SPC, smartphoneen salmentan lehiatzen den euskal enpresa
Arabako Parke Teknologikoan kokatutako enpresa bat da SPC. Samsung edo Xiaomiren gisako erraldoiekin lehiatzen da smartphoneen eta beste produktu elektroniko batzuen salmentan. Hain zuzen ere, produktu horiek saltzen eta konpontzen dituen Espainiako enpresa bakarra da. Gainera, etxe batek bere tenperatura modu autonomoan garatzeko proiektu bat garatu du. Horretarako, adimen artifizialaren bertsiorik aurreratuena erabili du: reinforcement learning. SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntza bat jaso du enpresak egitasmo honetarako. AAn oinarritutako EAEko enpresen proiektuei laguntzea da programaren helburua. SPRI Taldeak haien proiektuak ezagutzera emateko aukera ematen die euskal enpresei, “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.
Enpresa 1987an jaio zen, Espainian telekomunikazioak liberatu zirenean eta etxeei eta partikularrei telefonoak saltzeko aukera ireki zenean. “Parke Teknologikoan hasi ginen, etxeetarako telefonoak eta enpresetarako telefonoguneak saltzen. Fabrikazioaz ere arduratzen ginen, baina sei hilabeteren buruan Taiwanera eta Koreara pasatu genuen ekoizpena, osagaiak han baitzeuden”, esan du Teresa Acha-Orbeak, SPCko CEOak.
Kontsumorako elektronikari aplikatutako teknologiaren bilakaera azkarraren eta Interneten eskuragarritasun masiboaren ondorioz, SPC egokitu egin zen eta hainbat produktu garatu zituen, hala nola disko gogorrak edo mp3 gailuak. Aurrerago, helduentzako mugikorrak, irakurgailu elektronikoak eta wearableak iritsi ziren, beste gauza batzuen artean. “Eta 2015 aldera etxe konektatuarekin, etxeak hobetzeko gailuekin eta konfortarekin hasi ginen”.
Azken mugarria ekonomia zirkularra izan da: “Gure produktuak garatzea, erraz konpontzeko modukoak izateko. Bigarren eskuko produktuak berregokitzen ikasten ari dira gure lantalde teknikoak”.
Larrialdi-sistemak dituzten adinekoentzako smartphoneak eta tabletak ere eskaintzen ditu SPCk. “Eta oso aktibo mantentzen dugu etxeko telefonia. Produktuaren definizioa eta hardwarearen garapena egiten ditugu, eta ekoizpena Txinari azpikontratatzen diogu. Estetikaz, koloreez eta gailuen barneko osagaien definizioaz arduratzen gara. Smartphoneak edo kontsumorako gailu elektronikoak saltzen eta konpontzen dituen Espainiako enpresa bakarra gara”.
Haren bezeroak saltoki handiak dira, eta merkatua, Espainiaz gain, Portugalera eta Frantziara hedatzen da.
Beste negozio-ildoa B2B da (enpresen arteko salmentak): IP telefonia, bideokonferentzia-gailuak edo pantaila interaktiboak. “Ekipamendu honen [IP telefonia] arloko munduko enpresarik garrantzitsuenetako baten, Yealinken, banatzaileak gara”.
Kalitatea
Harrigarria da euskal enpresa bat telekomunikazioen sektorean lehiatu ahal izatea Samsung, Xiaomi edo Panasonicen gisako erraldoiekin. “Produktuaren kalitatea eta zerbitzu komertziala ongi lantzea da arrakastaren arrazoia, ekipoaren arretarako lantalde propioarekin”.
85 langile gara guztira eta urteko fakturazioa 33 milioi euro ingurukoa da. “I+G arloa oso garrantzitsua da guretzat. Horrek ematen digu jaten, eta ekartzen dugun produktuarekin asmatzeko balio digu”. Gasteizen, Briviescan, Lisboan, Parisen eta Txinan dituzten egoitza komertzialak. Ekoizpena Txinan azpikontratatzen dute. “Baina han lau pertsonako lantalde bat dugu, gure produktuen kalitatea ziurtatzeaz arduratzen dena”. Negozioaren % 20 esportazioei dagokie orain.
Smart home proiektua garatzeko balio izan die SPRI Taldearen Adimen Artifizialeko programaren laguntzak. “Etxe konektatu bat tenperatura erregulatzeko orduan benetan adimenduna izatea da helburua. Markaren hardware gailuen bidez, etxeko portaera-datuak jasotzen dira. Datu horiei iragarpen meteorologikoen Big Data gehitzen zaie, adimen artifiziala aplikatzen zaie eta modu autonomoan lan egiten hasten da, etxeko tenperatura optimizatzeko. Hala, egun eguzkitsu batean berogailua beranduago pizten da, edo gela hotzago bat lehenago berotzen du”.
Kontsumitzaileak aurreztea eta eraginkortasun energetikoa lortzen ditu sistema honek. Dagoeneko plan pilotu bat garatzen ari dira hainbat etxetan, eta datorren neguan merkaturatuko dute.
Kontsumorako elektronikan Europako erreferentziazko marka bilakatzea da SPCren erronka. “Beti epe luzera begira egiten dugu lan eta, gure kalitatearekin eta zerbitzuekin, gure negozio-eredua Europako beste herrialde batzuetan garatzeko aukera dugula uste dugu. Eta beste erronka ekonomia zirkularrean eta jasangarritasunean jarraitzea da”.
Lotutako albisteak

Nuavisek balio erantsi handiko ikusmen artifizialeko soluzioak eskaintzen dizkio industriaren eta elikagaien sektoreari
Enpresak aktiboak monitorizatzeko sistemak garatzen ditu prozesu industrialak hobetzeko

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra