Francisco Carranza.
Elkarrizketak 20 iraila, 2022

Basquevolt: “Ibilgailu elektrikoaren produkzio-kostua txikitzea izango da gure erronka handiena”

Francisco Carranzak gidatzen du Basquevolt gigalantegia, 2027an bateria ekonomiko, iraunkor eta seguruagoen belaunaldi berri bat fabrikatuko duena  Arabako Teknologi Parkean
-

Arabako Teknologi Parkean dauka orain bere egoitza bateria arloko datozen urteetako bilakaera markatuko duen Basquevolt konpainiak. Teknologia propioan oinarriturik, egoera solidoko bateriak ekoitziko dira Miñaoko lantegian, hots, 2030ean Europan martxan egongo diren 40 gigalantegietako batean. Hainbat konpainia eta erakunde  –Iberdrola, CIE Automotive, Enagás, EIT eta CIC energiGUNE– elkartuta sortu da Basquevolt, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Gauzak ondo badoaz, lantegia martxan egongo da 2027an, 700 milioi euro baino gehiago inbertituta eta ustez 800dik gora enplegu zuzen sorturik, enpresako kontseilari delegatu Francisco Carranzaren hitzetan.

Duela hiru hilabete izendatu zintuzten Basquevolt-eko arduradun nagusi. Zein da denboraldi horren balantzea?

Oso gustura gaude. Gizartean sekulako inpaktua izango duen erronka teknologiko eta industrial bat dugu aurrean, eta hori akuilu zorrotza da lantalde osoarentzat. Datorren urte eta erdian gure helburu nagusia izango da bateria-belaunaldi berri bat garatzen amaitzea, oinarritzat harturik CIC energiGUNEk materialei eta elektrokimikari buruz metatutako jakintza.

Proiektu hau zergatik da estrategikoa?

Bizi dugun lasterketa global honetan litiozko bateriak funtsezko teknologia bat dira independentzia energetiko gehiago izateko eta erregai fosil gutxiago erabiltzeko mugikortasunean eta argindarraren sorkuntzan. Dentsitate energetiko egokia duten litiozko bateria seguruak garatzen direnean merkatuaren premiekin bat datorren kostu batean, %100ean desblokeatuko da elektrifikazio prozesua hainbat sektoretan, hala nola energia berriztagarriaren sorkuntzan, automobilgintzan, aeronautikan edota burdinbide edo itsaso bidezko garraioan. Produktu kritikoa izango dira Europak CO2 murrizteko jarri dituen helburuak lortzeko mugikortasun arloan eta independentzia energetiko handiagoa izateko.

Nola azalduko zenuke zer den egoera solidoko bateria bat?

Litiozko baterien egungo teknologiak iritsia du jada bere umotasun puntua, baina ez du lortu ez kostu egokirik ez eta behar besteko biltegiratze-gaitasunik aplikazio erabat elektrikoen erabilera segurtatzeko sektore  askotan. Zentzu horretan, Basquevolt-ek egiten dituen egoera solidoko eta erdi-solidoko bateriak konponbide egokia izan litezke auto elektriko merke eta seguruago bat lortzeko, eta gainera autonomia handiagoarekin.  Beraz, mundu mailako lasterketa honetan helburu nagusia da zelda bat lortzea ahalik eta merkeena, ahalik eta energia gehien biltegiratuko duena, eta ahalik eta seguruena.

Zuen enpresaren kasuan, zertarako erabiliko dira nagusiki belaunaldi berriko bateria horiek?

Gure helburua da teknologia bat garatzea balioa erantsiko diena biltegiratze egonkorraren industriari eta mugikortasunarekin lotutako sektoreei (lurreko, itsasoko zein aireko garraioak).

Euskal ekosistema industrialean haizeak alde jotzen du horretarako?

Euskadin garraioak paper estrategiko eta transbertsala dauka ekonomian. Tokiko sektore industrial oso garrantzitsua da, energia kontsumo handia daukana eta petrolioaren eratorrien menpe dagoena oso. Mugikortasun elektrikoa lehen urrats bat da euskal ekonomia deskarbonizatzeko bidean funtsezkoa den sektore bat egokitzen hasteko. Teknologia hori garatzeak abantailak ekarriko lituzke epe ertain eta luzean, eta lagunduko luke trantsizio energetikoa bultzatzen Euskadiko industrian, oro har.

Zein tamainatakoa izango litzateke zelda hori?

Txikitxoagoa, baina, egia esan, bezero bakoitzaren premien arabera izango da hori. Zeldak prisma  edo zilindro formatukoak izan daitezke.

Eta noiz hasiko zarete fabrikatzen?

Gure asmoa da lehen produkzio-lerroa martxan izatea 2027an.

Zuen bezeroen artean aurkitzen al dira, hurbiltasunez, interesez eta tamainaz, Mercedes-Benz enpresak Gasteizko lantegian muntatzen dituen furgonetak?

