Elkarrizketak 21 otsaila, 2023

Araba Domotic: “Gaur egungo domotikak eragin handia du energiaren aurrezkian”

Ioseba Martínez de Guereñu enpresariak zuzentzen du Arkauteko Ertzaintzaren Akademia eraikin jasangarri eta “adimentsu" bihurtu berri duen ETEa
-

Araba Domotic Gasteizko ETE bat da, gasteiztar kementsu, trebatu eta bisionario batek 2004an sustatu zuena, bere domotikako ezagutzak enpresen eta etxeen eguneroko jardunean aplikatzeko.  Sortu zenetik hogei urte igaro diren honetan, Araba Domotic System-ek brontzezko domina jaso du KNX Instalazio Domotikoen Lehiaketa Nazionalean, Arkauteko Ertzaintzaren Akademia eraikin jasangarri, autonomo eta adimentsu bihurtzeagatik. “Pisuzko arrazoiak, aurrezki eta efizientzia energetikoen politikei dagokienez, domotika dagokion tokian kokatzeko”, diosku konpainiako CEO Ioseba Martínez de Guereñuk.

Hitz egiguzu azken sari horretaz…

KNX elkarteak Estatuko hiru instalazio domotiko onenei ematen dien sari bat da. Bi urterik behin antolatzen da, baina pandemia dela eta, orain dela lau urte egin zen azkenekoz. Edizio honetan sekula baino proiektu gehiago aurkeztu dira eta, beraz, ilusio handiagoa egin digu saria irabazteak.

 Paradoxikoa badirudi ere, lehen aldia da krisialdi batek mesede egiten dizuela…

Mundu mailako krisialdi energetiko hau mesedegarria da energiaren aurrezkian edo energia berriztagarrien sorkuntzan diharduen sektore ororentzat, eta gu, hain zuzen, arlo horietan ari gara lanean, alegia, energiaren efizientzian, energia berriztagarrietan eta mugikortasun elektrikoan. Kasu honetan, domotika figura garrantzitsua da eta izango da, domotikan oinarrituko baita eraikinen deskarbonizazioa. Gainera, gure sektoreak ingurumenari laguntzen dio, eta horrek ilusio handia egiten digu.

Zer esan nahi du gaur egun domotikak?

Duela hogei urte hasi ginenean bazuen halako kutsu cool bat, gutxi batzuentzako teknologia bihurtzen zuena, hots, ez zena eskuragarria mundu guztiarentzat. Baina, gaur egun, zorionez, demokratizatu egin da. Eta, beraz, esango nuke esan nahi duela aurrerakuntza, aurrezkia eta lasaitasuna.

Pertzepzioa da “oso garestia” dela, errealitatera egokitzen al da pertzepzio hori?

Era guztietako sistemak daude eta, beraz, poltsiko guztietarako. Etxebizitzen sektorean, adibidez, 80 edo 90 metro koadroko etxebizitza baten kasuan, 1.500 edo 2.000 eurogatik posible duzu mugikorrean integratzea berogailua, argiak, pertsianak, eta sute-, hezetasun- eta intrusio-sentsoreak.

Badirudi domotika dela iraultza teknologiko handien “ahizpa txikia”…

Egia da, gauza guztiek eboluzionatu dute, baina badirudi domotika ez dela erabat garatu, nahiz eta aspalditik dagoen merkatuan. Etxebizitzen sektorean, egia esan, Euskadin kostatzen ari zaio. Madrilen, adibidez, etxebizitza berri gehienek badituzte integraturik sistema domotikoak. Gu, ordea, hirugarren sektoreari dagokionez, bat gatoz egungo garaiekin, eta zehazki Gasteizen askoz gehiago. Hemen ingurumenari diogun errespetuak funtsezko bihurtzen gaitu eraikinen proiektuetan. Hiriko zentro zibiko guztien proiektuetan parte hartu dugu.

Badute antzekotasunik 2004an sortu zenuen enpresak eta gaur egungoak?

 Motibazio, gogo eta ilusio berdina dugu. Topiko bat da, baina kasu honetan egia da. Motibazioa, gogoa eta ilusioa lehengo berdinak badira ere, jakintza eta esperientzia gehiago dugu, eta hori oso garrantzitsua da gurea bezalako arlo teknologiko batean. Hasieran baino zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzen ditugu.

 Ezagutu ditugu bi kataklismo garrantzitsu, lehengaien eta energien krisialdia, gerra bat… Hori guztia gorabehera, merezi izan du bidea egiteak?

 Pentsatzen genuenean 2008ko krisia atzean utzia genuela eta fakturazio-maila eta lan-zama onetara itzuliak ginela, pandemia iritsi zen. Gero, bazirudienean gurutzaldi-abiadura hartua genuela, Ukrainiako gerra etorri zen, gerrak berekin ekarri duen guztiarekin. Horrek esan nahi du daukaguna baloratu behar dugula eta lanean eta borrokan jarraitu beharra dagoela, ez baitakigu zer gertatuko den bihar. Merezi izan du bai, beti merezi du bidea egiteak, gogorra bada ere. Bidean beti daude gauza onak, beti aurkitzen duzu jende ona eta esperientzia onak.

