Lantekeko CEOa, Alberto López de Biñaspre.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 16 maiatza, 2025

Lantekek, software industrialean munduko liderrak, 36.000 bezero baino gehiago ditu dagoeneko

Arabako Parkean kokatuta dagoen enpresak 400 langile baino gehiago ditu, eta SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programako laguntza bat jaso du
-

Lantek Arabako Teknologia Parkean kokatuta dagoen enpresa da eta industria metalurgikorako software-soluzioetan mundu mailako liderra da. Enpresak tailer txikietan ezarpen osoak ez ezik, talde handien fabrikazio aurreratuko sistemetan soluzio integratuak ere eskaintzen ditu. Dagoeneko 36.000 bezero baino gehiago eta 400 langile baino gehixeago ditu (orain sei urte, aldiz, 150 langile zituen). Enpresak Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du. Programa horrek zibersegurtasuna sustatzen du euskal enpresetan, gai horri buruzko egitura ekonomikoa sortuz, SPRIk antolatuta.

Enpresa 1986an sortu zen makina-erremintaren sektoretik oso gertu zeuden Arrasateko ingeniarien talde baten ekimenari esker, eta lehen kontrol numerikoak eta digitalak egiten hasi ziren. Urte batzuk geroago, 2000an, Arabako Teknologia Parkera eraman eta nazioartekotzea bultzatzen hasi zen. Hala, atzerrian lehen bulegoa zabaldu zuen, Frantzian.

“Orain urte batzuk, hiru oinarri zituen plan estrategikoa zehaztu genuen: teknologia, teknologia bideratzaileen erabilerarekin (adimen artifiziala, adibidez); nazioartekotzea (fabrikazio aurreratuan mundu mailako erreferentea izateko); eta erakundearen eraldaketa, teknologia maila goreneko profiletan oinarrituta eta taldea estrategiaren erdigunean kokatzearen alde egindako apustu argiarekin”, azaldu du Lantekeko CEOak, Alberto López de Biñasprek.

Gaur egun, enpresak Lanteken soluzioekin fabrikatzen duten 36.000 bezero baino gehiago ditu. “Gainera, nitxo-enpresa izan arren, 400 langileko muga gainditu dugu eta orain urte batzuk 150 ginen. Bilboko eta Gasteizko bulegoen artean, ia 200 langile inguru izango ditugu”. Iazko fakturazioa 35 milioi euro baino gehiagokoa izan zen. Aldiz, orain zortzi urtekoa 14 milioi eurokoa izan zen.

“Software produktuaren fabrikatzaileak eta industriarako soluzio aurreratuen hornitzaileak gara”.  Fakturazioaren % 90 baino gehiago da nazioartekoa eta I+G arloa funtsezkoa da: negozioaren % 15 jasotzen du. Japonian irekitako bulegoari esker, dagoeneko 21 bulego ditu 15 herrialdetan banatuta, bost kontinentetan zehar. “Zerbitzu eta proiektuak dira, ez ordezkaritza komertzialak, eta aparteko euskarri teknikoa eskaintzen dute. Gainera, eskualde bakoitzean bezeroen behar espezifikoak asebetetzen dituzten soluzio pertsonalizatuak ematen dituzte”.

Lantek software soluzioen hornitzailea da. “Txapa, hodi eta profilen fabrikazio aurreratuarekin lotutako softwarean lider gisa, hainbat sektoretan egiten dugu lan: energia, automobilgintza, itsasontzien fabrikazioa, jasogailuak edo etxetresna elektrikoak, adibidez”. Enpresak tailer txikietan ezarpen osoak ez ezik, talde handien fabrikazio aurreratuko sistemetan soluzio integratuak ere eskaintzen ditu. Fabrikazio-sistema eta negozio guztien integrazioa, produkzioaren plangintza eta makinen kudeaketa errazten ditu. “4.000 makina eredu, produkzio-sistema edo kotizazio-programei baino gehiagori ematen dizkiegu soluzioak. Gainera, business intelligence edo adimen artifizialaren aplikazioarekin lotutako sistemetara ere iristen gara”.

