Elkarrizketak 4 urtarrila, 2024

Ubikare: “Osasunaren eta zainketen arloan Europaren errekonozimendua lortu nahi dugu”

Bizkaiko enpresak NAIHA softwarea garatu du adineko eta mendeko pertsonen kudeaketa eta zaintzari irtenbide digital eta integrala emateko tresna gisa.
-

Biztanleriaren zahartzeak eta osasun-zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen egoerak errealitate berri bati egokitzera behartzen dute gizartea. Izan ere, gero eta ohikoagoa izango da arazo kronikoak eta behar konplexuagoak dituzten pertsonak aurkitzea. Testuinguru sozial horretan sortu zen Ubikare 2006an, behar duten pertsonei zaintza pertsonalizatuak, profesionalak eta iraupen luzekoak eskaintzeko.

Enpresa bizkaitarrak NAIHA softwarea garatu du, “adineko eta mendeko pertsonen kudeaketa eta zaintzari irtenbide digital eta integrala emateko tresna gisa. NAIHAren teknologiak zaintzen duten pertsonen lana errazagoa eta eraginkorragoa egiten du, eta horrek adinekoak hobeto zaintzea eta familien zaintza-gainkarga txikitzea eragiten du”, Ubikareko CEOak, Angel Diezek, adierazi duenez.

“Gizarte- eta osasun-ezagutza eta etxeko zerbitzuen esperientzia batzen ditugu, abangoardiako garapen teknologikoarekin eta erabilgarritasunarekin” azpimarratu du Diezek. Izan ere, “kalitate eta segurtasun prozesuak betetzen dituen teknologia da, adibidez, AEMPS Sendagaien Espainiako Agentziaren ziurtagiria”. Eta, gainera, teknologian liderrak diren erakundeek, hala nola SPRIk eta sektore soziosanitarioko eragile nagusiek, baliozkotu dute. Software honen bidez, “garapen teknologikoen abangoardian egoteaz gain, hemen dagoen profesional gabeziaren aurka borrokatzea da enpresaren helburua, oztopo handia izango baita arreta sozial eta sanitarioan”, azaldu du Ubikareko CEOak.

Nazio mailan egiten du lan, baina laster aurreikusten du nazioarteko merkatuetan irtenbideak ematea, irismen zabala baitu: “NAIHA gizarte- eta osasun-sektoreko eragile guztientzako tresna da: zaintzaileen agentziak, etxez etxeko laguntza-zerbitzuak, telelaguntza-zerbitzuak, eguneko zentroak, egoitzak eta osasun-zerbitzu pribatuak eta zentro medikoak”, dio Angel Diezek. Are gehiago, bere motorrak datu klinikoaren analisiak egiteko aukera ematen du, eta horrek Real World Dataren proiektuetan parte hartzeko eta eCROko lanak egiteko aukera ematen du. Izan ere, argitu duenez, “hasieratik ziur geunden osasun-datua zehatz, trazabilitate eta erabiltzailearentzat modu seguruan kudeatuko zuen tresna bat nahi genuela”.

NAIHAk “denbora errealeko kudeaketa eskaintzen du, modu digitalean eta automatikoan, edozein zaintza-puntutan, eta horrek aukera ematen du behar duten adineko pertsonei modu eraginkorrean zaintzeko”. Diezek adierazi duenez, “premiazko beharren aurrean konponbideak emateko komunikazio azkarra” lortu nahi dute, adineko pertsonaren zainketa-ingurunerako.

Orain, bere xedea da, Ubikareko CEOaren arabera: “NAIHAren bidez, adinekoen ekosisteman zerbitzuak hornitzen dituzten pertsona, profesional eta konpainia guztientzat irtenbide teknologikoa izatea, arreta behar den edozein zaintza-gunetan osasuna eta zaintza eman ahal izateko“. Horrela, etorkizunean, “osasunaren eta zainketen arloan Europaren errekonozimendua duen enpresa aktiboa izatea. NAIHA edozein osasun-prozesutan eta mundu klinikotan erabil daiteke”.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.

Lotutako albisteak

PlayGress  Labs,  Arabako  berrikuntza  AGHAren  diagnostikoa  hobetzeko
18/06/2026 Ekintzailetza

PlayGress Labs, Arabako berrikuntza AGHAren diagnostikoa hobetzeko

Konpainiak doitasun-soluzioak lantzen ditu neuro-garapenaren nahasmenduak detektatzeko.

