Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Garbiñe Chasco.
Eraldaketa digitala
Albisteak 18 apirila, 2024

Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa

SPRI Taldearen Kloud programaren dirulaguntza jaso duen enpresa honek 2.000 etxebizitza inguru fabrikatu eta saltzen ditu Internetetik urtean.

Hobycasa Gasteizko enpresa bat da eta liderra da Europa hegoaldean aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen salmentan. Urtero 25 eta 60 metro karratu inguruko 2.000 etxe inguru banatzen ditu eta Internet bidez gauzatzen du negozioa. Enpresak SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza jaso du. Zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak Cloud eremuetara migratzen laguntzen die programak EAEko enpresei. SPRI Taldeak EAEko enpresei beren proiektuak ezagutarazteko aukera eskaintzen die “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.

Familia-enpresa hau 1940an sortu zen eta Gasteizko etxeetarako ikatza saltzen hasi zen. Gerora, zerrategi bihurtu zen. “Altzariak eta makina-erremintentzako heldulekuak egiteko egurra saltzen zuten”, adierazi du Garbiñe Chasco zuzendari komertzial eta bazkideak.

Bigarren belaunaldiak zerrategiaren negozioa itxi zuen 90eko hamarkadan eta Eskandinaviako egurrekin hasi ziren lanean, “eraikuntza mailan hobea zela jabetu ginelako. “Egur-biltegi gisa jarraitu genuen, eta eraikuntza-enpresei, bilgarrien enpresei eta automobilgintzakoei hornitzen genien”.

2005ean, enpresa egurrezko etxeen sektorean sartzen hasi zen: hala nola elkarri atxikitako etxeetarako lorategiko etxetxoak egiten. Urte gutxi batzuk geroago, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen merkatuan sartu ziren eta “eskari handia hauteman” zuten.

2014an, konturatu ziren banaketa-bide tradizionalak ez zuela balio, ez zielako bezeroei aholkularitzarik eskaintzen, eta “Interneten mundura eta amaierako bezeroaren zuzeneko salmentara egin genuen jauzi”. “Egurrezko etxeetan espezializatutako enpresa oso gutxik eskaintzen dute aholkularitza Internet bidez, eta sektorean joera bat sortu duen marka sortu genuen: www.hobycasa.com. Webgunean bertan etxea pertsonalizatzeko aukera ematen dio bezeroari”.

Enpresaren eredua da bezeroarengana iristea eta “gu ezagutzea, gurekin harremanetan jartzea eta aholkatu ahal izatea”. Aholkulari komertzialen talde bat dute: “kontsultak iristen zaizkigunean, bezeroarekin zuzenean jartzen dira harremanetan eta saldu egiten dute”.

Negozioa asko aldatu da. Hobycasaren ekoizpenaren % 10-15 inguru hartzen zuten egurrezko etxetxo horiek aurrez fabrikatutako etxe bihurtu dira eta Internetetik saltzen dituzte. Negozioaren % 90 da egun hori.

2015etik, “behin betiko” webgunea dute, eta horrek aukera eman die urtero bi digitu handitzeko. “Pandemiak asko lagundu zigun, bezero askok Internet bidez erosteko beldurra galdu zutelako eta landa-eremuan bizitzeko leku bat izateko eskaria asko handitu zelako”.

Aurrez fabrikatutako eta neurrira egindako etxeak, pergolak eta portxeak saltzen dituzte lorategietarako, baita eraikuntzarako eta partikularrentzako egur-biltegiak ere. “% 90 etxeak dira”. Bezero gehienak partikularrak dira, baina kanpineko sektoreari, udako alokairuen negozio txikiei, akanpalekuei eta ostatu desberdinak bilatzen dituzten hotelei ere saltzen diete.

Prezioak eskuragarriak

Hobycasak 25 eta 60 metro karratu bitarteko 2.000 etxe inguru fabrikatzen ditu urtean, hori baita haien “merkatu nagusia”. Etxe horiek landa-eremuko etxeak, gonbidatuen etxeak eta askaldegiak izaten dira batik bat. “Bi egunetan muntatuta izan dezake bezeroak, are, bezeroen % 80k bakarrik muntatzen du”. Prezioak eskuragarriak dira: 35 metro karratuko etxe batek 12.000 euro balio ditzake, muntatuta eta bizitzeko prest.

“Horregatik, hornitzaileak izan gara hondamendi handietan. Palmako sumendiarena gertatu zenean, 60 bat etxe bidali genituen eta Marokoko lurrikararen kasuan ere hainbat talde jarri ziren gurekin harremanetan”.

Enpresak astero egiten ditu entregak Katalunian, Valentzian Andaluzian, eta erdi-iparraldeko eremuan, Galiziaraino. “Portugalen eta Frantzia hegoaldean saltzen ari gara dagoeneko”. Garraioa doan da bezeroentzat.

Salmenta gehien dituzten sasoia Aste Santu aurreko 15 egunetatik urria bitartekoa da. “Orduan hasten dira kanpinen eskariak. Kanpinek itxi egiten dute eta hurrengo denboraldia prestatzen hasten dira”.

11 langile gara guztira eta urteko fakturazioa 7 milioi euro ingurukoa da. I+Ga presente dago haien negozioan, etxeen eredu berrien hiru dimentsioko diseinuan eta portxe eta pergoletan.

SPRI taldearen Kloud programaren dirulaguntza urruneko lanera bideratu dute. “Herbehereetako talde baten barruan sartu gara, gestio guztia iClouden izan dadin, behar dugulako. Guztia hodeira eramateko prozesuan gaude”.

Erronka nagusia da aldaketa horrekin Espainiako eta Portugalgo etxe-salmenten liderra bihurtzea. “Beste helburuetako bat da egurrezko etxeak hornitzen dituzten eta fabrikatzaileak ez diren enpresa txikien hornitzaile nagusi bihurtzea”.

Lotutako albisteak

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40  urte  baino  gehiago  enpresa  grafikoei  babes  digitala  eskainiz

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz

Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko  bost  erakundek  tuneletako  eta  industria-inguruneetako  langileentzako  segurtasun-plataforma  digital  bat  garatu  dute

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute

Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.

Konfiantza  eta  lankidetza,  euskal  industrian  onura  eta  hazkunde  jasangarria  sortzeko  gakoak
31/01/2025 Berrikuntza

Konfiantza eta lankidetza, euskal industrian onura eta hazkunde jasangarria sortzeko gakoak

Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren garapena errazten duten soluzio eta adibide inspiratzaileak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.