Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 Azaroa, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

LHko ikasleek BBK Live jaialdia errealitate birtualean errekreatu dute

Musika-ekitaldi handien kudeaketa erraztea da proiektuaren helburua

 

Musika-ekitaldi handien kudeaketa erraztea da proiektuaren helburua

 

Harrobia Ikastola LHko ikastetxeko 13 ikaslek BBK Live musika-jaialdia urtez urte antolatzen den Bilboko Kobetamendi eremua errealitate birtualean simulatzeko aplikazioa garatu dute. HTC VIVE betaurrekoen bitartez, ingurune osoaren 3Dko irudia lortu eta ekitaldian erabili beharreko osagaiak erantsi, aldatu edo mugiaraz daitezke; hala nola, agertokiak, komunak, edari eta janarien saltokiak, eta karpak. Gainera, aplikazioak ingurune osoa benetako eskalan zeharkatzeko aukera ematen du, nolako emaitza izango lukeen egiaztatzeko.

 

“Teknologia hau ekitaldien aurreprodukzioaren arloko prozesuen digitalizazioa da”, argitu du Josu Cobelo Echevarría Harrobia Ikastolako 3D Zikloaren arduradunak; “lehen plano edo maketen bitartez egiten zenaren aldean, aplikazio honek muntaia nola geldituko den bistaratu eta aldez aurretik testatzeko aukera ematen du”. Gainera, programa edozein beste musika-ekitalditan erabil daiteke, dagokion lekuaren topografia sartuta.

 

Proiektua prototipo fasean dago eta ikasleek egindako hiru astetako lan trinkoaren emaitza da, 600dik gora garapen-ordu tarteko. Ekimena BBK Live jaialdia antolatzen duen Last Tour International enpresaren eskariz abiatu zen, Harrobiak proiektuen bidezko ikasketa-metodoaren harira erabiltzen duen ETHAZI metodologiari atxikita. “Benetako erronken gainean lan egiten dugu, ikasleak lan-merkatuan sartzeko treba daitezen”, adierazi du Josu Cobelok: “kasu honetan, ikasgela sailetan banatu eta talde bakoitzari proiektuaren zati baten ardura eman genion, eskari bat bete behar duen egiazko enpresa bat bagina bezala lan eginez”.

 

Prototipoa Barakaldoko BECen urriaren 30etik azaroaren 1era bitartean antolatutako BIME Pro musika sektoreko teknologia berriei buruzko topaketa profesionalean aurkeztu zen. Lehendabiziko mugarri horren ondotik, ikasle talde batek proiektua garatzen jarraituko du urtea amaitu arte. Helburua funtzionaltasun berriak gehitzea da; adibidez, pertsonen mugimenduaren simulazioa, pilaketak edo segurtasun arazoak aurretiaz iragarri ahal izateko.

 

Proiektua Spri Taldeak azaroaren 20an eta 21ean BECen antolatuko duen 4.0 Industria eta zibersegurtasunari buruzko Basque Industry 4.0 nazioarteko biltzarraren barruan ere aurkeztuko da. Bertan, Harrobia Ikastolak Lanbide Heziketako ikasleek garatu dituzten zenbait proiektu teknologiko emango ditu ezagutzera.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak