Ikor
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 4 Azaroa, 2020

Ikor enpresak produktuen fabrikazioan zibersegurtasuna bultzatzeko lan egiten du

Euskal enpresak gailuetan grabatzen diren firmwarea grabatzeko eta enkriptatzeko sistemak, Cloud bati lotutako enkriptazio-giltzen datu-baseak, segurtasun-ziurtagiriak eta abar egiten ditu
-

Ikor euskal enpresa bere produkzio-prozesuak egokitzeko lanean ari da azken urteotan, produktuen fabrikaren bidez zibersegurtasun-maila berriak izateko xedearekin. “Ugariak dira fabrikatzen ditugun gailu konektatuei eragiten dieten arriskuak, eta, askotan, ahulguneak ohiko segurtasun neurrien azpitik daude”, azaldu du enpresak.  

Babes-mekanismo bakoitzak segurtasun-perimetro bat du, eta hackerrak muga horien azpitik dauden mailen bidez erasotzen saiatzen dira. Ikorrek gailuetan grabatzen diren firmwarea grabatzeko eta enkriptatzeko sistemak, Cloud bati lotutako enkriptazio-giltzen datu-baseak, segurtasun-ziurtagiriak eta abar egiten ditu. Diseinatzaile gisa, bere erronka “segurtasun-maila egokia eratzea dazentzuzko kostu batekin, eta hori guztia gailu sinpleen barruan egokitzeko gai izatea”.  

Garapen horietako baten adibide da haizagailuko motorretarako IoT modulua. “Neurrira garatutako gailua da, eta gure bezeroetako baten motor elektrikoen konexio-kutxan instalatzea ahalbidetzen du. Gailu horrek motor arrunt bat 4.0 bihurtzen du, eta konfigurazio-balioetara urrunetik sartzeko aukera ematen du funtzionamenduaren diagnostikoarekin batera“, zehaztu du egoitza Donostian duen enpresak.  

“Konektibitateak arrisku handiago bat gehitzen du, taldeak lan egiten duen azpiegitura arriskuan jartzen baitu. Lan-talde bati eraso egin diezaiokete bere firmwarean malwarea injektatuz. Behin instalatuta, datu konfidentzialak jaso, sistemaren jokabidea aldatu edo funtzionamenduan aurreikusi ezin diren ekintzak eragin ditzake“, ohartarazi dute.  

Testuinguru horretan, “faktore bereizgarria ez da gailuak komunikazioz hornitzea; askotan, erronka negozio-aukera bakoitza errealitate bihurtzen duen sistema konplexuari ekitea da, teknologiari buruz dugun ezagutzatik abiatuta eta fidagarritasuna, sendotasuna, erabiltzeko erraztasuna eta segurtasuna bermatuz eta negozioaren potentziala epe luzera maximizatuz“, nabarmendu dute Ikor enpresatik. Suteen aurkako babes sistemetarako teknologia berritzailea egiten duen bezeroetako batekin batera, hainbat su-itzalgailutarako IoT manometroa garatu dute.  

Euskadi, aukera baten aurrean  

Aurrerapenak oso azkarrak dira segmentu honetan, eta aukera berriak aurkitzeko ez dago 4.0 sistema norberaren baitan esperimentatzea baino pauso hoberik“, esan dute. 2018an, Ikor enpresak retail hozte-sektorean zuen ezagutza eta presentzia aprobetxatuz, enpresak produktu propio batean inbertitzea erabaki zuen, 4.0 konektibitatea zuen hozte-kontrol batean. Laster iritsi zen merkatu-aukera, hozte komertzialeko altzarien merkatuan lider den bezero/kolaboratzaile nafar baten eskutik; izan ere, datozen 10 urteetarako urruneko datuen zerbitzua barne hartzen duen proiektu bat irabazi dute.  

“Euskal enpresok lankidetzarako eredu egokia aurkitu behar dugu, azpiegitura nahikoak izateko eta merkatu honetan maila gorenean lehiatu ahal izateko”, azpimarratu dute diseinuaren eta fabrikazioaren aldetik ildo horretan aurrera egiten ari den talde honetatik. Izan ere, balizko erasoak gero eta sofistikatuagoak dira: “Fault-inyection (akatsak eragitea) mikrokontrolagailu askoren irakurketa-babesa gainditzeko erabil daitekeen teknika erraza eta ekonomikoa da”. Helburua da segurtasunerako kritikoa den CPU baten jarraibidea ez betetzea edo oker ebaluatzea. 

 Akatsak eragiteko hainbat modu daude, elikadura-tentsioa, erlojuaren eragiketa-maiztasuna, igorpen elektromagnetikoak edota optikoak aldatuz, Ikor enpresatik zehazten dutenez. Adibidez, mikrokontrolagailu baten elikadura-tentsioa murriztu egiten da une batez, hark jarraibide kritiko bat betetzen duen bitartean. Horren ondorioz, baliteke instrukzioaren emaitzak huts egitea eta CPUaren unitate aritmetiko logikoaren (ALU) irteera okerra izatea. 

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cibersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz. 

Lotutako albisteak

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

BaM  Vision  Tech  ‘25ek  Euskadi  sendotu  du  automobilgintzako  berrikuntza-polo  gisa

BaM Vision Tech ‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa

200 profesional baino gehiago elkartu dira Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatean automobilgintzaren erronka handiak aztertzeko: elektrifikazioa, digitalizazioa, robotika eta adimen artifiziala.

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.