Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 apirila, 2022 Digitalizazioa EIKTak Enpresa digitala Industria adimenduna Industria digitala programa Inplantalariak

SPRIk berretsi du digitalizazioa enpresen premietara orientatu behar dela

“Emprendedores” aldizkariak eta Kyocera enpresak antolatutako “El ABC de digitalizar tu negocio” jardunaldian, SPRI Taldeko Eraldaketa Digitaleko zuzendari Iñaki Suarezek azpimarratu zuen digitalizazio prozesu batean ezinbestekoa dela antolakundearen kultura aldatzea

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ETEen eraldaketa digitala bultzatzen du Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren bidez. Euskal enpresek eskura ditzaketen zerbitzu eta programei oihartzuna emateko testuinguruan, SPRIko Eraldaketa Digitaleko zuzendari Iñaki Suarezek mahai-inguru batean parte hartu zuen, zeinaren helburua izan baitzen ezagutzera ematea digitalizazioari aurre egiteko giltzarriak, bertatik bertara aurkeztea enpresek eskuratu ditzaketen baliabide publikoak eta gogoeta egitea ETEek prozesua hastean kontuan hartu behar dituzten aldaketei buruz. El ABC de digitalizar tu negocio mahai-inguruan gai horiek guztiak landu ziren, eta digitalizaziorako ibilbidean eman beharreko urratsak aztertu ziren.

Mahai-inguruan parte hartu zuten hizlari guztiak bat etorri ziren esatean azelerazio digitala 2020an abiatu zela, 2021ean aurrerapenak errotu zirela, eta aurtengo ekitaldirako helburuak izan behar direla gelditu, hausnartu eta prozesua egituratzea.

Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren ordezkari gisa, Suarezek azpimarratu zuen antolakunde bakoitzak kultura aldaketako prozesu bat barneratu behar duela bere estrategiaren barruan, eta erabakiak hartu behar dituela eraldaketa digitala finkatuko duten teknologia berriak bere baitan hartzeko. Prozesu horretan funtsezkoa da lehentasunak identifikatzea eta, batez ere, inplikatutako sail guztiak eta lantaldeak proiektuaren parte sentitzea.

Topaketan orobat eztabaidatu zen zein diren enpresa adimendun eta automatizatu bat lortzeko bidea oztopatzen duten barneko zein kanpoko hesiak.

Puntu horretan, SPRIren ordezkariak errepaso bat eman zien Euskal Administrazioak ETEei eskaintzen dizkien laguntzei, eta azaldu zuen eraldaketa digitaleranzko ibilbidean ia urrats guztietan eskuratu daitekeela laguntza publikoa.

Horrez gain, Suarezek zehaztu zuenez, “askotan oztopo nagusia ez dira izaten ez hornitzaileak ez finantzaketa, baizik eta enpresek aldaketak egiteko eta jendea prestatzeko erabili behar duten denbora. Digitalizazioari ez badiogu heltzen jarrera egokiarekin, prozesua erori egingo da.

Bukatzeko, hizlariak bat etorri ziren esatean digitalizazioranzko jarrera proaktiboa landu behar dela, aurrea hartuz merkatuari eta sektorearen inertziei, eta alboratu beharra dagoela jarrera erreaktiboa, epe laburrean kaltegarri izango baita enpresen errentagarritasunerako.

Jardunaldi hau “Emprendedores” aldizkariak eta Kyocera enpresak antolatu dute, autonomiaz autonomia tokian tokiko estrategiak aztertzeko foroak egiten dituen ziklo baten barruan.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak