hartu

Eusko  Jaurlaritzaren  ibilgailuak  berritzeko  planek  matrikulazio  berrien  eskaera  ia  %  30ean  bultzatzen  dute,  2024arekin  alderatuta

Eusko Jaurlaritzaren ibilgailuak berritzeko planek matrikulazio berrien eskaera ia % 30ean bultzatzen dute, 2024arekin alderatuta

MOVES III programak dagoeneko 1.000 eskaera baditu auto elektrikoentzat eta 500 karga-puntuentzat; eta Emisio Gutxiagoko Ibilgailuen Programak 800 eskaera baino gehiago ditu ibilgailu berrientzat.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Iberdrolak  59  milioi  euro  inbertituko  dituzte  20  urtean  Siemens  Gamesa  hornitzaile  duen  Euskadiko  lehen  parke  eolikoan
30/06/2025 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak 59 milioi euro inbertituko dituzte 20 urtean Siemens Gamesa hornitzaile duen Euskadiko lehen parke eolikoan

40 MW-ko parke eoliko honen instalazioak Euskadiko gaur egungo potentzia eoliko instalatua % 26 handitzea dakar, 153MW-tik 193MW-ra pasatuz. Martxan jarri ondoren, urtero 99.679 MWh ekoitziko ditu, 30.000 etxebizitza energia berriztagarriz hornitzeko, eta atmosferara 16.300 tCO2 isurtzea saihestuko du.

90  erakundek  hartu  dute  parte  Euskadiko  industria  deskarbonizatzeko  seigarren  foroan
27/06/2025 Deskarbonizazioa

90 erakundek hartu dute parte Euskadiko industria deskarbonizatzeko seigarren foroan

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren barruan kokatuta

Net-Zero  Basque  Industrial  Super  Cluster  arrakasta-eredu  gisa  aurkeztu  dute  trantsizio  energetikoari  eta  deskarbonizazioari  buruzko  hiru  ekitalditan
06/06/2025 Deskarbonizazioa

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster arrakasta-eredu gisa aurkeztu dute trantsizio energetikoari eta deskarbonizazioari buruzko hiru ekitalditan

Instituzioen konpromisoa nabarmentzen da, hauek konbinatzen dituen trantsizio energetiko industrialarekin: isurpenak murriztea, lehiakortasuna eta Euskadiko ekonomiarentzat aukera berriak sortzea

Euskadi  eta  Txile  ekonomia-  eta  enpresa-harremanak  estutzeko  lanean  ari  dira

Euskadi eta Txile ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzeko lanean ari dira

Latinoamerikako herrialde horretako 70 enpresaburuk, gehienak euskal diasporaren ondorengoak, Euskadi bisitatu dute inbertsio-aukeren bila

Mikel  Jauregi:  “deskarbonizazio  adimentsuaren  aldeko  apustua  egiten  dugu,  eta  bide  desberdinetatik  hel  gaitezke  horretara”
21/05/2025 Deskarbonizazioa

Mikel Jauregi: “deskarbonizazio adimentsuaren aldeko apustua egiten dugu, eta bide desberdinetatik hel gaitezke horretara”

Sailburuak adierazi duenez, Euskadi, azken hilabeteotan, ahalegintzen ari da bertako industriak eta bertan ezarri nahi diren enpresa-proiektu berriek eskatzen duten potentzia lortzen

Bizitegi-jabeen  komunitateetako  instalazio  elektriko  zaharrak  berritzeko  inbertsioetarako  laguntza-programa
15/05/2025 Deskarbonizazioa

Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa

EEEren programa Deskarboniza programaren parte da

Energia  berriztagarrien  bidez  autokontsumorako  energia  elektrikoa  sortzeko  eta  kontsumo  termikoak  elektrifikatzeko  laguntza-programa
15/05/2025 Deskarbonizazioa

Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa

EEEren programa Deskarboniza programaren parte da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.