José María Sanz, RKL Integraleko zuzendari exekutiboa
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 25 ekaina, 2025

RKL Integral-ek larrialdietarako planak prozesu digital adimendunetan bihurtzen ditu

Enpresa bizkaitarrak VES izeneko software bat garatu du, segurtasun integraleko planak digitalizatzen eta automatizatzen dituena.
-

2017az geroztik, RKL Integral segurtasunaren digitalizazioaren sektorean finkatu da, VES garatzeari esker. VES SaaS (Software as a Service) soluzio bat da, enpresei krisi edo larrialdi egoeretan segurtasun-prozedurak automatizatzeko eta operatzeko aukera ematen diena. Enpresak joan den martxoan potentzialeko inbertitzaile eta bezeroei bere proiektua aurkeztu zien, 4YFN Mobile World Congress azokan. Bertan, enpresak SPRI Taldeak kudeatutako stand bat izan zuen. 

Horrela, bezero-zorro zabal batekin (besteak beste, Guggenheim Bilbao Museoa edo Gregorio Marañón Unibertsitate Ospitalea), enpresak azken urteetan merkatuan izugarri hazi den behar bati erantzuten dio: segurtasun tradizionala prozesu digital eraginkorrago eta trazagarrietan bihurtzea. 

RKL Integral-ek aholkularitza-, ingeniaritza- eta segurtasun integraleko bulego teknikoaren zerbitzuak eskaintzen ditu, eta horietan SaaS tresna ezinbesteko bihurtzen da: “VESek hainbat prozedura aktibatzea, beharrezko ekintzak abiaraztea eta inplikatutako pertsonekin koordinatzea eta komunikatzea ahalbidetzen du”, azaltzen du José María Sanzek, konpainiaren zuzendari exekutiboak. 

Software honi esker, RKL Integral-en bezeroek larrialdi-, autobabes-, negozioaren jarraipenerako edo intzidenteen aurkako erantzun-planak digitalizatu ditzakete, modu digital, koordinatu eta eskuragarrian kudeatuz. “VESek papera eta lehen genituen PDF estatiko horiek erabat desagerrarazten ditu”, azaldu du Sanzek. Era berean, bere abantaila nagusien artean trazabilitatearen hobekuntza, giza akatsen murrizketa eta erantzun-denboraren nabarmeneko igoera daude. 

Testuinguru honetan, etengabe hazten ari den giza taldearekin eta berrikuntzaren aldeko apustu sendoarekin, konpainia bere plataforman adimen artifiziala txertatzeko lanean ari da, autonomia handiagoa emateko helburuarekin. “RKL Integral-en berrikuntzaren menpe gaude erabat. VES-en sorrerarako funtsezkoa izan da eta gaur egun haren menpe jarraitzen dugu, dena askoz ere adimentsuagoa eta eskuzko esku-hartzeetatik independenteagoa izan dadin”, ziurtatu du zuzendari exekutiboak. 

“SPRI taldea bide horretan funtsezko aliatua izan da”, onartu du Sanzek, izan ere, RKL Integral azken urteotan Eusko Jaurlaritzako Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren hainbat programatan parte hartu du, hala nola Hazitek, Industria Digital edo Fast Track Innobideak programetan. Horrez gain, enpresak 4YFN Mobile World Congress azokan parte hartzeak “hainbat inbertitzailerekin elkartzeko aukera” eman diola aitortu du: “Bertaratu izan ez bagina, askoz zailagoa izango zatekeen haiekin harremanetan jartzea”. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.  

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Bianditz:  60  urteko  historia  eta  industria  errotzea  Euskadin
21/11/2025 Nazioartekotzea

Bianditz: 60 urteko historia eta industria errotzea Euskadin

Gipuzkoako enpresak esku erremintak, kautxua injektatzeko moldeak, trokelak eta dekoletatutako piezak lantzen ditu eta nazioarteko presentzia du, tokiko sustraiei eusten dien bitartean. 2025 honetan 60. urteurrena ospatzen du.

Simune  Atomistics-ek  materialen  ikerketa  irtenbide  digital  erabilgarrien  bidez  eraldatzen  du
20/11/2025 I+G+B

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Hermeneus  World,  liderra  saltoki  txikien  eraldaketa  digitalean

Hermeneus World, liderra saltoki txikien eraldaketa digitalean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta ETEak digitalizatzeko softwarea garatu du

Kinergy:  “Gure  erregai-pila  sistemek  hidrogenoa  elektrizitate  bihurtzen  dute,  modu  garbian  eta  isuririk  gabe”
18/11/2025 Berrikuntza

Kinergy: “Gure erregai-pila sistemek hidrogenoa elektrizitate bihurtzen dute, modu garbian eta isuririk gabe”

Bizkaiko startupak 0,5 kW-etik 20 kW-era bitarteko potentziak betetzen dituzten sistemak garatu ditu, eta 100 kW-eko pila modular batean egiten du aurrera kargagailu bizkorretarako eta potentzia handiko ibilgailuetarako.

Aotech,  elikadura-industria  hobetzeko  sentsoreak  eskaintzen  dituen  ETEa
17/11/2025 I+G+B

Aotech, elikadura-industria hobetzeko sentsoreak eskaintzen dituen ETEa

Bere azken proiektuak maionesako gantza kuantifikatu du eta blockchain teknologiaren bidez trazabilitatea bermatzen du

Sormen  Designek  25  urte  bete  ditu  euskal  diseinu  industriala  bultzatzen
17/11/2025 Berrikuntza

Sormen Designek 25 urte bete ditu euskal diseinu industriala bultzatzen

Gipuzkoako estudioak sormena, teknologia eta berrikuntza uztartzen ditu industriaren beharretara egokitutako diseinu soluzioak eskaintzeko.

LaserWay  proiektuaren  helburua,  laser-teknologia  Europako  industria-ekoizpenean  integratzea
14/11/2025 I+G+B

LaserWay proiektuaren helburua, laser-teknologia Europako industria-ekoizpenean integratzea

Tekniker parte duen ekimenaren helburua da abiadura handiko laser bidezko mikrozulaketa-prozesuak garatzea, fabrikazio arinagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa lortzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.