Ingurumen-jasangarritasuna
Elkarrizketak 12 iraila, 2025

Bihar Batteries: “Sodiozko bateriek enpresen energia-kostua % 50 murrizten lagun dezakete”

Gipuzkoako startupak lehengai oparoak erabiltzen ditu, gatza esaterako, eta Km0 industria bat sortzea du helburu, tokiko eragileekin lankidetzan.
-

Bihar Batteries, 2023an Donostian sortutako startupa, ion-sodio bateriak garatzen ditu . Bateria horiek abantail ugari  dituzte litiozkoen aldean, horiek baitira gaur egun merkatuan nagusi. “Europan ugariak eta eskuragarriak diren lehengaietan oinarrituta daude, eta horrek onura handia dakar hornikuntza-katearen segurtasunari dagokionez”, nabarmendu du Alberto Cendoya enpresako CEO eta sortzaileetako batek. Gainera, “ez dute su hartzen, oso tenperatura hotzetan funtzionatzen dute eta karga eta deskarga azkarragoak ahalbidetzen dituzte”. 

Enpresaren merkatua oso zabala da. Bere lehenengo bezero potentzialak merkataritza eta industria sektoreetan daude, non enpresek euren emisioak eta kostu energetikoak murriztu nahi dituzten. “Bateria horiek enpresen energia-kostua % 50 murrizten lagun dezakete”, adierazi du Sebastián Fernández-Medrano enpresako COO eta sortzaileetako batek. “Itzalaldia bezalako gertaerek gaitasun elektrikoari dagokionez B plan baten beharra erakutsi dute, ez soilik sarearen menpe egotea”, azaldu du. 

“Harritu egin ninduen ikusteak sodiozko bateriak gatza bezain lehengai ugariz egin zitezkeela”, adierazi du Cendoyak. “Horrek Europari independentzia energetikoa eman diezaioke une geopolitiko nabarmen honetan, eta ez egon, adibidez, Errusiako gasaren menpe”. Bihar enpresak sodio bateriaren lehen prototipoa garatu du dagoeneko, Euskadiko tokiko eragileekin elkarlanean. Gelaxka elektrokimikoak garatzeko, enpresa hasieratik ari da lankidetzan CIC energiGUNE zentro teknologikoarekin. 

Gaur egun lau langile ditu enpresak, urte amaieran bi gehiago batzeko asmoarekin, eta bidean SPRI Taldearen babesa izan du: “Ekintzailea eman digute, BIC Gipuzkoatrekin batera, eta Hazitek programara aurkeztu gara”, nabarmendu du Cendoyak. “Oso positiboa da oinarri teknologikoko enpresa berriei laguntzea, eta etorkizunean programa gehiagotan parte hartzea espero dugu”. 

Bihar Batteriesek bertako baliabideak aprobetxatu nahi ditu sodioa erauzteko gatza eta egurra, esaterako, beharrezko beste elementu bat lortzeko, ‘hard carbon’ izenekoa. “Gure helburua sodio baterien inguruan tokiko ndustria bat sortzea da”. Startupak datorren urtean saltzen hastea aurreikusten du, prototipatze fasearen ondoren, eta dagoeneko 600.000 euroko finantzaketa lortu du. Horri beste 2 milioiko finatziazio lortzea espero du, laguntza publikoekin batera. Gainera, energia berriztagarrien PERTEn hautatua izan da, bere lehen instalazio pilotua martxan jartzeko plan batekin, “gure azpiegitura propioa izateko funtsezko urratsa, tokiko eragileekin lankidetzan aritzeari utzi gabe”, amaitu du Fernández-Medranok. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.