Reinspira-k  berrikuntza  teknologikoaren  aldeko  apustua  egiten  du  ongizate  emozionalaren  eredu  berri  bat  sortzeko
16/06/2026 Ekintzailetza

Reinspira-k berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten du ongizate emozionalaren eredu berri bat sortzeko

Plataforma digitalak laguntza emozionala adimen artifizialarekin, edukien dibulgazioarekin eta komunitate anonimoarekin konbinatzen du, Bizkaian laguntza-sare bat sortzeko helburuarekin.

TrebezIAk  robot  mugikor  autonomoak  garatzen  ditu  intralogistikaren  zailtasunak  gainditzeko
16/06/2026 Ekintzailetza

TrebezIAk robot mugikor autonomoak garatzen ditu intralogistikaren zailtasunak gainditzeko

Donostiako startup-ak produktu konplexuen eskaerak ingurune logistikoetan automatikoki prestatzeko gai diren soluzioak eskaintzen ditu, Adimen Artifizaileko irtenbide garatuekin.

Transkal  aurrera  doa  digitalizazio  logistikoan,  bere  ERP  sisteman  AAko  soluzio  propio  batekin

Transkal aurrera doa digitalizazio logistikoan, bere ERP sisteman AAko soluzio propio batekin

Gipuzkoako enpresak kudeaketa arintzeko tresna bat merkaturatu du, prozesu administratiboak eta operatiboak erraztu eta automatizatzeko.

Visual  Parts  Service,  segundo  gutxitan  motorrentzako  ordezko  piezak  identifikatzen  dituen  aplikazioa
05/06/2026 Ekintzailetza

Visual Parts Service, segundo gutxitan motorrentzako ordezko piezak identifikatzen dituen aplikazioa

Adimen artifizialean eta ezagutza bisualean oinarritutako Bilboko plataforma honek bi argazkirekin bakarrik bateragarriak diren piezak aurkitzen ditu.

EuskoData,  40  urte  enpresei  laguntzen  beren  konfiantzazko  partner  teknologiko  gisa

EuskoData, 40 urte enpresei laguntzen beren konfiantzazko partner teknologiko gisa

Donostiako konpainia software-hornitzaile gisa hasi zen, eta, orain, mota guztietako irtenbide teknologikoak eskaintzen ditu

SISMOS,  ikusmen  artifizialaren  bidez  industria-kalitatearen  kontrolerako  eredu  berria  duen  Bilboko  startupa
28/05/2026 Ekintzailetza

SISMOS, ikusmen artifizialaren bidez industria-kalitatearen kontrolerako eredu berria duen Bilboko startupa

Enpresak, SPRI Taldearen Ekintzaile programaren laguntza jaso duenak, urtebete eskas darama martxan.

Fabrikit  3D:  “Fabrikazio  digitalak  asko  murrizten  ditu  berrikuntzarako  sarbide-oztopoak”
27/05/2026 Ekintzailetza

Fabrikit 3D: “Fabrikazio digitalak asko murrizten ditu berrikuntzarako sarbide-oztopoak”

Bizkaiko startup-ak 3D inprimaketarako eta prototipaziorako sarbidea bultzatzen du, berrikuntzarako tresna eskuragarri gisa, eta adin goiztiarretatik bokazio teknologikoak sustatzen dituen hezkuntza-lerro bat garatzen du.

UP  Design  For  Growth,  enpresei  inpaktu  handiko  prestakuntza  eskaintzen  dien  start  up  enpresa
21/05/2026 Ekintzailetza

UP Design For Growth, enpresei inpaktu handiko prestakuntza eskaintzen dien start up enpresa

Zallako konpainiak talentua, berrikuntza eta hazkundea bultzatzen ditu, neurrira egindako soluzioen bidez

Neety,  B2B  negoziorako  adimen  artifizialeko  plataforma  duen  start  up  enpresa
20/05/2026 Ekintzailetza

Neety, B2B negoziorako adimen artifizialeko plataforma duen start up enpresa

Gipuzkoako enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du, eta, urte bakar batean, 50 enpresak beren produktuan konfiantza izatea lortu du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.