 Non ikusi nahi zenuke zure enpresa epe labur-ertainean?

 Pertsona batek proiektu bat sortzen duenean, garrantzitsuena da hazteko motibazioa izatea. Nire kasuan ere hala da, baina, hori bai, oinak beti lurrean izanda. Beti gustatu izan zait inurriek bezala lan egitea, apurka-apurka baina urrats sendoekin. Etorkizunean nahiko nuke oraintxe garen bezalakoak izatea, hau da, hiriko erreferente bat domotikari dagokionez. Baina beti da posible hobetzea eta haztea, nahi duguna da hirian automatizazioren bat daraman obra berri bat egiten den bakoitzean gogoan har gaitzatela. Horrek esan nahiko du ongi kokatuak gaudela merkatuan.

 

 

Lotutako albisteak

Surphasek  teknologia  aurreratua  garatzen  du  ura  gezatzeko  eta  tratatzeko  prozesuak  optimizatzeko

Surphasek teknologia aurreratua garatzen du ura gezatzeko eta tratatzeko prozesuak optimizatzeko

EHUko spin-off gipuzkoarrak mintz industrialen egoera denbora errealean monitorizatzeko gai den sistema bat sortu du, eraginkortasuna hobetzeko eta energia-kontsumoa murrizteko.

Ingeka  Geotermiak  %40ko  hazkundea  izan  du  bost  urtean  energia  berriztagarrien  proiektuen  ezarpenarekin

Ingeka Geotermiak %40ko hazkundea izan du bost urtean energia berriztagarrien proiektuen ezarpenarekin

Gasteizko enpresak geotermia, aerotermia eta eguzki-energia fotovoltaikoko soluzioetan jarduten du, bai familia bakarreko etxebizitzetarako, nekazalturismo etxetarako eta hoteletarako, bai eskaera termiko handiagoak dituzten eraikin, enpresa edo instalazioetarako. Gainera, "Espainiako ardogintza-sektoreko instalazio geotermikorik aurreratuena" garatu du.

Altzairua,  itsasoa  eta  megawattak:  Haizea  Wind,  Europa  mugitzen  duen  euskal  fabrika

Altzairua, itsasoa eta megawattak: Haizea Wind, Europa mugitzen duen euskal fabrika

Europa mailako erreferentea da offshore sektore eolikorako osagai handien fabrikazioan, eta datozen bi urteetarako eskaera-zorroa ziurtatuta dauka Txinaren lehiak eragindako erronkari aurre egiteko.

Gamarrak  moldekatze  automatikoko  linea  berria  ezarri  du
14/05/2026 Nazioartekotzea

Gamarrak moldekatze automatikoko linea berria ezarri du

Gasteizko enpresa historikoak, 156 urteko historia duenak, altzairurtuzko pieza mihiztatuak fabrikatzen ditu

Carlos  Infante  (Cegasa  Energía):  “Energia  biltegiratzeak  sarea  indartzeko  eta  sistema  elektrikoari  egonkortasuna  emateko  aukera  ematen  du”

Carlos Infante (Cegasa Energía): “Energia biltegiratzeak sarea indartzeko eta sistema elektrikoari egonkortasuna emateko aukera ematen du”

Euskal konpainia aurrera doa LFP litiozko bateriadun BESS soluzioen eredu baterantz, eta bere presentzia handitu du proiektu handietan eta merkatu berrietan, hala nola itsasontzigintzan.

CIMICOk  hondakin-uren  tratamendurako  teknologia  berritzaileak  eskaintzen  ditu

CIMICOk hondakin-uren tratamendurako teknologia berritzaileak eskaintzen ditu

Donostiako enpresak ingeniaritza, biologia eta digitalizazioa batzen ditu bere aplikazioetan

Surion  Wind-ek  haize-sorgailuen  belaunaldi  berri  bat  bultzatu  du  parke  eolikoen  bizitza  luzatzeko

Surion Wind-ek haize-sorgailuen belaunaldi berri bat bultzatu du parke eolikoen bizitza luzatzeko

Arabako enpresak ‘repowering’ partzialaren aldeko apustua egin du, kostuak, ingurumen-inpaktua eta konplexutasun operatiboa murrizten dituzten soluzio modularrekin.

Stansolek  sendotu  egin  du  sektore  fotovoltaikoaren  hazkundea,  neurrira  egindako  soluzioekin  eta  nazioarteko  hedapenarekin

Stansolek sendotu egin du sektore fotovoltaikoaren hazkundea, neurrira egindako soluzioekin eta nazioarteko hedapenarekin

Eguzki-egituretan espezializatutako euskal ingeniaritzak Utility Scale, autokontsumo, agrovoltaica eta kanpoko merkatuetan sustatzen du bere jarduera.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.