Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 otsaila, 2022 Digitalizazioa Industria digitala programa

Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro baino gehiago eskaintzen dizkie enpresei teknologia berriak ezar ditzaten

Industria Digitala programak, iaz 686 proiektu onartu zituenak, laguntzak ematen ditu EIKTen diagnostikoa egiteko edo EIKTak ezartzeko

Eusko Jaurlaritzak 6,1 milioi euro eskaintzen dizkie enpresei  aurten laguntzatan, EIKTen (Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) diagnostikoak egiteko edo EIKTak ezartzeko. SPRI Taldearen Industria Digitala programaren helburua da gaitasun digital berriak barneratzen laguntzea enpresei, euren ekoizpen-prozesuetan aplikatu ditzaten.

Iazko edizioan bezalaxe, aurten ere proiektu bakoitzak 18.000 euroko dirulaguntza jasoko du gehienez.

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea zabalik dago jada eta irailaren 23an itxiko da. Iaz 686 proiektu babestu ziren 6,16 milioi euroko aurrekontuarekin.  Proiektu bakoitzak 8.990 euroko laguntza jaso zuen batez beste. Uste da aurten 640 eskaera jasoko direla.

Programa honek aurrekontua handitu zuen joan den irailean, 5,1 milioitik 6,1 milioira igo baitzen, eta 2022an mantendu egingo da 6,1 milioiko kopuru hori.

Industria digitala programak laguntzak ematen ditu EIKTen diagnostikoak egiteko edo EIKTak ezartzeko proiektuetarako, besteak beste arlo hauetan: enpresa barruko informazio-sistemetatik Cloud zerbitzuetaranzko migrazioa; sentsorika, SCADA, zerbitizazioa, prozesuen automatizazioa, Big Data eta Blockchain; errealitate birtuala, areagotua eta mistoa eta ikusmen artifiziala; Smart Factory eta gaitasun fisiko nahiz birtualak konbinatzen dituzten prozesu industrialen simulazioa; fabrikazio gehigarria, zeinak bere baitan hartzen baititu ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuak, laguntza emateko hasierako ideiatik eta diseinutik produkzio faseraino; gamifikazioa eta arlo horretako aholkularitza-proiektuak, zeintzuek jolasetatik ateratako teknikak aplikatuko baitituzte erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta haien konpromisoa lortzeko; merkataritza elektronikoa; enpresako kudeaketa aurreratuko sistemak; produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa eta telelana.

Programa honek eskaintzen dituen laguntzek bere baitan hartzen dituzte aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak. Onuradun izan daitezke joan den urtarrilaren 1etik aurrera hasitako digitalizazio proiektuak.

Plan honek euskal enpresei laguntzen die, besteak beste, prozesuak automatizatzeko eta neurtzeko sentsoreak ezartzen, eredu birtualak egiten, fabrikazio gehigarrira egokitzen, zerbitzariak edo aplikazioak lainora migratzen, telelana ezartzen edo merkataritza elektronikoa garatzen.

Industria Digitala SPRI Taldeak Euskadiko Agenda Digitalaren esparruan kudeatzen duen neurrietako bat da, eta helburutzat du euskal enpresei digitalizatzen laguntzea, lehiakor izan daitezen eta puntako enpresa bihurtu daitezen 4.0 Europan. Programa honen helburua da Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) txertatzen laguntzea industria arloko enpresetan eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako eta diseinu eta logistikako enpresetan, xedetzat hartuz euren lehiakortasuna hobetzea.

 

Lotutako albisteak

8 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Layde Steelek isuririk gabe modu berritzailean altzairua produzitzeko aukera sustatu du
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua egingo du maiatzaren 15ean
Irakurri gehiago
3 maiatza, 2024 Digitalizazioa
SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak