Ingurumen-jasangarritasuna
Elkarrizketak 21 otsaila, 2025

Agua Embrujadak infusioen sektorea gama handiko alternatiba jasangarriekin irauli du

Arabako enpresak osagai naturalen eta prozesu iraunkorren aldeko apustua egin du, kalitate handiko teak eta infusioak eskaintzeko.
-

Egoitza Agurainen duen Agua Embrujada artisau-teak eta -infusioak egiten dituen enpresa da. 2023an sortu zenetik, sektoreko erreferente bihurtu da nazio mailan. Haren hazkundea berrikuntzaren eta iraunkortasunaren arteko konbinazioak markatu du, funtsezko elementuak baitira enpresaren filosofian. “Gure teak eta infusioak ez dira zaporeagatik bakarrik nabarmentzen, baita haien elaborazioa zaintzeagatik eta osagai naturalak aukeratzeagatik ere”, nabarmendu du Juanjo Barquilla konpainiako administratzaileak. 

Kualifikazio handiko profesionalen talde batekin, Agua Embrujada tokiko merkaturako infusio naturalen ekoizpenean espezializatzen hasi zen. Hala ere, hobetzeko eta ikertzeko etengabeko apustuari esker, bezeroak gero eta gehiago izan dira. Gauzak horrela, gaur egun enpresak nazioko eta nazioarteko merkatuekin lan egiten du, produktu bereiziak eta kalitate handikoak eskainiz. Barquillak aitortu duenez, “gure bezeroen %95, gutxi gorabehera, gure infusioen kalitatea eta izaera bakarra baloratzen duten espezialitateko kafetegiek, luxuzko hotelek eta denda espezializatuek osatzen dute”. 

Horrela, bezeroek iraunkortasunarekin duten konpromisoagatik eta ekoizpen-prozesu berritzaileagatik jotzen dute Agua Embrujada empresarengana. Hala, administratzaileak adierazi du konpainiaren misioa ez dela infusioak saltzea soilik, “baizik eta produktu ekologikoekin eta ‘Rainforest Alliance’ bezalako ziurtagiri-zigiluekin %100 naturalak diren esperientzia gastronomikoak eskaintzea”. Horregatik, enpresa etapa bakoitzean ingurumen-inpaktua txikitzen ahalegintzen da, osagaiak hautatzen direnetik produktuak merkaturatzen diren arte. “Ematen dugun urrats bakoitza jasangarritasunean eta ingurumena eta gure bezeroen osasuna errespetatuko dituen produktuak eskaintzean oinarritzen da”, azaldu du Barquillak. 

Hedapenarekin jarraitzeko eta lehiakortasuna hobetzeko, Agua Embrujadaren helburua Katalunia, Gipuzkoa eta Bizkaiko eremuetan banatzaileak bilatzea da. Era berean, konpainiak kontsumitzaile modernoaren joerei erantzungo dieten infusio funtzionalen barietate berriak garatzen jarraitzen du, jasangarritasunarekiko eta bezeroen ongizatearekiko konpromisoari eutsiz. “Gama altuko alternatibak eskaini nahi ditugu, ingurunearekiko errespetuari uko egin gabe”, dio Barquillak. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

Gainera, SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.