SPRIk IKTen eta enpresa eta teknologia arloko aholkularitzan espezializatutako zerbitzuei buruz merkatuari zuzendutako aurretiazko kontsulta argitaratu du
SPRIk IKTen, eta enpresa eta teknologia arloko aholkularitzan espezializatutako zerbitzuekin lotuta merkatuak dituen ekarpenak jasotzeko aurretiazko kontsulta jarri du abian. Inkesta interesa duten operadore guztiei (pertsona fisikoak edo juridikoak) zuzenduta dago, jarduera sektorea edozein izanda ere.
2024rako kontratazioko urteko plana prestatzeko fasean sartuta dago eta SPRIk zerbitzu hauekin lotutako beharretan izaera berritzailea eta konplexua detektatu du: enpresa-azterketa, proiektuen ebaluazioa, aholkularitza teknologikoa edo softwarearen eta, oro har, IKTen garapena. Horregatik, kontsulta honen ondorioak kontratazio publikoko prozeduretan lehia eraginkorra sustatzeko eta lizitazioetan erakunde mailako segurtasuna eta gardentasuna hobetzeko lagungarriak izango direla espero dugu.
Merkatuak egindako ekarpenak aztertzea lagungarria izango da sektore hauetako etorkizuneko kontratazioak zehazteko eta diseinatzeko. Horrek guztiak erakunde kontratatzaileari zein operadoreei eta herritarrei egingo die mesede.
Aurretiazko kontsulta honekin lotutako ekarpenen bat egin nahiko bazenu, hemen duzu horretarako formularioa:
Lotutako albisteak

Aplimediak digitalizazio-prozesuan eta barne-kudeaketan laguntzen die ETEei
Bizkaiko konpainiak 20 urte baino gehiago daramatza enpresa eta negozio mota guztietara egokitzen den enpresa kudeaketarako softwarea garatzen.

Novak Talenom enpresa finlandiarrean sartu da, Europa iparraldeko liderra kontabilitate eta negozio kudeaketan
Sartze horrekin, Arabako aholkularitzak laguntza eskaini ahal izango die bezeroei, besteak beste, zerbitzu juridiko espezializatuetan, nazioarteko mugikortasunean eta kudeaketa-softwarean.

Talisman Jewelleryk ‘eguzkilore’ edo ‘lauburu’ bezalako amuleto tradizionalen salmenta digitalizatu du
Gipuzkoako enpresa, duela 30 urte baino gehiago eman ditu tokiko sinbologia duten bitxiak diseinatu, egiten eta saltzen. Orain digitalizazio-prozesu batean murgilduta dago, eta webgune berri bat garatzen hasi da.

Negozio-aukera berriak Bizkaian. Digitalizaziori buruzko ikaskuntza aurreratua: EgokINN
EgokINNek bi lan-modulu independente ditu: bata ekonomia zirkularrari buruzkoa eta bestea digitalizazioari buruzkoa.

Mairu, enpresen eraginkortasuna handitzeko software pertsonalizagarria
Hodeia Digital-ek garatu du soluzio teknologikoa, eta haren lehen tresnak, BuildAppek, 35 herrialdetan du ezarpena.