Oraindik goizegi da bezeroekin lanean hasteko. Aurrena frogatu beharra daukagu badugula teknologia bat merkatuko premiei erantzuten diena. Merkaturatze-aurreko fase hori 2024an abiatuko dugu.

Hogei urtez automobilgintza sektorean bildu duzun esperientzia profesional zabal horren talaiatik,  nola ikusten duzu egungo egoera?

Automobilgintzaren industriak une zailak igaro ditu azken urteotan, 2019an hamasei milioi ibilgailu saltzetik gaur egun hamaika milioi saltzea aurreikusteraino. Merkatuaren murrizketa nabarmen horrek kanpoko arrazoiak izan ditu, besteak beste: COVIDaren inpaktua, mikrotxipen murrizketa, lehengaien inflazio-maila edo energiaren prezioa…, eta eragile guztiak behartu ditu egokitzera. Beraz, datozen urteetako erronka handiena izango da ibilgailu elektrikoen produkzio-kostuak txikitzea, mugikortasunerako konponbide ahalik eta merkeena eskaini ahal izateko.

 

Lotutako albisteak

Barna,  duela  60  urtetik  ekonomia  zirkularra  erabiltzen  duen  Bermeoko  enpresa

Barna, duela 60 urtetik ekonomia zirkularra erabiltzen duen Bermeoko enpresa

Konpainiak arrain-soberakinekin ekoizten ditu animalientzako pentsua fabrikatzeko erabiltzen diren irinak eta olioak

Unileverrek  Leioan  duen  fabrika  Taldeak  Europan  duen  garrantzitsuena  da

Unileverrek Leioan duen fabrika Taldeak Europan duen garrantzitsuena da

1945etik saltsak eta maionesak egiten ardaztua, 200 langile ditu eta besteak beste, malgutasunagatik eta egokitzeko gaitasunagatik nabarmentzen da.

The  Art  of  Discovery,  sagu  gizatiartuen  modelo  paregabeak  dituzten  sendagai  berrien  eraginkortasuna  iragartzen  duen  bioteknologiko  bizkaitarra

The Art of Discovery, sagu gizatiartuen modelo paregabeak dituzten sendagai berrien eraginkortasuna iragartzen duen bioteknologiko bizkaitarra

Enpresak nazioarteko erakundeekin lan egiten du, hala nola Gates Fundazioarekin edo Medicines for Malaria Venture delakoarekin, eredu aurrekliniko aurreratuak garatuz, saiakuntza klinikoetan arriskuak murrizteko eta pazienteei tratamenduak azkarrago iristeko helburuarekin.

Reiner  Medicalek  doitasun  handiko  plastiko  teknikoak  fabrikatzen  ditu  medikuntza-sektorerako

Reiner Medicalek doitasun handiko plastiko teknikoak fabrikatzen ditu medikuntza-sektorerako

Reiner Taldeko Medikuntza Dibisioak, osagai plastiko teknikoetan espezializatuak, bere nazioarteko bezero-sarea indartzea du helburu.

Krean  Taldeak  Euskadiko  teknologia-parkeko  eraikin  nagusia  berrituko  du

Krean Taldeak Euskadiko teknologia-parkeko eraikin nagusia berrituko du

Kooperatiba eraikin beregain eta jasangarri bat ari da prestatzen energia-ikuspegi batetik, karbono-aztarna murrizteko

Lezama  Demoliciones,  eraispena  ia  artea  denean

Lezama Demoliciones, eraispena ia artea denean

Trapagaranen egoitza duen Bizkaiko enpresak 30. urteurrena ospatu du Estatuko erreferente gisa eraispen industrialeko esparruan.

Miramoon  Pharmak  zelulen  heriotza  geldiarazteko  gai  diren  molekula  taldea  garatzen  du

Miramoon Pharmak zelulen heriotza geldiarazteko gai diren molekula taldea garatzen du

Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) spin-off-ak hiru patologia neurodegeneratibo mota desberdin tratatu nahi ditu.

Alterity,  robotika  mugikorrarentzat  eta  mugikortasun  elektriko  arinarentzat  bateriak  fabrikatzen  dituen  enpresa  bizkaitarra
07/05/2025 Nazioartekotzea

Alterity, robotika mugikorrarentzat eta mugikortasun elektriko arinarentzat bateriak fabrikatzen dituen enpresa bizkaitarra

Elkarteak SPRI taldearen nazioartekotze-programaren laguntza bat jaso du, eta bezeroak ditu jada Italian, Suitzan eta Herbehereetan

Ormazabalek  20  milioi  inbertitu  ditu  Igorreko  lantegian  bere  industria  ahalmena  handitzeko
29/04/2025 Deskarbonizazioa

Ormazabalek 20 milioi inbertitu ditu Igorreko lantegian bere industria ahalmena handitzeko

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Tecoplasek  plastiko  teknikoen  eraldaketan  erreferentzia  gisa  sendotzea  du  helburu

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu

Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.