Nueve agentes investigadores en ciberseguridad del País Vasco se unen para blindar a las empresas ante los ciberataques
Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 25 ekaina, 2020

Euskadiko zibersegurtasuneko bederatzi agente ikertzailek bat egin dute enpresak zibererasoen aurrean defendatzeko

Euskadiko zibersegurtasunaren arloan ikerketa indarra duten agenteen zati batek proiektu baten bidez batu egin da, euskal enpresetan erresilientzia hobetzeko gero eta ohikoagoak diren zibererasoen aurrean. 
-

Euskadiko zibersegurtasunaren arloan ikerketa indarra duten agenteen zati batek proiektu baten bidez batu egin da, euskal enpresetan erresilientzia hobetzeko gero eta ohikoagoak diren zibererasoen aurreanSendai  (SEgurtasun integrala iNDustria AdImentsura) izenpean eman dute pausoa. Ikerketa-proiektua hori Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Elkartek 2019 programak finantzatzen du, eta BCSCren (Basque Cybersecurity Centre) estrategia jarraitzen du. Proiektua 2019ko ekainaren 1ean hasi zen, eta 2020ko abenduaren 31n amaituko da. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko zibersegurtasuneko bederatzi agente ikertzaile biltzen dira ekimen honetanTecnaliaIkerlanVicomtechBCAMCeitMondragon UnibertsitateaTecnunUPV/EHU eta Deustuko Unibertsitatea. 

Zibersegurtasuna hobetzeko lan egiten duten euskal erakundeek bi jarduera-arlotan aurrera egiteko beharra identifikatu dute: profil egokiak dituzten profesionalak gaitzea eta prestatzea, eta zibersegurtasun industrialari lotutako arriskuak arinduko dituzten teknologia egokiak lortzea. Testuinguru horretan garatuko du bere jarduera Sendai proiektuak. Sekutek eta Cyberprest proiektuek hasitako bidearen jarraipena izango da ekimena, eta laborategien inguruan garatuko du teknologia. Basque Digital Innovation Hub-eko (BDIH) Zibersegurtasun Nodoaren Laborategietatik hain zuzen ere: benetako ingurune operatiboak simulatzeko cyber-ranges laborategia (Tecnalia), blockchain laborategia (Tecnalia), Smart Grideko zibersegurtasun laborategia (Tecnalia), Automobilgintzako zibersegurtasun laborategia (Tecnalia), Produktuaren zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategia (Ikerlan), 4.0 Industria seguruaren laborategia (Vicomtech) eta adimen artificialeko eta zibersegurtasuneko laborategia (BCAM). Era berean, Basque Cybersecurity Centre Zibersegurtasunaren nodoaren jarduera guztiak koordinatzeaz arduratzen da. 

Proiektuaren helburua euskal industrian zibererasoen aurrean duen erresilientzia hobetzea eta zibersegurtasun industrialaren ezagutza sustatzea da. Sendaik sektore anitzentzako erantzunak eskaintzen du, eta epe ertaineko aplikazioak eta konponbideak garatzeko aukera ematen du, hala nola segurtasun-maila handiagoko produktuak sortzea, modu seguruagoan jardungo duten ekoizpen-prozesuak garatzea, gaian kontzientziatuagoak eta trebatuagoak dauden pertsonak, eta, ondorioz, enpresa-sare erresilienteagoaerantzunak emateko etzibererasoak gainditzeko gaitasuna duena.  

Ekimenak lortutako aurrerapenak ikerketaren bost ildo teknologikoen inguruan eman dirazibersegurtasuneko ‘training‘ aurreraturako cyber-ranges industrialen garapena; kontrol industrialeko sistemetako konpromiso-adierazleak; osagai industrialen ebaluazio integralerako sistemak; datu deszentralizatuak biltegiratzeko distributed ledgers teknologiak; eta adimen artifizialeko algoritmoak BDIHko laborategietan kontzeptu-proba bezala egiteko. 

Sendairen lehenengo urtean, oinarriak ezartzea lortu dute, besteak besteBDIHn sortutako laborategien esparruan euskal cyber-range aurreratuaren garapena ahalbidetzeko; errealitate birtualeko, errealitate areagotuko eta 3D inprimaketako tresna berriak erabiltzea; PKI gako publikoko azpiegitura bat zabaltzea Hardware Security Module (HSM) bat erabiliz ziurtagiri digitalak gordetzeko; IIoT (Industrial Internet of Things) inguruneei SSI eskema orokorrak aplikatzea, bi mundu hauen arteko sinergiak aurkitzeko eta horien aplikagarritasuna egiaztatzeko; eta esperimentuen garapena, erasoei aurre egitea eta konfigurazioak optimizatzea ahalbidetzen duten egoera errealen bidez. 

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cibersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz. 

Lotutako albisteak

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

BaM  Vision  Tech  ‘25ek  Euskadi  sendotu  du  automobilgintzako  berrikuntza-polo  gisa

BaM Vision Tech ‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa

200 profesional baino gehiago elkartu dira Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatean automobilgintzaren erronka handiak aztertzeko: elektrifikazioa, digitalizazioa, robotika eta adimen artifiziala.

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.