Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 15 ekaina, 2023 Digitalizazioa

Naiara Zubizarreta (ADDIMAT): “Euskadi funtsezko eskualdeetako bat da fabrikazio gehigarriaren sektorean”

Fabrikazio gehigarriko teknologien elkartearen helburua sektorearen posizionamendua hobetzea da eta enpresen arteko lankidetza sustatzea I+G edo nazioartekotzea bezalako esparruetan.
Naiara Zubizarreta, ADDIMATeko zuzendaria

Azken datuen arabera, fabrikazio gehigarriaren munduko merkatua etengabe hazten ari da, “% 18 azken urtean”, Naiara Zubizarreta ADDIMAT fabrikazio gehigarriko teknologien Espainiako elkarteko zuzendariak dioenez. Elkarte horrek 110 enpresa ordezkatzen ditu eta AFM Klusterrean oinarritzen da. “Merkatu horrek abiadura handian egiten du aurrera, eta Euskadi eremu horretan ezagutza handia duen eskualde giltzarrietako bat da, Zubizarretak adierazi duenez. 
ADDIMATen helburu nagusia fabrikazio gehigarria bizkortzea da, eta horretarako, elkarteak sektorearen posizionamendua hobetzen laguntzen du. “Teknologia hau aplikazio askotarako heldutasun-egoeran dagoela erakutsi nahi diegu enpresa industrialetalei”, zuzendariak azaldu duenez. Elkarteak lankidetza sustatzen ere lan egiten du I+G edo nazioartekotzea bezalako esparruetan.  

Sektoreak aurrean dituen erronken artean, Zubizarretaren esanetan “merkatura iristea, oraindik ez baita ustiatzen amaitu, eta teknologia horrek enpresei eskaintzen dizkien aukerak  ezagutzeko gogo bizia dugu”. Beste erronka bat teknologiaren garapena da, “batez ere prozesuak hobetzea bizkorragoak eta fidagarriagoak izan daitezen, eta post-prozesuen automatizazioa“, azaldu du. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

Lotutako albisteak

19 uztaila, 2023 Digitalizazioa
Acceleration Robotics: “Robotikako algoritmoek azkarrago funtziona dezaten, hardware espezializatua behar dugu, robotetarako prozesadoreak”
Irakurri gehiago
11 uztaila, 2023 Digitalizazioa
Iñaki Gorostiza (Eldu): “Digitalizazioaren alde egiteak gure bezeroen instalazio elektrikoetarako eredu diktiboak lortzeko aukera eman digu”
Irakurri gehiago
12 ekaina, 2023 Digitalizazioa
Mugikon: “Digitalizaziorako joera dago jarduera fisikoaren esparruan”
Irakurri gehiago
25 apirila, 2023 Digitalizazioa
Asier Barredo: “Adimen Artifizialaren onurak arriskuak baino askoz handiagoak izango dira”
Irakurri gehiago
23 otsaila, 2023 Digitalizazioa
Geminys: “Hazkundearen aldeko apustuari eutsi nahi diogu, bai bolumenari dagokionez, bai zerbitzuen katalogoari dagokionez”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak