Eraldaketa digitala
Albisteak 24 otsaila, 2022

Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro baino gehiago eskaintzen dizkie enpresei teknologia berriak ezar ditzaten

Industria Digitala programak, iaz 686 proiektu onartu zituenak, laguntzak ematen ditu EIKTen diagnostikoa egiteko edo EIKTak ezartzeko
-

Eusko Jaurlaritzak 6,1 milioi euro eskaintzen dizkie enpresei  aurten laguntzatan, EIKTen (Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) diagnostikoak egiteko edo EIKTak ezartzeko. SPRI Taldearen Industria Digitala programaren helburua da gaitasun digital berriak barneratzen laguntzea enpresei, euren ekoizpen-prozesuetan aplikatu ditzaten.

Iazko edizioan bezalaxe, aurten ere proiektu bakoitzak 18.000 euroko dirulaguntza jasoko du gehienez.

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea zabalik dago jada eta irailaren 23an itxiko da. Iaz 686 proiektu babestu ziren 6,16 milioi euroko aurrekontuarekin.  Proiektu bakoitzak 8.990 euroko laguntza jaso zuen batez beste. Uste da aurten 640 eskaera jasoko direla.

Programa honek aurrekontua handitu zuen joan den irailean, 5,1 milioitik 6,1 milioira igo baitzen, eta 2022an mantendu egingo da 6,1 milioiko kopuru hori.

Industria digitala programak laguntzak ematen ditu EIKTen diagnostikoak egiteko edo EIKTak ezartzeko proiektuetarako, besteak beste arlo hauetan: enpresa barruko informazio-sistemetatik Cloud zerbitzuetaranzko migrazioa; sentsorika, SCADA, zerbitizazioa, prozesuen automatizazioa, Big Data eta Blockchain; errealitate birtuala, areagotua eta mistoa eta ikusmen artifiziala; Smart Factory eta gaitasun fisiko nahiz birtualak konbinatzen dituzten prozesu industrialen simulazioa; fabrikazio gehigarria, zeinak bere baitan hartzen baititu ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuak, laguntza emateko hasierako ideiatik eta diseinutik produkzio faseraino; gamifikazioa eta arlo horretako aholkularitza-proiektuak, zeintzuek jolasetatik ateratako teknikak aplikatuko baitituzte erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta haien konpromisoa lortzeko; merkataritza elektronikoa; enpresako kudeaketa aurreratuko sistemak; produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa eta telelana.

Programa honek eskaintzen dituen laguntzek bere baitan hartzen dituzte aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak. Onuradun izan daitezke joan den urtarrilaren 1etik aurrera hasitako digitalizazio proiektuak.

Plan honek euskal enpresei laguntzen die, besteak beste, prozesuak automatizatzeko eta neurtzeko sentsoreak ezartzen, eredu birtualak egiten, fabrikazio gehigarrira egokitzen, zerbitzariak edo aplikazioak lainora migratzen, telelana ezartzen edo merkataritza elektronikoa garatzen.

Industria Digitala SPRI Taldeak Euskadiko Agenda Digitalaren esparruan kudeatzen duen neurrietako bat da, eta helburutzat du euskal enpresei digitalizatzen laguntzea, lehiakor izan daitezen eta puntako enpresa bihurtu daitezen 4.0 Europan. Programa honen helburua da Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) txertatzen laguntzea industria arloko enpresetan eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako eta diseinu eta logistikako enpresetan, xedetzat hartuz euren lehiakortasuna hobetzea.

 

Lotutako albisteak

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

BaM  Vision  Tech  ‘25ek  Euskadi  sendotu  du  automobilgintzako  berrikuntza-polo  gisa

BaM Vision Tech ‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa

200 profesional baino gehiago elkartu dira Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatean automobilgintzaren erronka handiak aztertzeko: elektrifikazioa, digitalizazioa, robotika eta adimen artifiziala.

Cometel,  hondakin  industrialen  tratamendurako  giltza  eskurako  soluzioak  eskaintzen  dituen  familiako  ETEa

Cometel, hondakin industrialen tratamendurako giltza eskurako soluzioak eskaintzen dituen familiako ETEa

Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere esportazioak % 70 baino gehiago dira dagoeneko.

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.