Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Azaroa, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Irizar ie bus belaunaldi berria, zero igorpeneko autobusa, merkatura iritsi da teknologia eta diseinuan azken berrikuntzekin

Autobus %100 elektrikoa, zero igorpenekin, hiri-mugikortasun irtenbide iraunkorra ematen duena hiriko garraio beharrei erantzuteko

 

Irizar ie bus belaunaldi berria, 2014ko uztailean merkaturatutako zero igorpeneko autobus elektrikoa, merkatura iritsi da teknologia eta diseinuan azken berrikuntzekin. Haien artean nabarmentzekoak dira pisua murriztea, hainbat herrialdetako araudia betetzeko bidaiari gaitasuna hobetzea, bateria berriak eta autonomia handiagoa.

 

Irizar e-mobilitytik Busworld Azokan, aurkeztu du 12 metroko Irizar ie bus belaunaldi berria. Autobus %100 elektrikoa, zero igorpenekin, hiri-mugikortasun irtenbide iraunkorra ematen duena hiriko garraio beharrei erantzuteko.

 

Autobus hori kalean dabil 2014. urteaz gero, oso klima baldintza desberdinak dituzten Europako hainbat hiritan. Lortutako datuek fidagarria dela eta autonomia baduela egiaztatu dute.

 

Bidaiari gehiagorentzako tokia

Autonomia handiagoa

Belaunaldi berri honek 10, 12, 15 eta 18 metroko autobusak eskaintzen ditu. Berrikuntza gehiago dakartza, baita bateria berriak ere. Espazioa optimizatu egin da, eta, horrenbestez, toki handiagoa dago bidaiarientzat eta modularitate handiagoa.

Bateria eraginkorragoen belaunaldi berriak, balaztatze birsorkuntzarako sistema batekin konbinatuta, are gehiago murrizten du kontsumoa, eta gainera, autonomia handiagoa emango dio ibilgailuari. Hiri inguruneetan, 350 kWh sartuta eta klima baldintza estandarretan, 250 km inguruko autonomia lortuko dugu; alegia, 17 orduko bidaia.

 

Irizar ie bus berrian karga motelerako puntuetan, 5 posizio arte eskaintzen ditugu, combo 2 mahuka batekin egiteko modukoak.

Karga abiadura murriztu egin da eta ibilgailuaren karga motela 3 ordutan egin dezakegu.

Pantografo bidez karga bizkorra egiteko aukera ere bada.

Kargarako potentzia 50kWtik 600kw arterainokoa izan daiteke.

Irizar ie bus belaunaldi berria 2 Klasean homologa liteke.

 

Etorkizuneko diseinua

Autobusari kanpo zein barne diseinu berri bat eman zaio, eta, hala, ibilgailu erakargarri, eraginkor, fidagarri eta seguruagoa lortu da.

Aurrealdeak ukitu markatuago eta dotoreagoa dauka, eta are gehiago hurbiltzen da Irizar produktuen ezaugarri estetikoetara. Barneko diseinua ere dezente landu da, aukeran edukitzeko Irizar ie tramen ezaugarri batzuk txertatu ahal izatearena: beira baxuak, alboko argiztapena edo pantailak hodietan, besteak beste.

Modularra izatean, bezeroari erraztu egiten zaio barnealdeko konfigurazioa. Badu beste aukera bat ere: atzeko ispiluen tokian kamerak jartzea, eta autobus barnean, gidariaren bi aldamenetan dauden bi pantailatan ikusi ahal izango dira irudiak.

 

Ibilgailu seguruagoa

Ibilgailu elektrikoak ez iraultzeko ECE-R66/02 araudia betetzeaz gainera ‒Europako araudi bat da hori, bidaiarien garraiorako ibilgailu handien egiturazko erresistentzia neurtzen duena‒, AVAS sistema ere gehitu zaio (Acoustic Vehicle Alerting System), R138 araudia betetzen duen ohartarazpen akustikorako sistema.

Sutearen aurkako 118R Araudiaren 6., 7. eta 8. eranskinak betetzen dituen aginte mahai berria.

 

Ibilgailuaren mantentze lana hobetzen da

Irizar ie busen belaunaldi berriari esker errazago eta modu ergonomikoagoan egiten dira ibilgailuaren mantentze lanak, hainbat puntutarako sarbideak hobetzeko eta optimizatzeko.

 

Irizar taldearen teknologia

Irizar ie bus 12mko belaunaldi berri hau ere Irizar Taldeko teknologia duen produktua da, bai elektronikan eta komunikazioetan zein ibilgailuaren sistema nagusietan: power train, baterien moduluak eta karga-sistemak. Ondo testatutako eta probatutako teknologia, gure operadoreei mantenuan zerbitzu integrala eskaintzen diena ibilgailuaren bizitza erabilgarri guztirako.

Azken batean, ibilgailu fidagarriago bat, eta inoiz baino estilo eta nortasun handigoakoa lortu da.  Ibilgailua erabat elektrikoa da, igorpen kutsagarrien tonak eta tonak desagerrarazten ditu, eta herritarrentzat ingurune osasungarri eta iraunkorrago bat sortzen du.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak