Euskal enpresek “Industria Konektatua 4.0” programako laguntzak jaso ditzakete beren eraldaketa digitala bultzatzeko
Euskal enpresek dagoeneko eska ditzakete “Industria Konektatua 4.0” programaren laguntzak, zeinaren helburua baita industri arloko enpresen eraldaketa digitala bultzatzea. Ekimen hori indarrean dago azarotik eta abenduaren 22an bukatuko da eskaerak aurkezteko epea. Ekimen horretan SPRI Taldeak eta EOI Fundazioak parte hartzen dute, bi erakunde horien xedea baita 4.0 industria garatzea.
Programak aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatuko plan bat eskaintzen du, zeinaren bidez euskal enpresek aukera duten euren egoeraren diagnostikoa eta eraldaketa-plana egiteko. Eraldaketa-plan horrek prozesurako beharrezkoak diren bideratzaile digitalak identifikatuko ditu eta plana ezartzeko ibilbide-orria finkatuko du. Aholkularitza bakoitzaren kostua 9.790€ izango da enpresa bakoitzeko, eta erakustaldi-tailerrekin osatuko da.
Ekimen honek 183.700 euroko finantzaketa publikoa du; horietatik, 69.300€ Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu SPRI Taldearen bitartez, eta gainerako 114.400 euroak Gobernu Zentralak EOI Fundazioaren bitartez. Industri arloko enpresek 605 euro ordainduko dituzte.
Estatuko EOI Fundazioak koordinatzen eta kudeatzen du ekimen hau, eta SPRI Taldeak, berriz, enpresa onuradunen aukeraketan, programaren hedapenean eta Euskadin ematen diren aholkularitzen jarraipen eta ebaluazioan parte hartuko du.
Lotutako albisteak

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.