SPRI Taldearen zibersegurtasun-programatik jasotako laguntza Lanteken ingurunean segurtasun handiagoa ematen duten tresnak hedatzeko prozesua bizkortzeko eta ISO270001 ziurtagiria lortzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko erabiliko da.

Etorkizuneko erronkak nazioarteko ezegonkortasunari aurre egitearekin lotuta daude. “Nazioartean gure bezeroei laguntzeko eta lehia mailako abantaila eskura dezaten erabilgarri dugun palanka teknologikoan elkarri laguntzeko konpromisoa dugu”.

Gainera, garrantzi handia ematen diote beren giza taldeari; “hain zuzen ere, horixe da gure balio eta indarguneetako bat. Pertsonen mende bakarrik dagoen negozioan gora egin nahi baduzu, argi dago zer egin beharra dagoen”. Gainera, software industrialaren arloan duten lidergoa mantendu eta abian jarritako ibilbide teknologikoan aurrera jarraitu nahi dute. “Eta fabrikatzaile askoren makinetarako soluzioak eskaintzen ere jarraitu nahi dugu. Heterogeneotasun hori kudeatzea da gure negozioaren oinarrietako bat”.

SPRI Taldeak euskal enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Bianditz:  60  urteko  historia  eta  industria  errotzea  Euskadin
21/11/2025 Nazioartekotzea

Bianditz: 60 urteko historia eta industria errotzea Euskadin

Gipuzkoako enpresak esku erremintak, kautxua injektatzeko moldeak, trokelak eta dekoletatutako piezak lantzen ditu eta nazioarteko presentzia du, tokiko sustraiei eusten dien bitartean. 2025 honetan 60. urteurrena ospatzen du.

Simune  Atomistics-ek  materialen  ikerketa  irtenbide  digital  erabilgarrien  bidez  eraldatzen  du
20/11/2025 I+G+B

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Hermeneus  World,  liderra  saltoki  txikien  eraldaketa  digitalean

Hermeneus World, liderra saltoki txikien eraldaketa digitalean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta ETEak digitalizatzeko softwarea garatu du

Kinergy:  “Gure  erregai-pila  sistemek  hidrogenoa  elektrizitate  bihurtzen  dute,  modu  garbian  eta  isuririk  gabe”
18/11/2025 Berrikuntza

Kinergy: “Gure erregai-pila sistemek hidrogenoa elektrizitate bihurtzen dute, modu garbian eta isuririk gabe”

Bizkaiko startupak 0,5 kW-etik 20 kW-era bitarteko potentziak betetzen dituzten sistemak garatu ditu, eta 100 kW-eko pila modular batean egiten du aurrera kargagailu bizkorretarako eta potentzia handiko ibilgailuetarako.

Aotech,  elikadura-industria  hobetzeko  sentsoreak  eskaintzen  dituen  ETEa
17/11/2025 I+G+B

Aotech, elikadura-industria hobetzeko sentsoreak eskaintzen dituen ETEa

Bere azken proiektuak maionesako gantza kuantifikatu du eta blockchain teknologiaren bidez trazabilitatea bermatzen du

Sormen  Designek  25  urte  bete  ditu  euskal  diseinu  industriala  bultzatzen
17/11/2025 Berrikuntza

Sormen Designek 25 urte bete ditu euskal diseinu industriala bultzatzen

Gipuzkoako estudioak sormena, teknologia eta berrikuntza uztartzen ditu industriaren beharretara egokitutako diseinu soluzioak eskaintzeko.

LaserWay  proiektuaren  helburua,  laser-teknologia  Europako  industria-ekoizpenean  integratzea
14/11/2025 I+G+B

LaserWay proiektuaren helburua, laser-teknologia Europako industria-ekoizpenean integratzea

Tekniker parte duen ekimenaren helburua da abiadura handiko laser bidezko mikrozulaketa-prozesuak garatzea, fabrikazio arinagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa lortzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.